Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Lanzarote

Lanzarote

Maite Rementeria 2004/08/16 17:25

Beste baten ere aittatu neban zerbait desberdina egiten danian zelako luzeak egiten diren egunak. Astebete baino ez dut egin Lanzaroten baina umh! asko kunditu dit eta zoragarria izan da. Deskantsatuta etorri naiz. Batez ere buruak deskantsatu du. Egon, begiratu, entzun... Gozatu. Besterik ez dut egin.

Onena? Konpainia. Iratxe eta Maitekin jun naiz. Iratxe edo "la juantxi" edo "Sony Croket" eta Maite edo "Txina" edo "Francis". Ni, "Leo" ezizenarekin geratu naiz. Ze erreza dan parre egitia gustora zaudenian!. Beti pentsatu izan dut toki bat bertan izaten dituzun bizipenen arabera gustatzen zaizula asko edo gutxi. Toki batera jun eta rollo txar bat gertazen bazaizu errekuerdo oso txarra geratzen zaizu eta toki zatarren sakuan gordetzen dozu buruan. Lanzarote mordo mordo mordo bat gustatu jata.

Ez naiz hasiko zer ikusi dugun zerrendatzen. Mapa turistikoetan markatzen dituzten toki gehienak bixitatu ditugu eta asko gustatu zaizkit denak. Baina batez ere "Playa del Pozon" itsasoaren soinuarekin egin naban siestia eta ondoren hartutako bainua; gure terrazan, gustora eta txatxaran hartutako marianitoak eta Timanfallan egindako autobus bidaia geratu jataz buruan. Timanfalla. Ufff! Zeharo inpresionantia begitandu jata.

A! eta ia ia ahaztu zait: Bilboko aireportutik atera den lehenengo JUMBOan joan ginen Lanzarotera. Irteera egunian, ilusioz beterik jun ginan maletak fakturatzera eta hara nun esaten diguten gure hegazkina izurratu egin zala eta 6 orduko atzerapenarekin aterako ginela. Erromatik etorri behar zela eskuratu zuten JUMBOa eta haren zai egon behar genuela.

Guk humorez hartu genuen. Zelan bestela? Baina ez zan giro han! Ez zegola deretxorik! Agentziara deitu behar zuela! 236 lagun ginen eta Loiuko sagardotegi batera eraman gintuzten bazkaltzera. Txot egin genuen bakarrak izan ginen.

etiketak: beste kontu batzuk
Julen
Julen dio:
2004/08/16 23:04

Sagardotegira eh! 6 ordu han egon beharrean, ederki asko bertan. Lanzarote ziur dela leku ederra. Argazkirik edo atera?

John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2004/08/17 10:47

Egunon "Leo",(ez zara ba Dioklezianoren biktima eta santa egindakoa izango, ez ? joder hau nibela...alto standing-a..nork esango zidan horrelako kontaktuak izango nituela...dedios... Tira lehenengo eta behin ongietorria luzatu zure blog eko txiringitora. Egia esan, ez nuen espero bueltatuko zinanik, eta ez nahi ez dudalako...joe Urru..baina ganbeluak bizi diren egon garen lekuetan, beti dexente ganbelugatik trukatzea nahi izan zaituzte eta onezkero imaginatzen zintudan ez dakit nongo erresuma galduan erregin papera betetzen...gainera daukazun glamour afrantsesatuak..fijo herria liluratuko zuela...hori bai...poltsorik ez eraman jende aurrean agertu behar duzunean...krisi handi bat sortu daiteke herriak zu imitatu nahiean...urre beltzarena baino krisi garratsagoa... Bueno Leo, lasaña hori jaten elkar ikusiko dugu elkar eta On Manolorena kontatuko didazu... ahhh...ahaztu aurretik..greatings from Whitechapel...la juantxi eta Las ordax-i... Ale ganbelu on...barka..egunona izan.. John Whitechapel

txina
txina dio:
2004/08/17 19:06

..... dana edo kontatu ahal dana esanda dagoenez bakarrik esango dut merezi izan dala, leku ederra, konpania ezin hobea, lasaitasuna hirurok nahi genuena, barre asko terrazan farolillo gorri azpian.... asi q...eskerrik asko neskak eta porzierto leo!!! la marca del delito desagertu ein da jajajajjaa uuuffffff ez dot explikazinorik eman behar

maite
maite dio:
2004/08/17 11:37

Ai Julen! zuek ere ba omen zoazte, ezta? zoragarria da, ikusiko duzue. Bertan geundela sarri gogoratu ginan zuekin parre atake bat ematen zigun bakoitzean. Julen eta Karlosekin ere ondo pasatuko gendun hemen, ezta!!

Argazkiak. Kamara desetxable horitako batekin atera genituen argazkiak baina orain itxoin egin behar.

Iratxe, Alias "Juantxi"
Iratxe, Alias "Juantxi" dio:
2004/08/17 12:21

Bueno bueno, mote zoragarri honi aurrera egin behar diodalakoan, hemen nago berriro!!! Hauek bai oporrak!!!! Zelako lekuak, hondartzak, area, ura, (turkesa kolorea nagusi!!!!) han ikusten genuen gure burua "Fa" desodorantearen iragarkian moduan, (baten bat pareoarekin jolastes ibili zen ta dana). Eta konpainia, a ze nolako konpania!!!!! Motearena ere parkatzen diet (solo porque hubo para todas, je je). Asi que chicas, eskerrik asko eta laster arte!!!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: