Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / "Zirikadak" eta "Eztenkadak" danon abotsetan

"Zirikadak" eta "Eztenkadak" danon abotsetan

Leire Narbaiza 2009/12/09 13:00
Euskerian egunian liburu bixak irakorri genduazen altuan.

Eibarko euskera batzordiak euskerian egunerako Juan Sanmartinen "Zirikadak" eta "Eztenkadak" liburuak altuan irakortzia proposau zeban, eta hainbait lagunok irakorri genduan.

Aillegau jatanian abixua pozarren erantzun neban; izan be, asko gustatzen jata altuan irakortzia. Pentsatzen dot oso-oso ariketa politta dala, eta disfrutatzeko moduko gauzia. Asko ikasten da testu baten gaiñian altuan irakortzeko prestatzen dogunian: esanahixa, puntuaziñua, entonaziñua, ahoskeria....Horren ostian dator "antzerkixan" partia, altuan leitzia interpretaziñotik be badakalako.

eztenkadak
Kontuan izan bihar dogu liburu bi hórrek txiste eta pasadizo liburuak dirala. Horrera, "antzeztu" egin  bihar da pixak bat, behintzat, irakortzerakuan, bestela ez daka ez emoziñorik ez graziarik.

Neri kazarixen bost pasarte tokau jatazen, Eztenkadetakuak; ez oso ondo puntuauta, gaiñera. Etxeko ensaiuetan katiau egitten nintzan pare bat pasartetan, ez zekelako ganorazko puntuaziñorik. Beste alde batetik, esan bihar dot Sanmartiñek ez zekala oso garbi noiz idatzi bustidurak (x, tt,..) eta noiz ez. Hori dala eta, erabagi bat hartu bihar zan, eta nik, jakiña, danak egittia pentsau neban. Bizixago eta naturalago geratzen zan.

Oso gatxa zan ganorazko irakorketia egittia, baiña ahalegintxuak egin genduazen, nahitta mikruan aurrian jarrittakuan eskuak dar-dar izan! Azkenian, mini-publikuan (eguerixan oso jente gitxi egon zan ikusten) barre bat be egon zan, eta ez da gitxi! Txistia irakorri eta iñork barrerik ez, frustrantia zan, gero! Baiña dana ezin da!

Oso politta, benetan. Liburuak ezagutzeko, Eibarko euskeran sakontzeko, eta irakorketia bultzateko. Gustau jata. Ederki! Datorren urtian Maixu Juanek eta Peruk jardungo dabe barriketan udaletxeko pleno aretuan? Nahiko neuke!

etiketak: üskara, Kalamuatik
leire
leire dio:
2010/01/08 13:19

Aupa, Piku! Esan biharko destazun zein dan andra hori, kafe batera edo gonbidatzeko. Lorak entzutzia eta ez da sarri gertatzen, horregaittik eskertu bihar da! Neri asko-asko Txisto gustau jatan: entonaziño ona, txistiak ondo kontauta....Barre eta dana egin zeben entzuliak!! Txisto, Aurora eta hirurok euskaltegiko irakasliak gara. Zer ikusirik izango dau? ni baietzian nago.... Ondo segi, wapa!

piku
piku dio:
2010/01/07 18:46

abenduan 3a pasau ta egun gitxira eibarko andrazko batek ia Leire Narbaizak eguardi partian irakorri zeban galdetu zestan. nik banakixan irakorri irakorri zebala, baina ordua ez nekixan. ba andrazko honi (eibartar-eibartarra bera) asko gustau jakon entzundakua. entonaziño egokixa, eibarrera jator-jatorra... goizian be entzuteko aukeria euki zeban berak, baina ez jakon gustau goizian entzundakua, eszepziño batekin (baina ez dakit zein).

ni atsaldian egon nitzan pleno-aretuan, neri asko gustau jatan Aurora Albeniz Arrieta, eibarreraz irakortziaz gain, eibarko entonaziñua be emon zetsalako, eta gainera bera txistiak kontatzen aparta da.

bueno, Leire. Eibarren "fan" bat badakazu... ez dakizu zelako lorak bota zetsuzen!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua