Atom Rhumba
Bihar,osteguna, Atom Rhumbak jotzen dau Bilboko jaietan Algara konparsaren txoznan. Aurten ezagutu dudan talde onena dela esan dezaket. Rock and Rolla egiten dute baina noizean behin toke punkorro batzuk sartzen dituzte. Bapatean moztu eta berriz hasten diren kantuak. Gitarreo zikinak batzutan eta beste batzutan, berriz, oso garbiak eta erritmo erraz eta pegadizodunak. Halere, neri gehien gustatzen zaidana bajoaren presentzia da. Bajoa, normalki, erritmoa eramatera mugatzen da eta bigarren maila batean egon ohi da baina talde honetan garrantzi berezia hartzen duela esango nuke.
Bueno, bajoa, eta bateriaren patillak ere mordo bat gustatzen jataz. Argazkian lehenengoa agertzen dena. Mutila banintz horrelako patilla handi batzuk eramango nituzke. Me encantan!
Behin bakarrik ikusi ditut zuzenian eta mundialak dira. Hori bai, akats haundi bi topatu nizkien: bat, gitarristak, argazkian bigarrenak, txiklia jateko zakan modu nazkarria eta bestea, abeslariak, argazkian laugarrenak, ez zekiela eskerrikasko esaten. Gracias gora eta gracias behera, nun, eta Azkoitin. Eskerrak Bilbokoak diren eta ez Tegucigalpakoak!!!
Atom Rhumba ikusten egon naiz Bilbon. Gitarristak ez dau txiklerik jan. Ondo. Abeslariak eskarrikasko esan dau hiru aldiz "gracias" esan beharrean. ondo. Bateriaren patillak ere lehen adina gustatu jataz baina kontzertua, orokorki, ez zait gehiegi gustatu.
Nekatuta ote zeuden? Aspaldian kontzertu asko joten dabiltza. Jendea ere, ez da larregi bolkatu. Dena den hurrengo batean ere, aukera izan ezkero, hurbilduko naiz.