Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria

Aberri Eguna: Gora Microsoft!

Luistxo Fernandez 2004/04/14 11:20

Zerk bateratzen ditu Aberri Eguneko konbokatzaileak? Microsoft Word-ek. Ekitaldi edo asmo bateratuak konbokatzeko gauza ez gara, baina komunikatu bat zabaldu behar bada, zaude ziur, Microsoft Word-ekin egin eta banatuko dela. Berria-k dauzka bilduta bere orri nagusian.

Berria-k Word formatuan eskaintzen ditu Aberri Egunerako hainbat adierazpen, denak Microsoft Word-en .doc formatuan, bere lehen orriko eskumako zutabean: www.berria.info

Word-en jasotako dokumentuak hauenak dira:

  • LAB
  • Batasuneko Mahai Nazionala
  • Udalbiltza (EAJ-EA)
  • Ezker abertzalearen inguruko Udalbiltza
  • Eusko Alkartasuna
  • Nazio Eztabaidagunearen azken proposamenak (Aberri Egunarekin batera kaleratuak).

Gauza jakina da, Word dokumentuak zuloz betetako fitxategiak direna: Macro erako birusak izan ditzakete. Eta, gainera, beren jatorri informatikoa eta izandako eraldaketak agerian uzten dituzten datu pribatuak izaten dituzte.

Askorik arakatu gabe, ikusi ahal izan dut Nazio Eztabaidagunearen Word dokumentua, nonbait Usurbilgo Udalaren izenean dagoen Word instantzia batekin idatzi dela.

Seguruaski, beste tresna batzuekin are datu esanguratsuagoak atera daitezke Word dokumentu horietatik. Bi adibide:

  • Tony Blairren gobernuari gertatu zitzaion, Word dokumentu batzuk jarri sarean Irakeko gerraz, eta agerian geratu zenbat manipulazio izan zituzten testuek azken erredakzioaren aurretik. Tony Blairren kasuaz, ingelesez.
  • Microsoft berari gertatu zaio, XBox joko-makinaren propagandarekin. Irakurri hemen gaztelaniaz.

Berrian bildutako Word dokumentuen sorta horretan, ez dago EAJ-renik, baina ez pentsatu Jeltzaleak besteak baino kuriosoago dabiltzanik. Beren webgune ofizialeko prentsa-ohar guztiak Word dokumentuak dira.

Nazio Eztabaidagunea ipurdia bistan uzteaz aparte, beste norbait ere molestatzeko, horra EAJ-PNV.com guneko azken prentsa-oharretik ateratako datu batzuk: gutxienez bi diskete eta hiru disko gogorren arrastoa badu prentsa ohar horrek. Horra arrasto horietako batzuk:

  • C: Documents and Settings \ UNZUETA \ Datos de programa \ Microsoft \ Word \ Guardado con Autorrecuperación de Documento3.asd
  • C: Documents and Settings \ J_ARIZTONDO \ Escritorio \ DB-prentsaoharra-04-04-06.doc
  • A: \Barcelona.doc
  • G: \ Prentsa \ Prentsa oharrak \ 2004 \ 04085.doc

Europako Parlamenturako hauteskundeei buruzko erdarazko ohar batean aurkitu ditut datu horiek. Doako testu editore soil-soil batekin atera ditut neuk, ez dihardut Goardia Zibilaren material informatikoarekin.

SpyMac, GMail eta norberaren edukietan bilatzeko aukera

moblog 2004/04/14 11:08

Dick Turpinek abisatzen digu Sustatun (http://www.sustatu.com/1081889635) SpyMac zerbitzuak eskaintzen duela jada GMail-en gauza bera, Giga 1eko e-posta kontu bat. Dick-ek dioenez: > ... Gainera, SpyMac-ek bilaketa sistema bat du, mezuak aztertzeko. Hor dago koxka, nire ustez. Bilaketa sistema bat, gauza bat da, eta beste bat Googleren bilaketa sistema, eta azken hori da, nire ustez, GMail-en balio posible handiena erabiltzailearentzat. Yahoo bilatzaileen gerran buru-belarri sartu da, eta laster dator gudu honetara Microsoft ere (MSN), baina aldi berean, Googlek atzean utzi ditu, bilatzaileekin promesak egin bai, baina bilaketa ganorazkorik ez dietelako eskaintzen beren erabiltzaileei: Yahoo Mail edo Hotmailek ez dute bilaketarik, eta Yahoo Groups-ekoa negargarria da. Erabiltzaileari material propioan bilaketak eskaintzea, hor dago bataila honetako koxketako bat. Ni oraindik nire Google-lokalaren zain nago. Nire PC-ko edukietan bilaketak azkar egingo dizkidan zerbaiten zain. Posta zaharrarentzako (eta berriarentzako), esperantza dut GMail-ek balioko didala. Ikusiko dugu.

