Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Kamara digitala

Kamara digitala

Maite Rementeria 2004/08/17 10:10

Ez zait batere gustatzen regateatzea. Dena hastea omen da baina ni oso nerbiosa jartzen naiz. Eskerrak azkenean ez naban ezer egin Lanzaroten.

Hau da neri gustatu zitzaidan kamara CANON IXUS i BLACK. Txikia, dotorea eta gainera kalitate oso ona ematen du. Hau da, erresoluzio handiko argazkiak ateratzeko ere balio duela esan nahi dut.

Sartu ginan indio horiek erregentatzen dituzten denda horietako batean. Mariatu eginten zaituzte. Hasieran batek atenditzen zaitu baina azkenean dendan dauden guztiak inguratu egiten zaituzte. Hasieran 400 euro eskatu zizkiguten. 320 izan zen beraien azken prezioa. Kamarari buruz informazio gehiago nahi nuelako ez naban erosi eta azkenan agobiatu egin nintzelako baina eskerrak, interneten merkeago erosi leike kamara bera.

etiketak: beste kontu batzuk
Patxi
Patxi dio:
2004/08/17 14:41

Ummm... Ez dauka bisorerik. Segun ze argi baldintzak dituzun, gutxigorabehera atera behar dezu argazkia, ez baitezu tft-n ezer ikusten. Kristoren amorrua ematen du.

Kontutan hartu!

Luistxo
Luistxo dio:
2004/08/21 17:59

Nork esan behar zuen, Maite. Joxe Aranzabalen erantzun honen ondoren, lizentziatura tituluaren zeure ukazio eternoari etena eman beharko diozu. Azkenean kazetari zara, don't you believe it. Ai, Maria Antonia, Maria Antonia!

John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2004/08/17 17:14

Ahhh eta kontutan izan argazki kamararik ez dugunok eta berdin berdin zaigunoi botatzeko horietako bat edo eta patatatxo bat eskuan izateak...momentu batean norabaitera goazela eta eskatu behar badizugu...zerbait errexa izan behar dela...komunitatean pentsatu behar duzu.

Eta ez ahaztu beti geratzen zaigula zinexiña...

John Whitechapel

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2004/08/17 19:16

Hiru bat aldiz sartua nintzen zure blogean, eta harrapatuta geratu nintzen. Hainbeste, non igarri baitut zure falta Lanzaroten izan zaren aste horretan.

Zorionak eman nahi dizkizut Etiam honetan egiten duzun lanagatik. Polita da, baina politagoak dira zure idatziak, sentimenduz beteak. Estilo zuzena duzu, barru-barrutik ateratzen zaizu, eta horrek balio bikoitza ematen dio zuk esanari.

Argazki kamera hori polita da. Beraz, erosi lehenbailehen eta erabili zure bloga janzteko, lehendik egin duzun bezala.

Besarkada bat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: