Azkenetan
Aurrekuen onduan, alde haundixa igarri detsat. Idazteko forman oso ezbardiña. Txarra ez, e? Idazteko forma zatikatua gustau jata, tertuliaz tertulia eta pastatxoz pastatxo zaharrekin berbetan osatzen doian puzzle bat da, gero eta interesgarrixagua; tamalez, azken pajiñetan dana harrapaladan amaitzen da, suizida bikotxen misterixuandako argipen ez oso sinisgarrixa harilkatuta.
Irakorri dotenangaittik, hauxe da Christiek Hercule Poirot eta Ariadne Oliver pertsonajiekin idatzittako azken nobelia. Kuriosua, lehelengua be oin dala gitxi irakorri nebalako; eta kritikuak hasierako eta amaierako nobelen arteko hizkeria aittatu zebelako, alde haundi hori detektauaz eta aztertuaz.