Sedukzioa
Udan, Lanzarotera bi liburu eraman nituen bat Pako Aristiren "Libreta horiko poemak" eta "Viaje al fin de la noche" Louis-Ferdinand Ciline-na. Bigarren hau hasi ere ez nuen egin. Ni nahiko alperra naiz irakurtzen eta erlajatuegia nengoen edozein esfortsu egiteko. "Txina"ri, berriz, asko gustatzen zaio altuan irakurtzea eta berak egiten zeban guretzako. Hondartzan etzanda Pako Aristiren poesia batzuk irakurri zizkigun. Ummh! Gogoratze hutsak, piskaterako bada ere, hara narama berriz ere eta eguzkia sentitu eta dana egiten dot.
Dena den atentzio gehien supermerkatuan erosi gendun "Cosmopolitan" aldizkaria irakurtzen zigunian jartzen gendun. Ze parre egin genituen gizon bat minutu batean seduzitzeko 20 aholkuak irakurri zizkigunian.
Jazkerak garrantzi handia omen du. Arrakasta gehien bakeroak eta top motz eta estu batek ei dauka. Eskote batek eta kanalilloraino iristen den kolgante batek birgeriak egiten omen ditu. Takoiak ere, nola ez, zapata bajuak baino askoz sensualagoak dira.
Lehenengo zita horretan ez da komeni zerbeza eskatzea. Askoz dotoreagoa da ardo txuri bat edo txanpana eskatzea. Zer esanik ez coktel bat edan ezkero.
Hilea modu konkretu batean orraztu behar da atzerantz eta ... orain dator onena... "Come on baby light my fire" belarrira abesteak ez du sekula hutsik egiten.
Halere bikoteak belarri ona ez badu eskua hartu eta ahurreko marrak irakurri eta honek ere kale egiten badu, eskua belaun gainean ipini eta goruntz eraman, poliki-poliki, bere prakaren taktua zenbat gustatzen zaizun esanez.
Guzti hauek probatu ostean, ez badago bigarren zitarik, falloa berea da. Beste mutil bat aukeratu eta ekin berriz lanari.
Atzo lagun batekin geratu nintzan zerbait hartzeko eta bere kotxea laga eta oinez portaleraino lagundu zidan. Aspaldi mutil batek ez zidala horrelakorik egiten, egia esan, uste dut inoiz ez didatela horrela lagundu. Cosmopolitan-era idatzi beharko dut ea ni seduzitu nahian dabilen galdetzeko.
Sustatu
Gaur, kurtso berriaren hasierarekin batera, Sustatuk erropa berriak estreinatu ditu.
Diseinu modernoago eta erabilterrezago bat egiten saiatu gera. Asmatu dugun edo ez? Sustatun bertan sartutako erantzunak nahiko gustora utzi naute.
Logoa piskat aldatu bada ere, letra tipoak berbera izaten jarraitzen du eta baita barruko letra tipoa ere. "Verdana" da Sustatun gehien erabili dudan letra. Izan ere, hainbat azterketaren arabera pantaila berau da eroso eta gustoren irakurtzen den letra da. Tipoei dagokienez izenburuetan dator berritasuna, "Trebuchet" izeneko letra tipoa sartu dugu.
Bai "Verdana" eta baita "Trebuchet" ere letra tipo serif-gabeak dira. Paperean "Times" edo "Garamond" bezalako serifa duten letrak, irakurgarriagoak izan arren pantailan sherif gabeak askoz irakurterrezagoak dira. Serifa letra tipoak bukaeran duen buztantxoari deitzen zaio.
Letra tipoaren tamaina ere handiagoa da. Lehen letraren gorputza finkoa zen, 11 pixeletakoa. Orain berriz erlatiboa da eta nabigatzailearen preferentzietatik erabiltzaileak berak aldatu ahal izango du bere gustoaren arabera. Garai batean oso modan egon dira letra txikiak baina erabiltzailea azkenean nekatu egiten da eta erabiltzaileari zenbat eta esfortsu gehiago eskatu, webgunetik alde egiteko aukera orduan eta handiagoa izango da.
Webgunearen egitura ere dexente aldatu da. Batetik edukiari eman nahi izan diogu garrantzia ezker aldean ipiniz. Sustatuk ez du nabigazio zaila eta irakurleari gehien interesatzen zaiona edukiak dira, notiziak. Horregatik jarri ditugu webgunearen toki garrantzitsuenean, orrialdearen ezker eta erdialdean. Menua ere sinplifikatu egin dugu eta lehen ezker-eskubi banatzen zena, orain zutabe bakar batean batu dugu eskuman.
Zabalerari dagokionez, lehen pantailaren erresoluziora moldatzen zen zabalera zeukan Sustatuk, zabalera likidoa deritzaiona. Orain berriz 750 pixeletako zabalera du. Neri zabalera fijoak gustatzen zaizkit. Zergatik? Lerroen zabalera kontrolatua izateko. Kontua da zenbat eta lerro zabalagoak orduan eta zailagoak direla irakurtzen. Horregatik idazten dira hain zuzen egunkariak zutabeetan. Pantailaren zabalera edozein dela ere Sustatu beti ikusiko da 750 pixeletara.
Elementu grafiko bat ere gehitu dugu azalean. Atal berri bat. Hemendik aurrera artikuloez gain argazkiak ere argitaratuko dira. Sarritan artikulo bat idaztea baino askoz errezagoa ordenagailuan gordeta daukazun argazki berezi hori bialtzea.
Neri, bereziki, goian (headerrean) eta behean (footerrean)sartu ditudan ilustrazioak gustatzen zaizkit. Nolabait ere toke teknologiko-moderno-ezdakitnolaesan bat ematen diote. Ilustrazio horiek kolax piskat egin eta argazki zatiak photoshoparekin erretokatuz lortu ditut.
Laida
Atzo bi urte "Gaztien eguna" tokatu zan Elgoibarko jaietan. Eta orduan jaio zan munduan dan neskarik politxena. Bai, bai, bai, badakit esajeratu xamarra eman dezakedala baina egia da eta galdetu bestela bere tia ez den beste edozeini.
Oso ondo gogratzen dut gau hura. Su ta Garrek jotzen zeban Elgoibarko Plazan. Bere gurosoak hospitalera junda zeuden eta beraiekin Bilbon bizi dan ahizpa. Aita nerbioso, oso nerbioso, eta ama, berriz, nere ahizpa, lasai, "Mikel hartu duzu poltsa?", "Itxi dezu kotxia giltzakin?", "Hartu badaezpada maleteroko poltsa urdin hori ere bai".
Besteok berriz Su ta Garren kontzertuan geunden. Eibarko heavyen baino telefono mugikorraren pendienteago. "Apurtu dituela urak", "oraindik ez dela jaio", "kontrazioak gero eta ugariagoak direla", "jaio daaaaaala!!!". Plazan pilatuta zeuden Sutagarzale guztiak baino zarata gehiago atera gendun. "Denak ondo daudela!", "Bueno txartoen aita, oraindik ere nerbioak ezin lasaitu dagoela!!".
Atzo bi urte bete zituen Laidak. Bai badakit testu honi atzo egin gendun zelebrazioko argazki bat dagokiola baina oraindik ez dot kamara digitalik eskuratu. Zinekluberako egin nituen sarrerekin konformatu beharko zarete.
Hauek dira Laidaren begiak, bere izenari dagokion kolorekoak. Eta ez dizkiogu pintatu, e!!!
Bukatu dira San Bartolomeak
12etan su artifizialak botako dituzte eta joan dira datorren urtera arte. Jaiak herrian pasatzea gustatzen jakuen horietakoa naiz. Hala ere, aurten parranda gutxi egin ditut. Eztarriko minez egon naiz. Jaiak hasi aurretik aire girotua topera jartzen duten jatetxe batian hoztu nintzan eta eztarriko minari buelta eman ezinik ibili naiz jai guztietan. Oraindik ere Corleone ematen dot berba egiten dotenian.
Bi pasadizu. Bat: txiki eguneko txarangan katalanak egiten dituzten tipoko pertsona-torreak egiteko ohitura dago Errosario kalean. Normalki mutilak ibiltzen dira baina aurten neskok geurea egin dugu. Lastima kamararik ez izatia!! Halere ezin izango naban argazkirik atera behean bait nengoen goiko neskak eusten. Ufff! Eta hurrengo egunian ze min sorbaldetan! Ze agujeta! Baina ze ondo atera zitzaigun. Hirugarren filaraino igo zan Amaia.
Eta bigarren pasadizua. Batzutan ze gutxi behar dan ondo pasatzeko. Gazteen egunian afari bat egin gendun etxian. Marmitakoa. Gero postre orduan lagun batek ponpak egiteko bote horietako bat atera zeban. Hor ibili ginan etxeko xaboi guztiak probatzen, ponpa onenak zeinek egiten zituen deskubritu arte: Mistol, Fairy, Magno gela, Eroskiko eskuetako xaboia,... Irabazlea Fairy izan zan. Ponpa bat beste baten barruan sartzen saiatu pajita batekin, zeinek handiena egin lehiaketa, zigarroaren kearekin bete eta gero zulatu, lurrera ez jausteko dantzan mantetzen saiatu,... Joko asko ematen dute ur eta xaboi piska batek. Bueno aurretik edandako ardo botilak ere izan zuten zerikusirik seguraski.
Eta bihar astelehena eta lanera. Ez dakit bihar joko daban Txarangak edo hilaren batean izango dan kalejira. Ohitura oso polit bat dago Elgoibarren: jaiak abuztu bukaeran direnez, irailaren 1ean, goizeko 7etan Mausitxa Txarangak esnatzen gaitu elgoibartarrok lanera juteko. 7etako kanpaiekin batera txapilo mordo bat botatzen dituzte eta txarangak azken kalejira egiten dau. Badut lagun bat zeharo amorratzen dala ohitura honekin: nahikoa amorru ematen dit jaiki beharrak gainera txarangia po... ikutzen etortzeko baina, neri behintzat, ilusio handia egiten dit. Eta poz pozik ez baina parretxo bat behintzat etortzen jata para para patxun, para para patxun, para para parero, para para patxun... entzuten dotenian.
Beti gazte
Pausoan inseguritatea sentitzen duela eta batzutan balantzaka ibiltzen dela eta prueba mordo bat egin zizkioten aitari. Gaur erresultatuen bila jun gera eta notizia onak eman dizkigu medikuak. Balantza horiek buruan dituen tronbosi txiki batzuen eragina omen da eta buruan ez daukala lesio graberik. Tronbosiak ekiditzeko tratamendua hartzen du dagoeneko beraz ez digu ezer ere errezetatu. Hori bai, bastoiarekin laguntzeak mesede egingo diola esan digu.
Kanpora irten geranian bastoiak zaharretzako diazela esan dit. Kontua da aitak 83 urte dauzkala.
Txiki eguna
Gauez etortzeko edozein egun da ona baina eguneko parrandak maite dituenarentzat Txiki eguna, abuztuaren 25 (aurten asteazkena), da aproposena.
Goizean goiz jeiki eta bakeroak, kamiseta zuria, eta painelu gorria jantzi. Diana goizeko 8etan izaten da baina 9:30-10:00ak aldera Plazara hurbildu ezkero nahikoa da. Gauez ere ibiltzen diren horietakoa naiz eta ez naiz beti sokamuturra ikustera jaikitzen baina Txiki egunekoa berezia da. Jende mordo bat ibiltzen da. Elgoibarko plazak poste, banko eta izkina asko dauzka eta gustatu egiten jata horietako baten ostian ipini eta zezenaren zai egotia. Postearen alde batera eta bestera mugitu eta zezena hurbilegi ikusten dotenian korrika piskat egin eta adrenalina mordo bat askatzia.
Sokamuturra ostian salda eta txorixoa eta aspaldiko ohiturak jarraitzia gustatzen jakuenak mahatsa erosi merkatu plazan eta haxe jan. Gero, txikiteoa hasten da. Ez dakit noiz hasi zan ohitura hau, baina kontua da, Txiki egunian, edateaz aparte elkarri ardoa botatzen diogula kamiseta zuria erabat rosa geratu arte.
Duela bost bat urte Loreak Mendian kamisetak modan jarri zirenean kamiseta hau diseinatu genuen Elgoibarko Izarrak zabaldu zuen Toletxe Kafe Antzokian saltzeko. Kamisetek kriston exitoa euki zeben baina Toletxe Kafe Antzokia itxita dago.
Barrutik eta kanpotik nahikoa buzti ondoren, txarangara. 14:00ak aldera Errosario kalera hurbildu ezkero nahikoa da. Bi ordu egiten ditu txarangak 200 metroko ibilbidea egiteko. Ehundaka pertsona, bata bestearen gainean dantzan, gehi ardoa, gehi izerdia... Itogarri bezain mundiala da. Bero egiten daban egunetan ur baldekadak botatzen dituzte balkoietatik.
Laurak aldera bazkaltzera juten gera. Bazkal ostean, batzuk pelota partiduak ikustera juteko ohitura daukate, mutilak batez ere. Aterpe tabernak, esaterako, (guk beti hor bazkaltzen degu) DJ bat edo taldetxo bat ipintzen dau eta dantza egiten degu 7ak aldera arte. Hortik aurrera ez dago egitaraurik, bakoitzak ahal dabana.
Ez da azkena baina...
Nere anaiak oporretatik CD bat ekarri dit. Mas majo!! Björk-en Debut da. Aurretik ere badaukat disko hau, Björk-en diskografia osoa daukadala uste dot baina hau desberdina da, zuzenean grabatua, unplugged deitzen jakon horietakoa. Atzeko letrak irakurtzen aritu naiz eta aluzinatuta nago: duela 10 urte grabatutakoa da, 1995ekoa! 2003an argitaratu omen zuten hau, baina 10 urte daramat musika bera entzuten eta oraindik ez naiz aspertu? Que horror!!
Debut, seguraski sekula gehien entzun dudan CDa izango da. Irla desertu batera eramateko CD bakarra aukeratu behar izan ezkero aukeratuko nabana. Kotxeko momentuei ikutu berezi bat eman nahi diedanian sartzen dudan zinta. Pozik eta triste nauanian entzuten dotena.
Eta orain gainera bertsio berri batean daukat. Atsaldian eman diot lehenengo pasia eta, nola ez?, mordo bat gustatu jata!
CDak liburuska oso majo bat dakat Björk-i egindako elkarrizketa luze batekin eta baita argazki mordo bat ere. Ingelesez dago elkarrizketa. Badut orain nahikoa lan berau ulertzen. Halere hona hemen pasartetxo bat:
"Always follow your path, your own intuition. Its your life. Trust your own instinct." Björk.
Hau da CD honen portada. Mikel Cornejok behin Björk-en antza neukala esan zidan eta oso zoriontsu egin ninduen.
Atom Rhumba
Bihar,osteguna, Atom Rhumbak jotzen dau Bilboko jaietan Algara konparsaren txoznan. Aurten ezagutu dudan talde onena dela esan dezaket. Rock and Rolla egiten dute baina noizean behin toke punkorro batzuk sartzen dituzte. Bapatean moztu eta berriz hasten diren kantuak. Gitarreo zikinak batzutan eta beste batzutan, berriz, oso garbiak eta erritmo erraz eta pegadizodunak. Halere, neri gehien gustatzen zaidana bajoaren presentzia da. Bajoa, normalki, erritmoa eramatera mugatzen da eta bigarren maila batean egon ohi da baina talde honetan garrantzi berezia hartzen duela esango nuke.
