Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Sedukzioa

Sedukzioa

Maite Rementeria 2004/09/02 22:53

Udan, Lanzarotera bi liburu eraman nituen bat Pako Aristiren "Libreta horiko poemak" eta "Viaje al fin de la noche" Louis-Ferdinand Ciline-na. Bigarren hau hasi ere ez nuen egin. Ni nahiko alperra naiz irakurtzen eta erlajatuegia nengoen edozein esfortsu egiteko. "Txina"ri, berriz, asko gustatzen zaio altuan irakurtzea eta berak egiten zeban guretzako. Hondartzan etzanda Pako Aristiren poesia batzuk irakurri zizkigun. Ummh! Gogoratze hutsak, piskaterako bada ere, hara narama berriz ere eta eguzkia sentitu eta dana egiten dot.

Dena den atentzio gehien supermerkatuan erosi gendun "Cosmopolitan" aldizkaria irakurtzen zigunian jartzen gendun. Ze parre egin genituen gizon bat minutu batean seduzitzeko 20 aholkuak irakurri zizkigunian.

Jazkerak garrantzi handia omen du. Arrakasta gehien bakeroak eta top motz eta estu batek ei dauka. Eskote batek eta kanalilloraino iristen den kolgante batek birgeriak egiten omen ditu. Takoiak ere, nola ez, zapata bajuak baino askoz sensualagoak dira.

Lehenengo zita horretan ez da komeni zerbeza eskatzea. Askoz dotoreagoa da ardo txuri bat edo txanpana eskatzea. Zer esanik ez coktel bat edan ezkero.

Hilea modu konkretu batean orraztu behar da atzerantz eta ... orain dator onena... "Come on baby light my fire" belarrira abesteak ez du sekula hutsik egiten.

Halere bikoteak belarri ona ez badu eskua hartu eta ahurreko marrak irakurri eta honek ere kale egiten badu, eskua belaun gainean ipini eta goruntz eraman, poliki-poliki, bere prakaren taktua zenbat gustatzen zaizun esanez.

Guzti hauek probatu ostean, ez badago bigarren zitarik, falloa berea da. Beste mutil bat aukeratu eta ekin berriz lanari.

Atzo lagun batekin geratu nintzan zerbait hartzeko eta bere kotxea laga eta oinez portaleraino lagundu zidan. Aspaldi mutil batek ez zidala horrelakorik egiten, egia esan, uste dut inoiz ez didatela horrela lagundu. Cosmopolitan-era idatzi beharko dut ea ni seduzitu nahian dabilen galdetzeko.

etiketak: beste kontu batzuk
e-txaso
e-txaso dio:
2004/09/03 11:23

Hi Mai!!

Banuen aholku horien berri, Juantxik kontatu zidan nola ibili zinaten ordu extrak sartzen, seduzitzen ikasi nahian jeje. Badakigu, beraz, non dagoen gure arrakasta gutxiaren gakoa: zerbeza litroka edaten dugu :( Dena den, esaten al zun aldizkari txatxicool horrek ze motatako mutila den hain "errez" makurtzen dena? Uste dudalako ez dela nire estilokoa prezisamente, ezta?

PD Kontuz ibili, zure jaiaren egunean portalera lagundu zidaten eta begira gerora zer gertatu den... ;)

PD2 Nola hazi den bloga! :D

Iratxe
Iratxe dio:
2004/09/03 11:29

Baina..., baina.... orduan misteltxoak.... eta norbait dantzara ateratzeko zain geratzea..... eta mukuzapia maukan gordetzeko keinutxu horiek.... Uffffff!!!! Erabakia jadanik hartuta: NON EMATEN DITUZTE TRINKOAK?????

E-txaso.... que se te ve el plumero..... que viva la noche viva el..........

Ale muxus

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: