Nafarroako metal-forjako mafia, Oteiza eta Marlborough
Oteizaren museotik San Kristobal izeneko brontze bat ostu dute. Eta diote, gainera, bere azken eskultura horiek ez direla denak benetakoak. Extra! Extra! Apasionantea. Hau guztia Miguel Laboaren eta Ramon Joaquinen komandoaren kasuarekin dago lotuta duda barik. Nafarroan metal-forjarekin erlazionaturiko delikuentzia sare mafioso bat ba ei dago, eta nago ni polizi operazio hau horrekin lotuta egongo dela.
Esate baterako, Oteizaren museotik brontze bat ostu dute, eta Juan Luis Zabala kazetariak Iturengo beste gaizkile horrekin paralelismoa igarria zuen ostegunean jada Berria-n. Artikulua: Santuak, ezin fidaturik
Susmoak daude gainera, Oteizaren lan guztiak ez direla denak Oteizarenak. Hau da hau, ez ote da Oriokoa autore materiala han hemenka landatu dituzten metalezko trastozar horiena? Sakrilejioa!
Alberto Barandiaranek analisia atera zuen Berria-n eta nonbait Marlborough delako bat dago nahastua. Marlborough hori... ez ote da Trukukuak eta Manbrukuak nahasten zituen kanta hartakoa? Ordorika connection, kontu ilun honetan euskal kantagintza guztia dago kakatan leporaino!
Sustatuko ikerketa taldeak ere aspalditik Oteizaren lanei zerien usain faltsua salatua zuen lerro hauetan.
Extra-Extra! Apasionantea!