Ez da azkena baina...
Nere anaiak oporretatik CD bat ekarri dit. Mas majo!! Björk-en Debut da. Aurretik ere badaukat disko hau, Björk-en diskografia osoa daukadala uste dot baina hau desberdina da, zuzenean grabatua, unplugged deitzen jakon horietakoa. Atzeko letrak irakurtzen aritu naiz eta aluzinatuta nago: duela 10 urte grabatutakoa da, 1995ekoa! 2003an argitaratu omen zuten hau, baina 10 urte daramat musika bera entzuten eta oraindik ez naiz aspertu? Que horror!!
Debut, seguraski sekula gehien entzun dudan CDa izango da. Irla desertu batera eramateko CD bakarra aukeratu behar izan ezkero aukeratuko nabana. Kotxeko momentuei ikutu berezi bat eman nahi diedanian sartzen dudan zinta. Pozik eta triste nauanian entzuten dotena.
Eta orain gainera bertsio berri batean daukat. Atsaldian eman diot lehenengo pasia eta, nola ez?, mordo bat gustatu jata!
CDak liburuska oso majo bat dakat Björk-i egindako elkarrizketa luze batekin eta baita argazki mordo bat ere. Ingelesez dago elkarrizketa. Badut orain nahikoa lan berau ulertzen. Halere hona hemen pasartetxo bat:
"Always follow your path, your own intuition. Its your life. Trust your own instinct." Björk.
Hau da CD honen portada. Mikel Cornejok behin Björk-en antza neukala esan zidan eta oso zoriontsu egin ninduen.
we could nick a boat and sneak off to this island i could bring my little ghettoblaster
Ez ahaztu pilak eramatea. Irla desertuetan ez dago entxuferik.
Bjork-en web-orri pare batean sartu naiz, eta argazki guzti guztietan bakarrik azaltzen da. Zure argazki bakarrean berriz, gizonez inguratuta azaltzen zera. Ez dakit ba, igual berak euki beharko luke inbidi pixka bat zutaz, eta ez alderantziz.