Jente sinpliandako metafisika merkia
Coelho honen libururik sekula irakorri barik nekan eta, laburbilduz, besterik irakortzeko gogua kendu jata. Igual gaixa etxatalako asko interesatzen (bizitzian zentzua, zorotasuna...) baiña halako metafisika merkez betetako pajina illara bat begittandu jata, hari argumental minimo batekin, nobela itxuria emon nahi izandako entsegua (autoriak gai nagusixeri buruzko iritzixak aurkezteko, pertsonajien ahotan). Musika arlora ekarritta, “benetako” musikian “easy listening” bertsiñua izango litzake; eta kontuz, igual autore honen arrakastian sekretua horixe izan leike eta. Esan gura dot: gai metafisikuetan pixkat sartzeko bai, baiña asko sakontzeko gogorik ez dakan irakorle profil jakin bat egon leike (new age lehelengo, sare sozialak gero...) halako produkto bat erosteko prest. Bueno, ba ea halakoren batek hartzen daben, bookcrossingera bideratuko dot eta.
PD: ez naiz hori ikusi daben bakarra kontizu.