zalantza dialektologikuak

moblog 2004/04/14 08:43

Asier Sarasua eibarnautak dittuan zalantza terminologiko batzuen inguruan. >Eibarko euskerian inguruan zalantza batzuk daukaraz, eta ia danon artian >zeozer argittu geinkian. >Zelan esaten dozuez honek? > >Temprano: goiz / goix / goizao / goixo (hoy se ha despertado temprano) Neuk be Amatiñon moduan, esango nuke desberdinak dirala goixo eta goizao >Mes: hill / hillabete / hille (enero es el mes más frío) Hille. Hillerik hotzena. Baina hillabete be bai (hillebete, akaso?), astebete esaten dan moduan. >Hacer: egin / ein / eiñ / iñ eiñ. Txikillanak diño 'eñ', baina nik hori ezin neike siñistu :-) >Alegre (mugatuan): alegria / alegeria / alaia / alaixa (es una persona muy >alegre) alaixa, eta gainera: anaia, junixo, julixo, komunixo, demonio/demonixo... Luistxo

Euskarazko informazio jarioa Interneten

Luistxo Fernandez 2004/04/06 08:52

Euskarazko informazioa eta edukiak Interneten hedatzeko zereginean aukera berriak ari zaizkigu irekitzen. Robotek irakurtzen dituzten informazio jarioak, XML lengoaian kodetuak, izango dira aukera horietako giltzarrietako batzuk. Artikulu hau, ordea, ez bakarrik robotentzat, pertsonak ulertzeko moduan idazten saiatuko naiz. Hau Erabili.com-erako idatzia da, eta hango kontestuan ulertzen da, hango URL eta adibideak aipatzen baitira. Euskarazko informazio jarioa Interneten

Euskarazko informazioa eta edukiak Interneten hedatzeko zereginean aukera berriak ari zaizkigu irekitzen. Robotek irakurtzen dituzten informazio jarioak, XML lengoaian kodetuak, izango dira aukera horietako giltzarrietako batzuk. Artikulu hau, ordea, ez bakarrik robotentzat, pertsonak ulertzeko moduan idazten saiatuko naiz.

Zu zeu, Erabili.com guneko Berri-Berriak atalean ari zara hau irakurtzen. Zure nabigatzaileko helbide jakin batean ikusten duzu orri hau. http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1080053124 orrian zaude, ezta? Ba, begira, euskaldun arruntek irakur dezakegun orri honetaz gain, badaude Erabili.com-en beste irakurle mota batentzako orriak ere: robot-entzako orriak dira.

Horra bat, http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/rdf . Segun eta zein nabigatzaile darabilzun, orri hori irekiko zaizu edo ez, baina egoki irekitzen bazaizu, honako testu pusketak irakurri ahal izango duzu:

<item>
<title>Mintzalaguna ekimenak hamar urte</title>
<link>http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1076331912</link>
<description>Hamar urte dira BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Mintzalaguna ekimena abian jarri zuela. Garai hartan hainbat bagerakide kezkatuta zegoen. Euskara ikasleek euskalduntze prozesu osoa bukatu edo urte asko euskaltegian igaro ondoren, ikasitakoa kalean praktikan jartzen ez zutela ikusita. Batzuek inguruan euskaldunik ez zutelako, beste batzuek, aldiz, lotsa edo konfiantza falta zutelako. Hortaz, 1993ko abenduan bagerakide talde bat euskara ikasleekin elkartzen hasi zen. Hala, ikasleei euskaraz mintzatzeko aukera eskaini nahi zitzaien.
</description>
</item>

Kortxete arteko informazio hori, robot batek irakurtzeko moduan dago idatzia. Albistearen informazioaren hiru alor daude kodetuta adibide honetan, izenburua, lotura eta deskribapena. RDF deritzon XML lengoaiaren dialekto batean dago. Orri horretan dagoenari, feed esaten zaio. Euskaraz, elikatzearekin itzuliko genuke, baina uste dut jario terminoa hobeto dagokiola. Erabili.com-etik, albisteak jariatu egiten dira RDF formatuan...

