Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Beti gazte

Beti gazte

Maite Rementeria 2004/08/24 11:24

Pausoan inseguritatea sentitzen duela eta batzutan balantzaka ibiltzen dela eta prueba mordo bat egin zizkioten aitari. Gaur erresultatuen bila jun gera eta notizia onak eman dizkigu medikuak. Balantza horiek buruan dituen tronbosi txiki batzuen eragina omen da eta buruan ez daukala lesio graberik. Tronbosiak ekiditzeko tratamendua hartzen du dagoeneko beraz ez digu ezer ere errezetatu. Hori bai, bastoiarekin laguntzeak mesede egingo diola esan digu.

Kanpora irten geranian bastoiak zaharretzako diazela esan dit. Kontua da aitak 83 urte dauzkala.

etiketak: beste kontu batzuk
Bilbotxarrak
Bilbotxarrak dio:
2004/08/24 18:13

Bueno bueno, orain bai!!! Azkenean Remen-powerren sekretua ezagutzeko garaia heldu da!! LO DE LAS REMEN ES GENETIKO!!!!. Bilbo aldetik zeozer somatzen genuen; Berarena ez zen batere normala!!!

Dena dela, aitari bastoia bai, baina seguru zuri ez dizula ezer esan "GPS" bati buruz asteburuko gauetarako??

Lo dicho, muxu handi handi bat, Bilbo aldean ere asko pozten garete!!!!

John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2004/08/24 14:10

Pozten naiz aita ondo izanaz...aupa M..... Halere bastoiaren asuntuaren inguruan uste dut hitz batzu izango ditudala berarekin. Asuntoa ondoko hau da, bastoia ondo legoke zeren era hortara noizbehinka bastoia astindu eta bakoitzari berea emateko moduan egongo litzatekela..bai..astindu bat noizean behin ez zaizue gaizki etorriko zuen hontara etortzeko...gure M.....k ardiak biltzeko eta beltzak txuritzeko erabil ditzake eta... Bueno gora S.B eta esan aitari bien bitartean astindu eta astindu artean oreka gordetzeko erabili dezakela bastoia. Ale txata...

John Whitechapel

XME
XME dio:
2004/08/30 11:49

Jo: nire aitak ere tronbo bat izan zuen iazko azaroan; egundoko sustoa, gero ez zela hain larria baina... Bastoirik ez, baina tabakoa-eta erabat lagatzeko agindua eman zioten gure aitari. Orain, agirian ez baina ezkutuan erretzen du, mutikotan bezala.

Urte askoan iraun dezatela gure guraso xaharrek.

Animo, eta muxu bat,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: