Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera

Haidar eta Lujanbio

Leire Narbaiza 2010/01/10 15:22
2009ari atzerabegirada bat botaz gero, izen bi hauek agertzen zaizkigu.

Aminetu Haidar eta Maialen Lujanbio. Emakume izen bi. Biak eredu, biak iazko pertsonaiak, nire ustez, euren artean antz handiegirik ez badute ere, euren bizipenak oso desberdinak diren arren. Biek dute burua estalita. Bata, Haidar, bere heriaren janzkerarekin, melfarekin. Bestea ere, bere herriko gizonen kapeluarekin, txapelarekin, Bertsorali txapeldunaren txapelarekin, hain zuzen ere.

Aminetu Haidar indar eta duintasunaren irudia da. Borroka egiteko bere era leun baina tinkoa. Egoerarik txarrenean ere, irribarrea ahoan. Herri oso baten isla.

Haidar bineta

Maialen Lujanbio, ostera, Euskal Herriaren irudi berria. Txapelaz gain, beste titulu bat irabazi du, apal eta harro, lehenengo emakume bertsolari txapelduna izatea. Hori asko da, gero! Mundu maskulinoan gaztetxotik hasita, beste emakume batzuek irekitako bidea zabaltzen, nasaitzen. Historia egiten. Hainbat eta hainbat emozionatzen. Baita Taliban Jatorra ere!

Lujanbio-zaldieroa



Emakume izen bi: Aminetu eta Maialen, urteko pertsonaia absolutoak. Ganorazko gauzengatik, balore positiboengatik. Bestela, andrazkoak noiz agertzen dira, bada, komunikabideetan? Biktima izanez gero, eta txotxolakeriengatik, kitto!

Andrazko eredugarriak, emozionatu egiten gaituztenak, herri txiki biren ispilu. Umil eta tente, denondako modelo.

Non daude?

Leire Narbaiza 2009/12/31 14:38
2009an ez behintzat!

Amaitzear dagoen urtean ere ez zaizkugu hainbat gauza agertu, galduta jarraitzen dute hor nonbait. Kalvellidoren marrazki bat harrapatu dut hemendik; izan ere, nik ez daukat beste batzuek duten abilidadea blogarekin, ezta euren imajinazioa ere!

Horregatik, harrapakari beharretan abilagoa naizenez, hainbat iturritik edan behar dut, marrazki honetan kasu.

non dago?


Hori ba, 2010ak ekar diezagula ez daukagun guztia, ahalik eta lasterren, modurik onenean!
Hamarkada hau ona izan dadila danondako! Urte berrion, lagunok!

Hator, hator

Leire Narbaiza 2009/12/24 16:00
Gaur goizean entzundakoa

Gaur goizean Hur Gorostiagari entzun diot Euskadi irratian egiten duen kolaborazioan. Gustatu zait, Gabon onak opatzeko modu diferentea. Behean duzue:

 

Hori bai, onena zuendako, maitasunez!

"Magifique"

Leire Narbaiza 2009/12/23 15:26
"Ballet de Biarritz"-ena.
balleta

Duela domeka bi Victoria Eugenian izan nintzen "Magifique" Ballet de Biarritzen dantza emanaldia ikusten. Txaikovskiren musika oinarri hartuta Thierry Malandain-ek koreografia ikuskizuna sortu du. Ni nahiko analfabetoa naiz musika arloan, eta Txaikovskiren pieza batzuk ezagutua arren, ez nekien denak berarenak zirenik. Guztiak ezagun-ezagunak, ederrak.

Hirugarren lerroan izan ginen, luxua, dantzariak nola izerditzen ziren ere ikusten genuen eta. Beraiek izerdia bota zeren guk itzelezko hotza pasa baikenuen. Odonek berogailuan ere murrizketak jarri dituela dirudi. Baina lartxo izan zen. Batzuek txamarra erantzi ere ez zuten egin. Ondo dago berogailua kentzea dantzariak asten direnean, baina ordu erdi lehenago itzalita izatea! Gehiegi.

