Bukatu dira San Bartolomeak
12etan su artifizialak botako dituzte eta joan dira datorren urtera arte. Jaiak herrian pasatzea gustatzen jakuen horietakoa naiz. Hala ere, aurten parranda gutxi egin ditut. Eztarriko minez egon naiz. Jaiak hasi aurretik aire girotua topera jartzen duten jatetxe batian hoztu nintzan eta eztarriko minari buelta eman ezinik ibili naiz jai guztietan. Oraindik ere Corleone ematen dot berba egiten dotenian.
Bi pasadizu. Bat: txiki eguneko txarangan katalanak egiten dituzten tipoko pertsona-torreak egiteko ohitura dago Errosario kalean. Normalki mutilak ibiltzen dira baina aurten neskok geurea egin dugu. Lastima kamararik ez izatia!! Halere ezin izango naban argazkirik atera behean bait nengoen goiko neskak eusten. Ufff! Eta hurrengo egunian ze min sorbaldetan! Ze agujeta! Baina ze ondo atera zitzaigun. Hirugarren filaraino igo zan Amaia.
Eta bigarren pasadizua. Batzutan ze gutxi behar dan ondo pasatzeko. Gazteen egunian afari bat egin gendun etxian. Marmitakoa. Gero postre orduan lagun batek ponpak egiteko bote horietako bat atera zeban. Hor ibili ginan etxeko xaboi guztiak probatzen, ponpa onenak zeinek egiten zituen deskubritu arte: Mistol, Fairy, Magno gela, Eroskiko eskuetako xaboia,... Irabazlea Fairy izan zan. Ponpa bat beste baten barruan sartzen saiatu pajita batekin, zeinek handiena egin lehiaketa, zigarroaren kearekin bete eta gero zulatu, lurrera ez jausteko dantzan mantetzen saiatu,... Joko asko ematen dute ur eta xaboi piska batek. Bueno aurretik edandako ardo botilak ere izan zuten zerikusirik seguraski.
Eta bihar astelehena eta lanera. Ez dakit bihar joko daban Txarangak edo hilaren batean izango dan kalejira. Ohitura oso polit bat dago Elgoibarren: jaiak abuztu bukaeran direnez, irailaren 1ean, goizeko 7etan Mausitxa Txarangak esnatzen gaitu elgoibartarrok lanera juteko. 7etako kanpaiekin batera txapilo mordo bat botatzen dituzte eta txarangak azken kalejira egiten dau. Badut lagun bat zeharo amorratzen dala ohitura honekin: nahikoa amorru ematen dit jaiki beharrak gainera txarangia po... ikutzen etortzeko baina, neri behintzat, ilusio handia egiten dit. Eta poz pozik ez baina parretxo bat behintzat etortzen jata para para patxun, para para patxun, para para parero, para para patxun... entzuten dotenian.
Maite, gozada bat da zure testuak irakurtea. Segidu holan, Julen