Bueno, bajoa, eta bateriaren patillak ere mordo bat gustatzen jataz. Argazkian lehenengoa agertzen dena. Mutila banintz horrelako patilla handi batzuk eramango nituzke. Me encantan!
Behin bakarrik ikusi ditut zuzenian eta mundialak dira. Hori bai, akats haundi bi topatu nizkien: bat, gitarristak, argazkian bigarrenak, txiklia jateko zakan modu nazkarria eta bestea, abeslariak, argazkian laugarrenak, ez zekiela eskerrikasko esaten. Gracias gora eta gracias behera, nun, eta Azkoitin. Eskerrak Bilbokoak diren eta ez Tegucigalpakoak!!!
Kamara digitala
Ez zait batere gustatzen regateatzea. Dena hastea omen da baina ni oso nerbiosa jartzen naiz. Eskerrak azkenean ez naban ezer egin Lanzaroten.
Hau da neri gustatu zitzaidan kamara CANON IXUS i BLACK. Txikia, dotorea eta gainera kalitate oso ona ematen du. Hau da, erresoluzio handiko argazkiak ateratzeko ere balio duela esan nahi dut.
Sartu ginan indio horiek erregentatzen dituzten denda horietako batean. Mariatu eginten zaituzte. Hasieran batek atenditzen zaitu baina azkenean dendan dauden guztiak inguratu egiten zaituzte. Hasieran 400 euro eskatu zizkiguten. 320 izan zen beraien azken prezioa. Kamarari buruz informazio gehiago nahi nuelako ez naban erosi eta azkenan agobiatu egin nintzelako baina eskerrak, interneten merkeago erosi leike kamara bera.
Lanzarote
Beste baten ere aittatu neban zerbait desberdina egiten danian zelako luzeak egiten diren egunak. Astebete baino ez dut egin Lanzaroten baina umh! asko kunditu dit eta zoragarria izan da. Deskantsatuta etorri naiz. Batez ere buruak deskantsatu du. Egon, begiratu, entzun... Gozatu. Besterik ez dut egin.
Onena? Konpainia. Iratxe eta Maitekin jun naiz. Iratxe edo "la juantxi" edo "Sony Croket" eta Maite edo "Txina" edo "Francis". Ni, "Leo" ezizenarekin geratu naiz. Ze erreza dan parre egitia gustora zaudenian!. Beti pentsatu izan dut toki bat bertan izaten dituzun bizipenen arabera gustatzen zaizula asko edo gutxi. Toki batera jun eta rollo txar bat gertazen bazaizu errekuerdo oso txarra geratzen zaizu eta toki zatarren sakuan gordetzen dozu buruan. Lanzarote mordo mordo mordo bat gustatu jata.
Ez naiz hasiko zer ikusi dugun zerrendatzen. Mapa turistikoetan markatzen dituzten toki gehienak bixitatu ditugu eta asko gustatu zaizkit denak. Baina batez ere "Playa del Pozon" itsasoaren soinuarekin egin naban siestia eta ondoren hartutako bainua; gure terrazan, gustora eta txatxaran hartutako marianitoak eta Timanfallan egindako autobus bidaia geratu jataz buruan. Timanfalla. Ufff! Zeharo inpresionantia begitandu jata.
A! eta ia ia ahaztu zait: Bilboko aireportutik atera den lehenengo JUMBOan joan ginen Lanzarotera. Irteera egunian, ilusioz beterik jun ginan maletak fakturatzera eta hara nun esaten diguten gure hegazkina izurratu egin zala eta 6 orduko atzerapenarekin aterako ginela. Erromatik etorri behar zela eskuratu zuten JUMBOa eta haren zai egon behar genuela.
Guk humorez hartu genuen. Zelan bestela? Baina ez zan giro han! Ez zegola deretxorik! Agentziara deitu behar zuela! 236 lagun ginen eta Loiuko sagardotegi batera eraman gintuzten bazkaltzera. Txot egin genuen bakarrak izan ginen.