Harira! Hasieran, egia esan behar badut, kostatu egin zitzaidan espektakuluan sartzea, ez zidan ezer transmititzen, baina aurrera egin ahala aldatu egin zen. Indarra hartzen hasi eta gorantza! Nola egiten duten dantza, ikaragarria da. Gainera, beste hainbat balletetan dantzariek dauzkaten irribarreak faltsuak dira. Hauenak naturalagoak dira. Ez diot euren aurpegiko keinua irribarre normala zenik, dena oso ondo estudiatuta egoten baita, baina bai oso ondo entseatuta, eta sinisgarria ematen du. 

Obrak espontaneotasunetik ere badauka. Freskoa dela esango nuke, gaztaroaren zorakeriatik ere baduela uste dut. edo behintzat nik hori ulertu nuen.

Zelako gorputzak! Mutilenak! Neskenak ez dira nire gustukoak, beharbada beste tipo bat gehiago gustatzen zait. Baina gizonezkoak....itzelak! Zenbat gihar! Zelako txokolate tabletak! Eta ipurdiak? Biribilak eta gogorrak! Nahiko lukete gimnasiotan dabiltzan hainbatek horrelako itxura izatea! Dena bere lekuan, koipe gramorik barik, kruasan itxura gabe...Nork esan du dantza ez dela maskulinoa?

Dibagazio estetiko hauek alde batera lagata, esan nahi dut ez dugula nahikoa baloratzen etxean zer daukagun. Ballet zalea naizen arren, ez dut ezagutzarik horretan. Dena den, behin baino gehiagotan ikusita talde hau eta beste batzuekin konparatuta, esan nezake oso maila oneko konpainia dela, dena ematen duena eszenarioan. Euskal Herrikoa da, baina ez diogu daukan garrantzia ematen.

Oso gustura irten ginen. Izoztuta baina pozik. Hala ere, tutudun eta maila zuridun ballet klasiko bat, orkestra eta guzti, ikusteko gogoarekin jarraitzen dut. Etorriko da hori ere!

Bilbon, gaur: Egunkaria libre!

Leire Narbaiza 2009/12/19 12:14
Aldarrikatuko dugu hotz-pean!
Manifa

Eguraldiari aurre eginez, aurpegia erakutsiko dugu atzera ere, Egunkariaren alde.
Bideo bat ere topatu dut. hainbat hizkuntzatan dago, euskeraz jarriko dut hemen:

Elkartasuna adierazteko ere badago tarte bat egunkaria.info-n. Laga bertan zure izena! Hainbat hizkuntzatan dago web hori. Zabal zenezake zure kontaktuen artean hau guztiau (eskerrik asko, Eneko!), ea denen artean gelditzen dugun zorakeria hau:


 

Eman zure babesa eta lagundu mezu hau zabaltzen…

http://egunkaria.info/?page_id=519

Ba al dakizu Espainiako estatuan botere publikoek egunkariak ixten dituztela?

Horixe da Euskaldunon Egunkariaren kasua…

http://egunkaria.info/wp-content/uploads/2009/11/manifestua_euskaraz.pdf


 

¿Sabías que en el estado español los poderes públicos cierran periódicos?

Es el caso del diario Euskaldunon Egunkaria…


 

Esta lucha nos afecta a todos y todas: solidarízate…

http://egunkaria.info/?page_id=519&hi=esp


 

Saviez-vous qu’au sein de l´Etat espagnol les pouvoirs publics ferment des journaux?

C’est le cas du quotidien Euskaldunon Egunkaria…

http://egunkaria.info/international/wp-content/uploads/2009/11/manifest_francais.pdf

Cette lutte nous concerne tous. Adhérez…

http://egunkaria.info/?page_id=519&hi=fr


 

Did you know that the authorities in the spanish state Closed down newspapers?

