Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Aberri Eguna: Gora Microsoft!

Aberri Eguna: Gora Microsoft!

Luistxo Fernandez 2004/04/14 11:20

Zerk bateratzen ditu Aberri Eguneko konbokatzaileak? Microsoft Word-ek. Ekitaldi edo asmo bateratuak konbokatzeko gauza ez gara, baina komunikatu bat zabaldu behar bada, zaude ziur, Microsoft Word-ekin egin eta banatuko dela. Berria-k dauzka bilduta bere orri nagusian.

Berria-k Word formatuan eskaintzen ditu Aberri Egunerako hainbat adierazpen, denak Microsoft Word-en .doc formatuan, bere lehen orriko eskumako zutabean: www.berria.info

Word-en jasotako dokumentuak hauenak dira:

  • LAB
  • Batasuneko Mahai Nazionala
  • Udalbiltza (EAJ-EA)
  • Ezker abertzalearen inguruko Udalbiltza
  • Eusko Alkartasuna
  • Nazio Eztabaidagunearen azken proposamenak (Aberri Egunarekin batera kaleratuak).

Gauza jakina da, Word dokumentuak zuloz betetako fitxategiak direna: Macro erako birusak izan ditzakete. Eta, gainera, beren jatorri informatikoa eta izandako eraldaketak agerian uzten dituzten datu pribatuak izaten dituzte.

Askorik arakatu gabe, ikusi ahal izan dut Nazio Eztabaidagunearen Word dokumentua, nonbait Usurbilgo Udalaren izenean dagoen Word instantzia batekin idatzi dela.

Seguruaski, beste tresna batzuekin are datu esanguratsuagoak atera daitezke Word dokumentu horietatik. Bi adibide:

  • Tony Blairren gobernuari gertatu zitzaion, Word dokumentu batzuk jarri sarean Irakeko gerraz, eta agerian geratu zenbat manipulazio izan zituzten testuek azken erredakzioaren aurretik. Tony Blairren kasuaz, ingelesez.
  • Microsoft berari gertatu zaio, XBox joko-makinaren propagandarekin. Irakurri hemen gaztelaniaz.

Berrian bildutako Word dokumentuen sorta horretan, ez dago EAJ-renik, baina ez pentsatu Jeltzaleak besteak baino kuriosoago dabiltzanik. Beren webgune ofizialeko prentsa-ohar guztiak Word dokumentuak dira.

Nazio Eztabaidagunea ipurdia bistan uzteaz aparte, beste norbait ere molestatzeko, horra EAJ-PNV.com guneko azken prentsa-oharretik ateratako datu batzuk: gutxienez bi diskete eta hiru disko gogorren arrastoa badu prentsa ohar horrek. Horra arrasto horietako batzuk:

  • C: Documents and Settings \ UNZUETA \ Datos de programa \ Microsoft \ Word \ Guardado con Autorrecuperación de Documento3.asd
  • C: Documents and Settings \ J_ARIZTONDO \ Escritorio \ DB-prentsaoharra-04-04-06.doc
  • A: \Barcelona.doc
  • G: \ Prentsa \ Prentsa oharrak \ 2004 \ 04085.doc

Europako Parlamenturako hauteskundeei buruzko erdarazko ohar batean aurkitu ditut datu horiek. Doako testu editore soil-soil batekin atera ditut neuk, ez dihardut Goardia Zibilaren material informatikoarekin.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004