Nora jariatu? Roboten atzaparretara. Eta zein robot dira jario horiekin elikatzen direnak? Horra bat: Bloglines.

Euskarazko 67 albistegi

Bloglines deritzon tresna horren aukeren erakusgarri, RDF eta XML estandarrak erabiltzen dituzten 67 euskarazko albistegi lotu ditugu web helbide bakar batean. Horrekin zer lortzen den? Interneten Euskaraz sortzen den informazioaren zati handi bat begiratu bakarrean eskuratzea. Hementxe duzu: http://www.bloglines.com/public/euskaraz

Bai, Erabili.com gustatzen zaizu, eta Sustatu eta Berria ere bai, eta Sarean. Eta beste ez dakit zenbat ere bai. Baina ezin denak egunero bisitatzen ibili, luzeegi emango luke eta...

Hori aspaldiko arazoa da Interneten, baina konponbidea ere aspaldi iritsi zen, eta hemen ere hitzegin dugu horren inguruan Sustatu.com-en lehenago ere: RDF formatua eta Agenditisaren inguruan.

Kontua da, nabigatzaileaz ikusteko egokia den HTML formatuaz gain, RDF estandar horretan ere emititzen duten webguneen bilketa egin dugula, eta Bloglines-en bidez jarri ditugula denon eskura.

Bloglines doako zerbitzuari esker, norberak bere selekzioa egin dezake, bere albiste iturriak aukeratuz, eta lantzean behin Bloglines-ek webgune horiek bisitatu egiten ditu nobedade bila. Nahikoa da han bakarrik begiratzea beraz.

Ezagutzen duzue beste RDF iturririk euskaraz? Bota hona, Erabili.com-erako erantzun batean, eta gehituko ditugu gure selekzioan!

Bloglines adibide bat baizik ez da

Bloglines dagoen bezala, beste antzeko zerbitzu batzuk ere ari dira sortzen, hala-nola Feedster edo Technorati. Hauek nola dabiltzan eta zehazki zer eskaintzen duten, ez dakit. Ikertu egin behar. Beste batzuk ere ikertzen ari dira, Yahoo eta Google bezalako Interneteko erraldoiak kasu. Google News bezalako albiste iturri anitzen biltegiak ere, neurri handi batean, era honetako sistemekin elikatuko dira etorkizunean.

Nolanahi ere, feed edo jarioak irakurri eta aztertuko dituzten robot-ak sortzea ez dago bakarrik Bloglines, Google edo horrelako proiektu hiper-teknologiko arrotzen esku. Webgune dinamiko baten jabe denak, badu aukera beste iturri batzuetatik horrela sortzen den informazio-jarioa automatikoki integratzeko. Adibidez.

Sarean.com gunean, Jabi Zabala kazetariaren weblog interesgarrian, eskumako zutabean, Sustatuko azken albisteak deritzon ataltxo bat ikusiko duzue. Jabik ez du atal hori ikutzen. Robot txiki bat du, berarentzat lanean, eta hark automatikoki hartzen ditu albisteak Sustatu.com-eko jario batetik, eta integratzen ditu Sarean.com-en.

Jabik egin duena, HTML kode nahiko sinple batzuekin egin daiteke. Baita webgune estatiko samarretan ere. Pista batzuk hemen

Eta hau guztia zertarako?

Albistegietatik eta blog-etatik jariatzen, isurtzen, diren feed edo datu estandarizatu horiek informazio truke izugarria ahalbidetzen dute:

  • nork bere informazioa bere kasa argitaratu arren, bilguneak antola daitezkeela iturri desberdinetatik automatikoki elikatzen direnak.
  • era berean, nork bere etxean argitaratu duena biderkatu egiten da, bilgune horietan eta jario hori beren tresnetan integratzen ahal duten hainbat eragiletan. Erabili.com-en argitaratzen diren euskararen inguruko informazioaren indarra, adibidez, biderkatu egiten da web-ean agertzeaz gain, harpidedunei e-postaz ere iristen zaielako, eta orain, bere RDF jarioa Bloglines-en eta beste toki batzuetan ager daitekeelako.

Bloglines da zerbitzu indartsu bat informazio-truke horren gainean eraikia. Baina ez da ikusiko dugun azkena izango. Sortuko dira berriak, eta gainera, postura egingo nuke, bilatzaileen kokapenean eta, oro har, Interneten informazioa bilatzeko eta errelebantzia lortzeko moduan. Bloglines-en bildumatxo horretan edo beste edozeinetan agertzeko kakoa denen esku dago: informazioa XML estandarrean ere eman gure guneetatik.

Gaur egunean ez dago ez Berria eta ez Sareko Argia XML formatuan. Ezin integratu oraingoz ez Bloglines-en ezta Jabi Zabalak Sarean.com-en duen albiste bilduma automatikoa bezalakoetan. Eta Bloglines edo antzeko zerbitzuen bidez informazioa bilatzen duenak ere ez ditu aurkituko Berria eta Argia. Azkenean, Google-n agertzen ez den guneak bisita gutxiago dituen bezalaxe, XML formatuan informazioa hedatzen ez duen albistegiak ere oihartzun gutxiago izango du Interneten.

Baina estandarra hedatzen bada, zenbat eta gune euskaldun gehiagok eskaini XML jarioak edo feed-ak orduan eta erabilgarriagoa izango da sarea euskaldunontzat, orduan eta hobeto hedatuko da euskaldunon hitza Interneten, orduan eta prestatuago egongo gara Interneteko hurrengo iraultzetarako.

Iraultza hori norantz joango den ez dago esaterik. Web edo amaraun semantikoa sortzen ari dela diote batzuek. Erreferentzia gurutzatuek, eta semantikoki markatutako informazio jarioek, sarea esanahiz, semantikaz, hornituko omen dute. Terminoen bilaketa itsuak eta informazio desegituratuaren pilaketa, eduki semantiko berri batek ordezkatuko omen du... Eta hori hala bada, ez gara ba euskaldunok, bakoitzak gure baitan filologo ezkutu bat dugularik, sare semantiko horretatik kanpo geratuko! Gure esku dago.

Joxe Aranzabal, koba-loratzailea

Luistxo Fernandez 2004/04/05 17:57

Joxe Aranzabal. Sustatun dio gaur bere gaixotasuna sendaezina dela. Galdetzen digu edo galdetzen dio bere buruari ea elbarria edo gaixo aktiboa, ze ote den bera.

Honako erantzun diot nik:

Elbarri inaktiboa ez behintzat... Lehengoan Berria-n (2004.03.24, Tartea atalean) ikusi genuen zure aurpegia, eta bai, pixkat puztuta sumatu genuen. Baina zuretzako definizio on bat ere bazekarren Berriak. Han idatzita zegoenez, ez omen zara Sustatuko kolaboratzailea, baizik eta kobaloratzailea.

Ez zenien esango Gizarte Segurantzakoei zenbat lan egin duzun Sustatun... elbarriak esplotatzeagatik itxiko digute loratzen laguntzen duzun koba zulo hau!

Eibartarrak, talde eraginkorra

moblog 2004/04/01 18:07

Laster sei urte beteko ditu Eibartarrak posta-zerrendak. 7500 mezu Yahoo-n pilatuta, aurretik eGroups eta aurretik Makelist zeritzon zerbitzu honetan. Aurrera egiteko momentu bat. 1. Zerrenda Esan diezaiogun agur Yahoo-ri, eta goazen, artxiboez kargaturik, harpidedun eta guzti, software libre eta euskaldunera. Trasladatu dezagun eibartarrak Postaria.com-ek darabilen azpiegiturara. Ikus http://www.postaria.com Urtean gastutxo bat edukiko du, baina ez oso handia (100 bat euro). Aukera gehigarriak ere izan ditzake: Google bidez bilaketa zehatzak egiteko aukera Eibartarrak-en artxiboetan (orain oso murriztua dago aukera hori Yahoon). 2. Webgunea Eibar.org ere sortu genuen, eta hor daukagu estankatuta. Baina hosting eta email arazoak zirela eta, ostatatze zerbitzua aldatu genuen, eta orain USAko bazterren batean dago, azpiegitura oso interesgarri baten gainean. Uste dut, baietz, Eibar.org-i ere bultzadatxo bat eman dakiokeela. Nola? blog-gintzaren eskutik. - Adibidez: Dokumentazio jenerala pilatzeko toki komun bat bazkideentzat, eta gero blog pertsonala nahi duen eibarnauta bakoitzak. Estruktura gutxi, baina bakoitzak bere txokoa eta bere martxa izateko aukerarekin. Amatiño-Blog, Txikillana-Blog, Leire-Blog... Luistxo-Blog martxan dago jada Interneteko beste bazter batean. Nahi duenak blog-a, izan beza, eta ez duenak nahi, ba ez. Blog publikazioa inoiz baino errazagoa izango litzateke. Mezu bat bidali helbide batera, eta taka! argitaratua zure webgunetxoan. 3. Zerrenda + Webgunea + Blog-gintza... Zerrendako mezuak blog espezifiko batera ere ekar zitezkeen... artxibo gehigarri gisa balio dezan. Bide batez, XML bidezko informazio jarioa ere emango luke gure taldeak Interneten... Zer da rollo hau? erreferentzia pare bat: http://www.sustatu.com/1078930682 http://www.bloglines.com/public/euskaraz Egiazki, rollo bat da, eta astuna gainera, baina rollo inportantea, sinistu! 4. Elkartea Eibar.org elkarteak gutxienez balio behar du bada, urtean afaritxo bat egiteko, ezta? Kontu hauek komentatzeko ere elkartu beharko ginateke. Aurtengo udaberrian, Eibartarrak zerrendak urrats inportantea eman behar du. Sei urte beteko ditu. Ez da hain umea jada. Gauez ez du jada txixa egiten. Konfiantza eman behar diogu. Luistxoo

Jorgek Dezcallarrek gutxi daki

Luistxo Fernandez 2004/04/01 17:53

Espainiako espiaburua, Jorge Dezcallar, poliglotatzat jo izan dugu Eibartarrak zerrendan, batzuek gogoratuko duten bezala ( bat, bi )

Baina ez omen da hain jakituna. Uste genuen Dezcallarrek asko zekiela. Baina gertaerek eta Iñaki Anasagastik erakusten digute gutxi dakiela. Ezta katalanez ere (Aznarrek baino gutxiago, beraz).

Eibartarrak zerrendara bidalia Iñaki Anasagastik Deian joan den igandean komentatzen zuen Roucoren funeralarena. Ezker Batuko zein buruzagi EAJko zein buruzagiren ondoan zegoen ere esaten du. Eta horrez gain, dio:

Allí, estaba Jorge Dezcallar, director del Centro Nacional de Inteligencia. Este mallorquín, que no sabe catalán, descendiente del almirante Mazarredo y antiguo veraneante en Hondarribia, saludaba a todo el mundo como si la cosa no fuera con él. Antiguo embajador en Marruecos, le habían puesto una bomba en la Casa de España en Casablanca y nos dijo en la reunión de secretos oficiales que aquello había sido fortuito y tras la masacre del 11-M, ni tan siquiera ha puesto su cargo a disposición frente al intenso debate que hubo en los Estados Unidos contra la CIA tras el 11 de setiembre. Pero aquí, en unos servicios secretos cuyos efectivos estaban todos volcados contra ETA, ni se enteraron, incluso después del atentado, que había sido Al Qaeda. Allí estaba Dezcallar tan feliz contando incluso con la comprensión socialista: «Este hombre está muy molesto con Aznar porque fue él quien le dijo que Carod-Rovira se había entrevistado con ETA y fue Aznar quien se lo dijo al ‘‘ABC’’ y a eso no hay derecho», me comentaba un socialista a quien yo le replicaba diciéndole que lo que era ilegal era el seguimiento a un dirigente democrático como Carod y lo que era propio de un mal profesional era que este caballero estuviera por allí saludando a todo el mundo como quien estuviera en un pic nic sin asumir ninguna responsabilidad. Pero ésta es la España cañí donde el rey es elevado a los altares, el director del CNI reparte autógrafos y Aznar sigue maldiciendo porque fue Al Qaeda y no ETA la autora de la masacre.

Alfontso Martinez Lizarduikoa

moblog 2004/03/31 17:39

Ni beti gizon honi barrezka, Martinez Ilargikoa esaten (Eibartarrak zerrendan-eta)... Trask-en heriotza dela-eta azkenengoz. Bada, hara zer jaso dudan oraintxe: http://www.sustatu.com/1080740260 Alfontso Martinez Lizarduikoa atxilotu dute Berria egunkariko edizio digitalean ageri denez, gaur goizean Donostian atxilotu dute kalez jantzitako bi poliziak. Gaiak argitaletxeko arduraduna, EHUko irakaslea eta idazlea da Martinez Lizarduikoa. Gaiak argitaletxearen atarian atxilotu dute.

Larry Trask vs. Naberan, Lizarduikoa eta enparauak

moblog 2004/03/30 09:40

Trask. Bere posizioa eta ezagutzaren maila zein den jakiteko, bere webgunetik ohartxo bat itzultzen saiatuko naiz. *^*** Mesedez, izan kontuan: ez dut kontu hauen inguruan ezer entzun nahi: - Euskara honako zerbaitekin erlazionatuta dagoela frogatzen duen zure azken froga (Iberikoa, Etruskoa, Piktoa, Sumeriera, Minoikoa, Tibetera, Istmoko Zapotekoa, Martzianoa). - Euskara dela giltza sekretuak jakintza alor hauen argipenerako: Ogam inskripzikoak, Phaistosko diskoa, Pazko Uharteko zeinuak, Egiptotarren Hilen Liburua, Kabala, Nostradamusen profeziak, zure PC-aren instrukzioak, New Yorkeko Burtsako mugimenduak. - Euskara dela gizateriaren jatorrizko hizkuntza, Atlantida galduaren hizkeraren ondorengoa, Antartikako zibilizazioaren hizkuntza joana, Proxima Centauriko bisitarien froga argia. Benetan, aurkikuntza akademiko hauen inguruan ez dut ezer jakin nahi. ********************** Alegia, Josu Naberan eta Martinez Ilargikoarekin eta euskararen zibilizazio primigenioaren teoriekin zerikusi handirik ez. Euskaldunon antzinatean begirada benetako bat botatzeko, eskuratu, arren, Larryren History of Basque. Larry Trask hizkuntzalari eta euskaltzain urgazlea hil dela-eta informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1080546255

Larry Trask hil da

Luistxo Fernandez 2004/03/29 10:18

Andolin Eguzkitzaren galeraren ondoren, beste euskalari aipagarri bat ere hil zen joan den astean: Larry Trask profesorea. Interneten urte batzuk daramatzagunok ondo gogoratzen dugu Trask, Basque-L zerrendaren garaietatik. Euskararen historian eta, oro har, hizkuntzalarintzaren alorrean, lehen mailako ikerlaria zen Trask.

Hil-oharra atzo zekarren Berria-k familiaren izenean. Nonbait larunbatean hil zen, baina hau idazten dudalarik, ez dakit gehiago. Larry Trask lanean egon da, behintzat, orain dela oso gutxira arte, beti bezala. Sci.lang eztabaida taldean bere betiko polemiketan barneraturik idatzitako mezu bat aurkitu diot, duela lau astekoa apenas (Otsailaren 27ko mezua Usenet-eko sci.lang-en).

New York estatuan jaioa zen Larry Trask. Kimikaria zen, baina 1970an Londresera joan zen oporretan bi asterako, eta opor horietan, hizkuntzalaritzarekiko halako fijazio bat sentitu, eta Ingalaterran bizitzea eta hizkuntzalari izatea erabaki zuen. Bere ikerketa gai nagusia, orduanik, euskara. Tesia ere euskararen gainean egin zuen, eta bere lan sakonena gure hizkuntzaren alorrean The History of Basque liburua dugu. Liburu akademiko samarra, ez Amazon-en aurkitzekoa, baina euskal liburutegi publiko askotan mailegagarria.

Larry Trask Sussex-eko unibertsitatean zen irakasle. Bertan, Basque-L-ko garai bateko bere mezuen bilduma eginez-eta, euskararen inguruko gezurrak uxatuz eta datuak bilduz, orri interesgarri bat bildu zuen 1996an. Han dago oraindik:

Ez bakarrik euskalaria, hizkuntzalaritzaren alorrean izen inportantea zen Larryrena. Iaz The Guardian egunkariak egin zion elkarrizketa batean, The Guardian-ek Steven Pinker eta Noam Chomsky-rekin konparatzen zuen.

Hizkuntzalaritza orokorreko bere lantxo batzuk, eskuragarri Sussex-eko unibertsitatearen gunean, hemen.

Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004