That is the case of the newspaper Euskaldunon Egunkaria…

http://egunkaria.info/international/wp-content/uploads/2009/11/manifest_english.pdf

This fight affects each and every one of us: please support it…

http://egunkaria.info/?page_id=519&hi=eng


 

Ja saps què  a l’estat espanyol els poders públics tanquen diaris? 

És el cas del diari Euskaldunon Egunkaria…

http://egunkaria.info/international/wp-content/uploads/2009/11/manifeste_catala.pdf

Aquesta lluita ens afecta a totes i a tots: solidaritza’t…

http://egunkaria.info/?page_id=519&hi=cat


 

Wusstest du, dass im spanischen staat von staatlichen stellen zeitungen geschlossen werden?

Das geschah im fall der tageszeitung Euskaldunon Egunkaria…

http://egunkaria.info/international/wp-content/uploads/2009/11/manifest_deutsch.pdf

Dieser kampf geht uns alle an: solidarisiere dich…

http://egunkaria.info/?page_id=519&hi=deu


 

Sapevi che in Spagna i poteri pubblici chiudono giornali?

È il caso del giornale Euskaldunon Egunkaria…

http://egunkaria.info/international/wp-content/uploads/2009/11/manifesto_italiano.pdf

Questa lotta tocca tutti/tutte: dacci la tua solidarietà!…

http://egunkaria.info/?page_id=519&hi=ita


 

Sabias que no Estado Espanhol os poderes públicos fecham jornais?

É o caso do jornal Euskaldunon Egunkaria…

http://egunkaria.info/international/wp-content/uploads/2009/11/manifesto_portugues.pdf

Esta luta afecta-nos a todos: solidariza-te…

http://egunkaria.info/?page_id=519&hi=port


 

Sabías que no estado español os poderes públicos pechan xornais?

É o caso do xornal Euskaldunon Egunkaria…

http://egunkaria.info/international/wp-content/uploads/2009/11/manifesto_galego.pdf

Esta loita aféctanos a tod@s: solidarízate…

http://egunkaria.info/?page_id=519&hi=gall


 

¿Sabebas que en l’estau español os poders publicos trancan periodicos?

Ye o caso d’o diyario Euskaldunon Egunkaria...

http://egunkaria.info/international/wp-ontent/uploads/2009/11/esplanicada_aragones.pdf

Ista luita nos pertoca a toz y todas: solidariza-te...

http://egunkaria.info/?page_id=519&hi=arg


 

 



 

Aurtengo azoka

Leire Narbaiza 2009/12/14 01:10
Zelan laga aurten azokako errepasoa egin barik?

 Aurten egun bitan joan naiz Durangoko liburu eta disko azokara. Zapatuan eta domekan. Baten beharrera, badiharduguko stand-en txanda egiten; bestean lagunekin elkartzera. Izan ere, Durangon urtero hitzordua daukagu, aspaldi baten egina, eraginkorra gutxienez urtean behin batzeko balio digulako.

Asko guztatzen zaizkit feria egunak. Disfrutatu egiten dutpasio bik bat egiten dutelako: liburuek eta lagunek. Postu artean hurrengo hileetako irakurketan ikusten ditut lehenengoz, baita irakurritako liburu kutunak eta bereziak ere. Maitasun ezkutuan nonahi, liburu forman.

Lagun, ezagun, maiteak edonon. Sorpresa atseginak nahibeste. Laztanak eta besarkadak ugari (erakusmahaia erdian geratzen ez bada, behintzat). Hala ere, beti falta zaigu baten bat, bereziki (hinbat motiborengatik) ikusi nahiko genukena, baina agertzen ez dena. Hari/haiei ere musuri handiena eman nahiko nioke/nieke, ziber-musua baino ez bada ere. MUN!!!

Hain gozagarria izanda ere, hausnartzeko balio izaten digu, batez ere aurtengoak. Alde batetik, uste dut birplanteatu egin beharko liratekeela hainbat gauza, hainbat produktu erdaldunen salmenta. Kanpora tema vasco delakoa. Nik neuk ez neuke lagako erdarazko produkturik saltzen. Bai, erradikala izango naiz, talibana. Berdin zait. Horiek edonon aurki litezke, azokan euskarazkoak baino ez nituzke jarriko. Kitto!

Bestetik aurtengo beherakada. Itzela izan da, batez ere asteburuan. Ez zen ia inor ibili, eta saldu....ikaragarria! Beldurgarria izan da salmenten jaitsiera!! Krisia izango da, EREak, pasaotismoa, ez dakit, baina Durangorako bonbardaketa (ez Durangoko bonbardaketa) zelanbait murriztu egingo nuke, beharbada feria bi antolatuta, abenduan eta ekainean, adibidez. Horrela, argitaletxeen Durangoko monokultiboko uzta, murriztu baina bikoiztu egingo litzateke. Beraz, kultura kontsumitzaileoi ez genuke urteko gose erdi asetu hori izango. Eta Gabon aurreko betekada hau saihestu egingo genuke.

Erdi gose eta enpatxatu bizi gara euskarazko liburuak irakurtzen dugunok, pobreen moduan: Ahal denean jan errementatu arte; eta urte osoan ahal den moduan elikatu, izozkailuko tuper-ak ateratzen!

DSCF0010Badiharduguko standa.

"Zirikadak" eta "Eztenkadak" danon abotsetan

Leire Narbaiza 2009/12/09 13:00
Euskerian egunian liburu bixak irakorri genduazen altuan.

Eibarko euskera batzordiak euskerian egunerako Juan Sanmartinen "Zirikadak" eta "Eztenkadak" liburuak altuan irakortzia proposau zeban, eta hainbait lagunok irakorri genduan.

Aillegau jatanian abixua pozarren erantzun neban; izan be, asko gustatzen jata altuan irakortzia. Pentsatzen dot oso-oso ariketa politta dala, eta disfrutatzeko moduko gauzia. Asko ikasten da testu baten gaiñian altuan irakortzeko prestatzen dogunian: esanahixa, puntuaziñua, entonaziñua, ahoskeria....Horren ostian dator "antzerkixan" partia, altuan leitzia interpretaziñotik be badakalako.

eztenkadak
Kontuan izan bihar dogu liburu bi hórrek txiste eta pasadizo liburuak dirala. Horrera, "antzeztu" egin  bihar da pixak bat, behintzat, irakortzerakuan, bestela ez daka ez emoziñorik ez graziarik.

Neri kazarixen bost pasarte tokau jatazen, Eztenkadetakuak; ez oso ondo puntuauta, gaiñera. Etxeko ensaiuetan katiau egitten nintzan pare bat pasartetan, ez zekelako ganorazko puntuaziñorik. Beste alde batetik, esan bihar dot Sanmartiñek ez zekala oso garbi noiz idatzi bustidurak (x, tt,..) eta noiz ez. Hori dala eta, erabagi bat hartu bihar zan, eta nik, jakiña, danak egittia pentsau neban. Bizixago eta naturalago geratzen zan.

Oso gatxa zan ganorazko irakorketia egittia, baiña ahalegintxuak egin genduazen, nahitta mikruan aurrian jarrittakuan eskuak dar-dar izan! Azkenian, mini-publikuan (eguerixan oso jente gitxi egon zan ikusten) barre bat be egon zan, eta ez da gitxi! Txistia irakorri eta iñork barrerik ez, frustrantia zan, gero! Baiña dana ezin da!

Oso politta, benetan. Liburuak ezagutzeko, Eibarko euskeran sakontzeko, eta irakorketia bultzateko. Gustau jata. Ederki! Datorren urtian Maixu Juanek eta Peruk jardungo dabe barriketan udaletxeko pleno aretuan? Nahiko neuke!

Aminatu Haidar

Leire Narbaiza 2009/12/08 21:04
Hogeita hiru egunetan gose greban, bere herrira itzuli nahi duelako.
Aminatu libre

Aminatu Haidar Lanzaroteko aireportuan dago, Marokoko gobernuak El Aaiun-era iritsi zenean pasaportean kendu eta Lanzarotera deportatu zuelako.

