[eibar] Kontrola
Imanoltxu Trebiño eibarnautak historixa hau kontau da Eibartarrak zerrendan Apirilak 12 dituenean, Aste Santuko astelehena, iluntzeko 20:45, Bilbotik Gasteizera doian autopistaren lehen peajea pasa eta berrogei metrotara... Aitatutako une eta toki horretan gertatutakoa kontatzera noia, ahalik eta fidelen erregistratuz han pasatu zena. Astelehen Santua Basaurin pasa dot, andriaren gurasoen etxean eta arratsaldea nahiko aurreratuta zeuanian bertan utzi dot umea eta bera Gasteizera joateko hurrengo egunian biharra egin behar dot eta. Kotxea hartu, betiko bidea egin, Arrigorriagatik autopistara, autopistan aurrera, lehenengo peajean tiketa hartu, pasa eta kontrol bat dagoela ikusten dot, guardia zibil batek albo batera joateko agintzen desta, "Valla por Dios!" pentsatzen dot. Nire bizitzan pasatzen doten lehenengo kontrola, honezkero sekulan ez jatan tokau. Esaten destan tokira jun eta bertan beste kotxe bat dagoela ikusten dot, Arabako matrikulakoa eta atzeko kristalan Hala Bedi irratiko propagandako pegatina bat, ikurriñaren bat, eta Asturiaseko beste pegata bat daka. Taka! konturatzen naiz nik EUS matrikula bi ditudala ikurrintxo txiki batekin, EAk zabaldu zituenen antzekoa honek Corte Inglesian erositakoak eta Egunkariaren pegata bat. Bale, badakigu zergatik gelditu gaittuen. Gelditzen naiz, dokumentaziñoa eskatzen deste eta eroaten dabe. Aurrekuak pareja gazte bat dira, euren artean berriketan, maleterua zabaldu eragiten detse, nabarmena da kanpinez edo joan direla, nik neuk be ikusten dotelako maleterua halako trastez beterik daukela, eta, gaitzerdi, miaketa oso azalekua izan da. Orduantxe konturatzen naiz, kopilotuaren jarlekuan Oier Gorosabelek idatzi zeban Bidai aluzinantearen testua dakat, inprimituta, Basaurira, Bidebietara, joan nintzen aurrekoan eroan neban eta gaur konturatu naiz mesillan zeuala, itxuria ahaztuta utzi neban eta amaginarrebak, edo bertan diñuen lez, amaixak, ikusi egingo zeban eta txukun-txukun gorde eustan. Oin kopilotuaren jarlekuan dago. Aurreko parejiakin berba egiten dot apurtxo bat, neskia arduratuta dago haxix txinaren bat edo harrapau detselako -¡Jodé! Pero si aquí todo el mundo fuma!- Pixka bat barre egiten dot. - ¿Su residencia es la que aparece en la documentación? - Mire... - Eh!, sin mirar el documento! Azalpenak emon bihar, ez dala nirea, nire gurasoena, baina ez dala bez nire gurasoen oingua... Guardia zibil gazte bat dakat galdezka, nire bizitza kontau behar, non bizi naizen, zertan nebilen Basaurin, non bihar egiten doten... Kotxearen azaleko miaketa bat egiten dau, maleterua zabaltzeko... Gorosabelen testua topatu dau, bistan-bistan zeuan. Eroaten dau beste guardia zibil batzuengana, etortzen da berriro eta galdetzen desta testuak zer diñoan, eta kontatzen detsat. - ¿Quienes son estas dos personas? Gorosabelen testuan, gainean, eskuz idatzita nakan: "Bidai Aluzinantea / Oier Gorosabel". Neure letria beti izan da nahiko ulergaitza eta berak ez daka ideiarik pez euskaraz. Esplikatzen detsat: "Esto es el título, éste es el autor..." - ¿Porqué aparece aquí Valdemoro? Klaro euskaraz ez daka ideiarik pez baina lehenengo horrixan "Urjentxixazko egutegixa" agertzen denez eta eguneroko informaziño horrek goialdian datatuta dagozenez ikusi dau errepikatuta dagoela "Valdemoroko espetxia...", "Aranjuezeko espetxia...", eta Valdemoro eta Aranjuez eta horrek bai adittu dittu. Testua azaldu behar, zer kontatzen daben, zein dan Oier Gorosabel, espetxietan bizi izandakoa kontatzen dabela... - ¿Ha participado usted en alguna manifestación? Hori legala dela, ez dotela parte hartu ez dakit zenbat urtetan, azkena Gasteizen aiuntamentuak hizkuntza eredua aldatu gura izan zebanian haurtzaindegietan, "evidentemente no para mejorar la situación del euskara"... Hurrengo galderia: Nondik atera doten testua, zer harreman doten egilearekin. Eta orduan Eibartarrak zerrendarena argitu behar. - ¿Es una lista del entorno? (sic-sic-sic-sic) Ni harrituta: - ¿Qué entorno? - El entorno abertzale - En este país son abertzales el 60% - No sé de qué país hablas, porque país, el único país aquí es España - Evidentemente hablo de este país, el País Vasco, País - Vasco, País Eta hor liatzen gara, berarentzat Euskal Herria, País Vasco, ez da "País" bat, "unas provincias" baino. - Bueno, son del entorno? - Pues si hablamos de abertzales, sí. - Vale. Eta libreta txiki-txiki batean apuntatzen dau. Gero zehazten detsat, ordurako tonu haserrean, berak "tú ya sabes lo que te pregunto!", nik "pues entre lo que tú me preguntas y lo que dices que yo sé que preguntas pero que no preguntas hay una diferencia abismal!" - Y qué lista es esa? Eta datuak ematen zerrendaren gainean, zerrendaren izena, zeintzuk osatzen dugun, jeneralean: "un grupo de eibarreses aficicionados a las nuevas tecnologías"... Oier Gorosabelen testuaren gaineko eta bere pertsonaren gaineko datu gehiago, zelan detenidu zeben, zelan ibili zan kartzelaz kartzela... - Comprenda usted que sea sospechoso, me está diciendo que lleva el texto de una persona que fué detenida Aske utzi zebela besterik gabe, epailearen akatsa izan zala espetxez espetxe ibiltzeana, hau be ez zala "del entorno", izatekotan bakezalea zala... -Un pacifista. PELIGROSÍSIMO!- nik ordurako. Bakarrik uzten nabe, joan egin da aurreko bikote gaztea, ez naiz konturatu noiz baina joan egin da. Denbora pasatzen da. Galdetzen dot: jakin leike zer gaozen itxoiten? - Estamos esperando a comprobar sus datos Denbora pasa, dokumentaziñoa bueltatzen deste (karneta, kotxearen dokumentaziñoa eta "el panfleto", "panfleto" entzutean nik keinu bat egin eta berak zuzendu: "el panfleto o lo que sea", berriro galdetzen desta biharran gainean, eta joan naikela diñosta. Bueltatzen naiz kotxera, haruntza noiala txua botatzea entzuten dot eta pentsatzen dot bueltatu naizenean txua bota dabela lurrera, paso egitea pentsatzen dot hasiera batean baina gero ez, protestatzera noiala, gertu dago nagusia dirudiena: - Es usted la persona al mando?- Hau beti egon da gertu, hiru-lau metrotara, baina beste toki batera begiratzen, kasu egingo ez baleu lez. Gero pentsau dot posible dala euren artian mikrofonoak izatea eta pixka bat aparte egon arren igual gure konbersaziñoa entzuten egon dala. Eta txuarena kontatzen detsat. - Pues yo estaba al lado y no he visto nada y en el suelo no se ve nada- Besteak beste ordurako gau iluna dalako eta galipota beti beltza izan bada orduan are gehixago eta ez dalako ezer-ezer ikusten. Eta berriro gaztiarekin liatu, ez luze, baina ez labur: - Yo tengo mejor educación que ésa y yo no escupo al suelo, en todo caso te escupiría directamente a la cara - Pues escupir a la cara no es precisamente una señal de buena educación Eta horretan liatzen gara, ez dakit zer diñostan, ikusten dot hau bide txarretik doiala, eta nagusiari diñotsat "¿le puedo responder?" (badakit tontakeri bat dala baina halaxe esan netsan) berak nahi dotena egin neikela eta nik diñot hogeta hamar urte daroiagula demokrazian (hala esan neban) eta ez dala igartzen. Eta demokriaren gainean be diskusiño txiki bat izaten dogu, gaztiarentzat "no estamos en democracia, porque si lo estuvieramos algunas cosas serían distintas". Kotxean sartzeko diñosta nagusiak, sartzen naiz, arrankau, hurreratzen da berriro nagusia eta esaten desta aurreko faro bat fundiduta dotela. - Adiós - Adiós Etxerako bidai guztia erabat urduri eta akatsen bat be eitten dot konduzitzen. Etxera ailegatzean konprobatzen dot, bai, faro bat fundiduta daukat. Pentsatzen dot hau kontau egin behar dala eta gertatutakoaren eskema bat egiten dot ez ahaztutzeko. Gero, hamabi t'erdiak aldian, ohera noia hurrengo goizean zortziretarako jeiki behar naizelako. Alperrik, gabeko laurak arte ez nau loak hartu. Imanol Trebiño.