Andrazko honen asmoa etxera itzuli eta familiarekin egotea da, eta giza eskubideen alde egiten jarraitzea, jakina. Atzo Strassbourg-en Marokoko Kanpo minstroak esan zuen Haidar ez zela giza eskubideen aldeko ekintzailea. Zer esango zuen, bada? Bere gobernuak lau urtean kartzela ezkutu batean izan du, kartela klandestinoan, Guantanamo bezalakoa, baina publizitate gutxiagorekin. Lau urte non dagoen jakin barik. Ez epaile, ez epaiketa, ez informazioarik. Desagertuta, Marokoko kartzela beltzean. Torturak jasaten, bakartuta.

Horregatik dago hain makal, osasuna oso ikututa daukalako, ikaragarri sufritu duelako. Nik baino urte bete gehiagu zuela jakin nuenean harritu egin nintzen, zaharrago ikusten nuelako (zer esanik ez, helduago eta emakumeago!). Baina bizimodua hain gogorra izan du...

Hainbaten arabera berak sortu du arazoa, ez da egia, baina. Haidar Mendebaldeko Sahararen konfiktuaren biktima baino ez da. Arazoak hogeita hamahiru urte luze dauzka, Espainia Saharatik hanka egin zuenetik ezkutuan, Marokorekin tratua eginda. Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia zen; hortaz, Espainiari dagokio deskolonizazioari ekitea.

Nor ausartu baina Marokorekin? Diktadura gogorra, herria pobre eta errege familia ur-bitsetan bizitzen, negozioa egiten Saharako ondasun eta aberastasunarekin, baina sahararar torturatzen, exiliatzen eta hiltzen. Eta zer dio Europak? Ezer ez, Marokoren laguna izatea komeni zaiolako. Zelako hipokrisia! Ahoa demokrazia eta giza eskubideekin betetzen zaie, baina ez diote erreparorik jartzen odolez beteko negozioari! Puaj!!!

Espero dut, benetan, Aminetu Haidar bihar bertan etxera itzultzea, osasuntsu eta libre. Merezi du. Merezi dute sahararrek.

Egunkaria libre!

Leire Narbaiza 2009/12/07 12:06
Atzo bete ziren 19 urte, Euskaldunon Egunkaria sortu zela, abenduaren 6 batean jaio baitzen. Batean eta bestean egiten ari diren elkarretaratzeen asmo berarekin, Egunkaria auzia salatzeko eta auzipetuei babesa adierazteko ekimena abian da dagoeneko Interneten ere, Egunkaria libre! lau haizetara zabaldu nahian, bannerrak erakutsiz.

Epaiketa amaitu bitartean, webguneetan, agerkari digitaletan, sare sozialetan eta antzekoetan ekimenak ahalik eta oihartzun zabalena izateko kanpaina zabaldu dute Egunkariaren aldeko plataformakoek. Honako testu hau eta Egunkaria Libre bannerra jartzeko deia jaso dugu.

Ba, Egunkaria libre!


Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.

Asier Sarasua eta Mikel Iturria blogari-lagunei "lapurtu" diet testua. Mila esker, mutilok!

Arrazakeria kondoien aitzakian

Leire Narbaiza 2009/12/01 21:30
Interekonomia telebista kate erreakzionarioan ikusita.

Ihesaren kontrako nazioarteko egunean horrelakoak salatzea baino ez zaigu geratzen. Manipulazioaz gain, arrazakeria ere ageri-agerian.

Interekonomiako Teleberriak emandako "notizia". Tximinoak direla esatea baino ez zaie falta!

 

Zer begitantzen zaizue?? Nik ez daukat berbarik! Zelako desinformazioa!

Erabili kondoiak, mesedez! Afrikan zein Ipar poloan. Modu bakarra da izurrite hau gelditzeko!

 

Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua