Artxibo Nazionala azkenean : proiektua prestatzen ari da Jaurlaritza
Artxibo Nazionala: Memoriaren paperak bildu eta zabaldu behar dira
NAGORE IRAZUSTABARRENA. ARGIA.
Kataluniako eta EAEko Autonomia Estatutuak urte berean onartu ziren, 1979an. 1980ko urrian Arxiu Nacional de Catalunya martxan jarri zen; hemen, 2006an, oraindik ez dugu Artxibo Nazionalik. Historiagileek haren beharraz hitz egin digute eta Jaurlaritzako ordezkariek legealdi honetan martxan jarriko duten proiektuaz. Etorkizunean sarean edozeinek kontsultatu ahal izango duen artxibo birtuala aurreikusten da. Baina horrek ez die dokumentu originalei duten garrantzia kenduko, ezta Salamancan dauden eta hemen beharko luketen paperei ere.
Testu gehigarriak:
Imanol Irizar: "Nevadako Unibertsitateko Euskal Liburutegia euskal gaietarako Euskal Herritik kanpo dagoen erreferente handiena da"
"Imanol Irizar HABE Liburutegiko arduradunarekin aritu gara hizketan aurki Nevadako Unibertsitateko Euskal Liburutegiko arduradun bihurtuko delako. Hizpide, noski, bi liburutegien azaugarri eta berezitasuna izan ditugu. Biak beren eremuetan erreferente diralea azpimarratu digu Imanolek eta nondik nora sortuak eta zein beharri erantzuten dioten argitu. Hara joaten denean , ordea, Euskal Herriko liburutegi, erakunde, argitaletxe eta bestelakoekin harremanak bideratu eta sendotzerai, elkarren osagarri izan daitezen, helduko dio lehen-lehenik"
KuGa
Aste honetan Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak adostu dute Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren zuzendaritza. Dagoeneko badago egoitza eta zuzendaritza. Espero dugu honen zentruaren edukiak adosteko ez irautea beste eternitate bat.
Ez dakigu eraikuntza honen barruan Liburutegi Nazionala izango denetz. Duela zortzi hilabete egunkarietan agertutako berrietan ia segurotzat eman zutenez, eta kontrakoa inon agertu ez denez, baliteke horrela izatea.
Hamarkadak joan eta hamarkadak etorri Liburutegi Nazionalaren aferan lehentasuna ahalik eta azkarren sortzea bihurtu bada ere, honen gainean bururatzen zaizkidan gogoeta batzuk zabalduko ditut.
- Liburutegi Nazionala sortu arte, Euskal Herriko Liburutegi Nazionala jarraituko dut aldarrikatzen. Arrazoiak behin baino gehiagotan errepikatu ditudanez, behingoz alde batera utziko dut.
- Liburutegi Nazionala Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, KuGan izateak sortzear dagoen Liburutegi Nazionalari entitatea kentzea suposatzen du. Hortaz, ia-ia mundu osoan salbuespena izango da, bada, herri gehienetan erakundearen izena berak garrantzi handia du.
- Lehenengo egunetik eta zer esanik ez, denboraren poderioz, Liburutegi Nazionala bete beharko dituen funtzioak ezin garrantzitsuak dira. Espainiako beste Autonomia Erkidegoetako antzerako erakundeetara baino begiratzea ez daukagu ikusteko nola joan dira hazitzen. Areago, tokian tokiko ikurra kultural bihurtu arte.
- Gaurko egunkarian dator, Europako Liburutegi Digatalaren sortzeko lehendabiziko urratsak eman dituztela, Euskal Herrian ere kultura aldetik europako mailan izateko ezinbesteko estrukturak, dagozkion pertsonalekin eta materialekin sortu beharko genituzke.
- Liburutegi Nazionalari -erakunde nazionala izanda- dagozkion helburuak aurrera eramateko Jaurlaritzaren esku izan beharko lituzke, eta horretarako ere erakunde honen presupuestua Jaurlaritzaren kutxatik irtetzea onena izango litzateke.
CSICeko bibliotekak, CSICa eta ikerketarako inbertsioak
"N"garren bidarrez aditu diot gaur nire nagusiari (Juan Ignacio Pérez errektoreari) Euskadiko Komunitate Autonomoak ez dituela eskuratuta ikerketa arloko transferentziak (Estatutua, art. 10.16, konpetentzia exklusiba horietako bat) eta horrek zelako min egiten dion bertako ikerkuntzari. Antzeko erreflexioak, nik behintzat, askotan entzun dizkiet Komunitateko agintari politikoei, baina beti geratu naiz..., nola esan, mamian zer esaten den jakin barik, mina zertan egiten duen ulertu gabe, bai..., dirua...
Nire azken aldiko irakurketetan hainbat alditan leitu ditut Espainiako Centro Superior de Investigaciones Cientificaseko biblioteken gaineko kontuak, baina horiek ere beti urrutiko gauzak begitandu zaizkit, nik sekulan ez baitut CSICeko biblioteka bat ezagutu ezta entzun inguruan batere dagoenik.
Eta halako batean kontu biak lotu ditut, Espainian ikerketarako zuzen bideratzen den dirua ez da dena CSICarentzako, baina bistan da CSICak bai biltzen dituela ikerketa zentru askotxo. Nik bibliotekak begiratu ditut, ondorengo zerrendan ikusi daitezke denak: http://www.csic.es/cbic/bibliotecas/siglas.htm
Ezkerreko "Codigos" horretan sakatuz gero, bibliotekaren oinarri-oinarrizko informazioa agertzen da, gehienbat kontaktatzeko moduak, eta eskumako "www biblioteca" horretan ja askoz informazioa gehiago biblioteka zehatz horren gainean: fondoak, zerbitzuak, langileak...
Seguru dena eztabaidatu daitekeela, baina nik ikusten dudana da ikerketara bideratutako inbertsioen "loteria" horretan, topikoak topiko, sari potoloa Madrilek eroaten duela, gero hainbat tokitan "pedreak" eta jausten direla, eta Euskal Herrian ezta hori ere. Uste dut ulertzen hasi naizela J.I. Pérezek eta politikoek diotena, "loteria" horretan zoriak ez baitauka zerikusirik.
Eta biblioteketako langileriari buruzko informazioa hemen: http://www.csic.es/cbic/personal.htm
Datu batzuekin geratu naiz:
- Badira, bat gora bat behera, 97 biblioteka, biblioteka bakoitza ikerketa zentro independiente bati dagokionez, gutxi gora bera, 97 ikerketa zentro diferente, ez da gutxi.
- Bibliotekarioak, bat gora bat behera, 258 kontatu ditut nik, biblioteketan oso sakabanatuta. Hauek ere ez dira gutxi. Ikertzaileak zenbat diren ez dut begiratu, baina garbi dago bibliotekarioak baino dexente gehiago izango direla.
- 97 biblioteka (ikerketa zentro) horiek horrelaxe daude barreiatuta geografikoki: - 42 Madrilen - 16 Andaluzian (Sevillan 7) - 12 Katalunian (Bartzelonan 10) - 9 Valentzian (Valentzia probintzian-hirian 8) - 4 Aragoin (Zaragozan 3) - 3 Galizian - eta besteak oso sakabanatuta
- Euskal Herrian 0, zero, ZERO.
Liburuzainen egoera profesionala
ALDEEk, Artxibategi, liburutegi eta dokumentazio zentroetako profesionalen euskal elkarteak bidali digu CD-ROMa, profil profesionalari buruzko lan-taldeak 2005. urtean zehar egindako txostenekin.
Hona hemen lan honetan bote-prontoan ikusitako alderdi onak: Lehenik eta behin gai honi buruz eztabaidatzea eta laneko talde propio bat sortzea (liburuzain lanbideen duintasunak aurkitzea, profesionalizazioaren alde lan egiteko). Bigarrena, 2005. urtean zehar egindako lana plazaratzea eta liburutegi batzuei behintzat bidaltzea. Hirugarrena, argitaratzeko hartu duten formatu bera eskertzekoa da, bada CD-ROMeko informazioa erraz zabaltzeaz gain, erraz erabiltzen da. Laugarrena, euskaraz agertzea -estatistika atala izan ezik, ulergaitza egin zait Roberto talde horretan izanda, baina-. Bosgarrena, lan mardula da, hemendik aurrera liburutegietako edozein kontutan erreferentzia izango dena. Seigarrena, euskarazkoa baino ez dut irakurri, aurkezpena egokia da, akats gramatikal gabe, eta gustura eta erraz irakurtzen da.
Ezbairik gabe, beste ezaugarri positibo asko edukiko ditu, ez ditut zalantzan jarriko, aurrean aipatu dudan bezala bote-pronton egindako irakurketa baita. Hortaz, argi geratu dadila alderdi on batzuk aipatzeak ez duela kentzen beste batzuk ere izatea.
Hona hemen, berriz, kritikagarriak iruditu zaizkidanak.
1- Parte hartzaileen gainean.
ALDEEk antolatu, prestatu edo aztertutakoa izanda, zergatik ez da izan publikoa eta parte hartzea librea, edozein profesionalek parte har dezan, eta ez bakarrik aukeratuak? Betidanik pentsatu dut proiektuak irekiak izan beharko direla, denon artean egindakoak. Gehienok proiektu honen berri bukatu ondoren izan dugu. Zeinek prestatu ditu bideak? Ezbairik gabe, proiektu honetan beste profesional batzuk egonda beste emaitza batzuk jasoko ziran, beste ikuspuntu batzuk eskainiko ziran.
Hortaz, hasiera-hasieratik proiektua kontrolatuta izan dela esan dezakegu.
2- Presupuestuen gainean.
Diruak nondik irten du? Administrazioatik irten badu, nire buruari zera galdetzen diot, ea hau den une honetan dokumentazio arloan dagokigun proiektua. Dokumentazio munduan beste kezka batzuk hau baino interesgarriagoak ez al dauzkagu?
3- Lurraldetasunaren gainean: Euskadira soilik mugatuta.
Antolatzaileek zergatik ez dute sartu proiektu honetan Nafarroa?, edo gutxienez, zergatik ez dira saiatu profil profesionalei buruzko gaietan Nafarroako liburuzainekin batera ados jartzen? Kalitate, lanbide eredu, balorazio, sakon, zehatz, global hitzak aipatzea eta Euskal Herriko zati bat baino ez agertzea zaila izango zaie profesional batzuei, gehienei ez esateagatik- onartzea.
Lan mardula izan arren, gehiena deskribapen hutsa da, ez du ekarpen handirik egiten, aurretik jakitun baikinen. Nahiz eta 200 orri inguru izan, Euskal udalerrietan artxibo eta liburutegietako langileen egoerari buruzko aipamena izan ezik (33-34 or.), eta *Los profesionales vascos de archivos, bibliotecas y centros de documentación* estatistika atala eta liburutegi publikoak, kategoriak eta funtzioak atalak izan ezik, gainontzeko orrialdeak ez datoz bat proiektuaren izenburuarekin.
Irakurtzen aurrera joan ahala, galdera gehiago etortzen zaizkit burura, eta orriak pasatu ahala gutxiago ulertzen dut. Lehendabiziz, izenburua bera ere, gutxienekoa izan arren, ez da erraza ulertzen : *Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkarteko (ALDEE) Profil Profesionalari buruzko lan-taldea. Beno, laburpena baliteke izatea : Artxibategi, liburutegi eta Dokumentazio zentroetako langileen profil profesionala* . Horrela izango dela uste dut.
Lan honetan Liburutegietako langileen profil profesionalaren gaia-, orokorrean hartuta, gai mamitsuak izan beharko liratekeenak bigarren mailan gelditu dira eta honako gai hauek nabarmendu dira: lanbidearen historia; lanbidea suspertzeko estrategia, XXI. menderako artxibo, liburutegi eta dokumentazio-zentroak; informazioaren eremuko profesionalen prestakuntza; pratika onen kodeak...
Txosten hauetan profesionalen gabeziak, prestakuntzen beharrak, bide berriak, irtenbide berriak, kalitatearen kudeaketak, eta antzerako gaiak azpimarratzen eta gailendu dira, eta bigarren mailan utzi dira arestian aipatutako profil profesionalaren aldarrikapenak.
Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio-zentruetako langileek egindako txostena baino enpresa batek egindakoa ematen du. Alde batetik 200 orrialde hauetan bizi garen egoera ontzat ematen da, inon ez da agertzen edo sumatzen kritika txikirik ere, eta orain arte egindako planteamendu berberak ikusten dira. Era hauetako txostenak, Euskal Herrian edo Murtzian eginda ere, antzerakoak izango lirateke.
Laburbilduz, txosten hauekin, zaila ikusten dut ezer konpontzea. Agian ezer ez konpontzea da txosten hauen helburua. Alde batetik, CD-ROMeko gaiei buruzko gogoetak ezinbestekoak eta erabat interesgarriak izanda ere, artikulu hauetan agertzen diren kontuak balorazio sozialarekin, profesional duintasunarekin harreman zuzena eduki arren erabakitzen ez diren elementu batzuk dira. Bestetik, atal batzuk interesgarriak bezain profesionalak badira ere, baten batek elementu hauek sektore profesionalaren egoera penagarri hau konpontzeko erabakigarriak dirala uste al du?
Berriro diot, ondo dago mundu honetako gabeziak aztertzea, profesionalen lana ere bada, baina profil profesionalaren aldarrikapenekin lotuz gero baten batek baino gehiagok ulertuko du gu, gure prestakuntza eta formazio gabeziagatik gaudela gauden lekuan.
Aipatutako estatistika atala interesgarria bada ere, -zenbakiek eta agertzen dituzten datuak ezin hobeto argitzen baititu liburuzainen egoera kaskarra-, eta Liburutegia publikoak, kategoriak eta funtzioak atalak gaia bete-betean asmatu badu ere, lana osotasunean hartuta oso eskasa da. Liburuzainen lanbidearen baldintzak sakon eta zehatz aztertzeko eta dagokion administrazioa egoera honi irtenbideak ematera behartzeko aukera eder bat galdu da.
Txosten hauetan ez da ikusten inon Euskal Herriko profesionalen errealitatean oinarritutako planteamentu garbia, gordina. Beste gai batzuk aztertu diren bezala, gaiaren mamia lantzea eta aztertzea falta da.
Bide honetarako ez zen beharrezkoa prestatu dituzten zakutuak. Etxeak oinarritik hasten dira eta ez teilatutik.
Hona hemen hainbeste orrialdeen artean falta dena: Ezinbestekoa da liburutegietako langileen egoera zehatz-mehatz arautzea. Lege baten bidez. Liburuzainen profila zehaztu behar du legeak, gutxieneko titulazioak eta lan baldintzak.Biblioteka publikoetan, udal biblioteketan batez ere, bibliotekari gutxi dago eta Administrazioko beste profesionalen aldean lan baldintza desegokietan jarduten dute: ordutegi aldrebesak eta erantzukizunarekin bat ez datorren soldata.
Liburuzainen profil profesionala ez bada arautzen lege baten bidez, medikuak, irakasleak, idazkariak araututa daukaten bezala jai daukagu. Edo zer pentsatzen duzue aurretik ez dugula idatzita eta aztertuta orri horietan agertzen dena?
Langileen soldata, prestakuntza akademikoen eskakizun maila alegia, orain dagoen bezala administrazioen esku utziz gero, zertarako ordainduko dio administrazioak liburuzain bati A maila, C maila ordainduta A maila bera edukiko duenean (C maila eskatuta oposaketetan lanpostua lortzen dutenek A mailakoak dira)?
Gerardo Luzuriaga
Altzuzako Dokumentazio Zentroa
Iturria: 2005-12-21. BERRIA. Kultura
Intelektual oparoa
Altzuzako Dokumentazio Zentroan artistaren agiri eta eskuizkribuen sailkapena bukatu dute jada
ALBERTO BARANDIARAN - IRUÑEA
Urriaren erditik, Jorge Oteizaren agiri, liburu eta idazkiek osatzen duten ondare osoa aztertzeko dokumentazio zentroa zabalik dago Altzuzako museoan. Prest dago ikerlari eta adituentzat. Prest, sarearen bidez mundu osoan zehar zabaltzeko.
O rain arte, utzitakoari tamaina hartzen aritu dira teknikariak. Lan horrekin Carlos Martinez hasi zen 90eko hamarkadan, museoa proiektu bat besterik ez zenean, eta baldintza gogorretan. Orain, azpiegitura egokiaren epelean, fundaziorako lanean diharduten teknikariek jarraitu dute hasitako lana. Hurrengo urteetarako helburu nagusia sailkatutako guztia digitalizatzea da.Artistaren bizitza osoko ondarea sailkatzen, aztertzen eta katalogatzen aritu direnen esanetan, nolanahi ere, ez da dudarik: intelektualki oparoa izan zen Jorge Oteizaren bizitza.
Dena gordetzeko joera zeukan artistak
Idazki, ohar, gutun, argazki, dokumentu eta abarren artean, 25.000 erregistro inguru dauzka dokumentazio zentroak. Artistak Altzuzan utzi zuen liburutegian, berriz, 6.000 liburuki inguru daude, eta ia 4.000 liburuxka, 3.000 argazki, 4.000 gutun inguru... Dena gordetzeko joera zuelako, eduki ere, Jorge Oteizak.
«Museora iritsi nintzenean, egia esanda, edozer gauza espero nuen». Borja Gonzalez Riera egungo Dokumentazio Zerbitzuaren arduraduna da. Berak ezagutzen zuen beste artista batzuen ondarea sailkatzen aritutako teknikarien lana, eta jakin-min handia zuen Altzuzan zer topatuko. «Salvador Dali pintorearen ondarea nola zegoen banekien, esaterako. Artxibo pertsonal gehiago ezagutzen nituen, baina, egia esanda, hemen lana aurreratuta zegoen».Carlos Martinezek eta Pilar Del Vallek egindako lana gorabehera biak museoko lehen teknikariak, aurreko zuzendariak kargutik egotzi zituen arte, dokumentazio zentroak proiektu bat behar zuen, egitasmo bat, eta Gonzalez Rierak bazuen. «Zentro hau, mundu osoan Oteizaren inguruko ikerketen erdigunea izatea nahi genuen», dio. «Hormek liburutegia ez zedarritzea. Altzuzara etorri gabe ere, hemengo liburuak eta hemengo agiriak kontsultatu ahal izatea».
Argazki argitaragabeak, artelanen eskemak
Argazki argitaragabeak daude asko, eskuz hartutako mila ohar. Jasotako eta bidalitako gutun guztien fotokopiak, artelanen eskemak eta aldez aurreko marrazkiak. Eta poesia nola idazten zuen ulertzeko ezinbestekoak diren zirriborroak. Agiri horiek guztiak testuinguruan kokatu behar dira orain, gaiarekin ez ezik, garaiarekin eta pertsonekin ere lotu. «Dena sailkatuta daukagu», dio Gonzalez Rierak, «baina orain aztertu egin beharra daukagu. Aztertu, esaterako, loturarik ba ote dagoen liburutegian gorde zituen liburuen eta gero jorratu zituen gaien artean».
Liburuak begiratu eta aise ondoriozta daiteke poesia eta literatura, oro har, gai kutuna zuela. Zinemari buruzko liburu asko aurkitu daitezke, eta baita filosofia eta saiakerari buruzkoak ere. Arkitekturari buruzko lanak ere, ugari.
Museoak berak banatzen duen Itziar Carreño beka aurten jaso duten ikerlarietako bat da Emma Lopez. Atzo goizean, ikerlarien mahaietan lanean ari zen. Doktorego lanerako, Oteizaren begirada hiriaren inguruan gaia hautatu du. «Hiri guneetan nola jokatzen zuen aztertzea interesatzen zait; 50eko urteetan garatu zuen teoria hori benetako espazioetan nola landu zuen. Azken finean, espazioaz hitz egitea da arkitekturaren oinarria».
PROIEKTUAK
Artistaren poesia bilduko duen liburua, argitaratzear
Dokumentazio zentroaren arduren artean daude museoaren argitalpenak. Eta egungo helburuetako bat urtero lan bat argira ematea da. Aurten, Jorge Oteizaren lan poetikoaren berrargitalpena prestatu dute. «Berrargitalpen kritikoa» izango da, Borja Gonzalez Riera arduradunak azpimarratu duenez. «Ez ditugu lanak berriro moldiztegira eraman nahi izan. Jorge Oteizaren poesien edizio berria izango da, erabat».
Artistaren poemak hainbat argitalpenetan sakabanatuta daude gaur egun, baina horietako asko oso zailak dira aurkitzeko. Museoak datorren udaberrian artistaren idazki klasiko eta funtsezkoenetako bi kaleratuko ditu: Existe Dios al Noroeste, eta Itziar Elegia. Lan horien azken argitalpenak Pamiela argitaletxeak eginak ditu. Liburuki bakarrean argitaratuko dira orain, hainbat adituren sarrerak barne, oharrak eta agiriekin. Lanaren koordinazioa Gabriel Insausti Nafarroako Unibertsitateko Filologia irakasleak egingo du. Insausti Espainiako Poesia sariko finalista izan da, eta hainbat poesia liburu argitaratu ditu.2006. urtean, berriz, Quosque tandem...! lanaren berrargitalpena egin nahi du museoak. Hain zuzen, Quosque tandem...! artistaren lanik funtsezkoenetakoa da, hainbat euskal artista eta pentsalariren akuilua izan baitzen.
Bibliotekako kanonari buruz euskaraz ere hitz egin daiteke
Durangoko Azokan biblioteketako liburuen gaineko kanonaz hitz egiteko taldetxo bat elkartu zen. Ez dugu berri askorik izan han gertatu zenaz, baina zertzelada bitxiren bat iritsi zaigu. Pasarte hau interesatzen zaigu:
"Horra talibanaren penak. Baina batzuetan izaten ditu garaipenak ere. Aurtengo Durangoko Azokan mahai-inguru batean parte hartzeko deitu zidaten. Gaia eta han esandakoak beste baterako utziko ditut. Solasgaiak zehazteko mezuan jakinarazi zidaten partehartzaile batek Bartzelonatik jardungo zuela bideo-konferentziaz, hark ez zekiela euskaraz eta, "beraz", nahiz eta beste guztiok euskaldunak ginen, gaztelaniaz izango zela mahai-ingurua. Taliban jatorra taliban zakar bihurtu zen, eta ezetz esan zuen, Durangoko Azokan ez zuela erdaraz hitz egingo, inondik inora. Erosoago sentitzen banintzen euskaraz aritzeko erantzun zidaten; kontua, baina, ez zen erosotasuna (protokoloarekin bezala), printzipiozkoa baizik, eta halaxe jakinarazi nien bai antolatzaileei, bai gainerako hizlariei. Kontuak kontu, iritsi zen mahai-ingurua. Partehartzaile katalanaren ondotik neuk hartu nuen hitza, euskaraz noski, eta ondotik mintzatu zirenak ere, konbentzituta edo bestela egitea lotsagarria litzatekeela ohartuta, euskaraz aritu ziren, salbuespenen batekin. Talibana pozik itzuli zen gau hartan Iratiko oihaneko bere bolizko dorrera."
Osorik, hemen irakurri daiteke: http://eibar.org/blogak/mendiguren/346
it
Eusko Jaurlaritzako dokumentazioguneak sarean
Eusko Jaurlaritzako Saileko eta Erakunde Autonomiadunen Dokumentazioguneen informazioa on line dauzkagu. Helbide elektroniko hauetan katalogoak kontsultatzeaz gain informazio espezializatua ere aurki dezakezue. Ez naiz luzatuko, sakatu eta sartu, informazioa ezin baliagarriagoarekin topatuko duzue.
- Dokumentazioa
- Estekak
- Dokumentazioa
- Txostenak eta dokumentuak
- Txosten teknikoak
- Liburutegia
- Katalogoa
- Artikuluak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Liburutegia
- Katalogoa
- Jasotako azken aldizkarien aurkibidea
- Jasotako azken liburuak
- Berriak
- Liburutegia
- Katalogoa
- Buletin bibliografikoa
- Aurkibideen buletina
- Kultura Ondarea
- Liburutegi Zerbitzua
- Jarduerak
- Euskal Liburutegi Sistema Egoeraren txostena
- Katalogo bibliografikoak
- Euskadiko udal liburutegiak
- Katalogo kolektiboa (Bilgunea)
- Autoritate elebidunak
- Liburutegi digitala
- Interneteko baliabideen gida
- Liburuzain profesionalaren atala
- Liburutegien arloko legeria
- Irakurketa gidak
- Txosten estadistikoak
- Liburutegiei buruzko manifestu eta adierazpenak
- Legezko gordailua
- Liburutegiak prentsan
- Jabetza intelektuala
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Dokumentazigunea
- Katalogoa
- Aldizkariak
- Estekak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Liburutegi Nagusia
- Katalogoa
- Eskurapen berriak
- Nobedadeak
Artxibo Nagusia
- Liburutegien sarea
- Katalogoak
- Liburu elektronikoak
- Aldizkariak
- Datu baseak
- Loturak
Política cultural vasca: Documentación y Bibliotecas
Hedabide batzuetara gaztelaniazko "Política cultural vasca: Documentación y Bibliotecas" izeneko artikulua bidali dut. Espero dut datorren astean argitaratzea. Artikulu hau aro baten amaiera da. Uste dut argi eta garbi aldarrikatu eta utzi dudala azpimarratu izan nahi ditudan ideiak. Dena neurrian hartu behar duenez, astun bihurtzeko arriskua ikusten ari naizenez atsedena hartzea erabaki dut. Hortaz, hemendik aurrera Joana Albret blog honetan eta antzerako foroetan erabiliko ditut antzeko hausnarketak gizarteratzeko. Honek ez du esan nahi ez dudala izango lankidetzako artikuluetan parte hartzeko prest. Kontrakoa baizik.
Hona hemen laburpena:
Política cultural vasca: Documentación y Bibliotecas
Los años comprendidos entre la guerra civil española y la instauración del nuevo orden constitucional (1936-1978) fue una época funesta para el mundo cultural vasco. La cultura vasca, y en especial la lengua vasca sufrió la censura y la prohibición.
El mundo bibliográfico y de la documentación no se libró, ni mucho menos, de este ambiente de represión generalizada en todo el territorio vasco. Es hacia mediados de 1960 cuando desde las Universidades, e instituciones culturales y académicas se reivindica una Comunidad Vasca. La presión popular, corrientes intelectuales, entre las que se encontraba la élite cultural, percibe el territorio vasco como una comunidad cultural única. Y es así como la mayoría de los proyectos culturales llevados a cabo en este período comprenden todo el territorio vasco, tal como ha sido costumbre y tradición en los siglos anteriores, especialmente desde mediados del siglo XIX hasta la llegada de régimen franquista en 1936...
El año 1978 se aprueba la Constitución Española, por la que las Comunidades Autónomas asumen las competencias en materia de bibliotecas y documentación. Navarra y Euskadi adquieren las competencias exclusivas en el área cultural, con lo que cada una se rigen por la legislación propia que va surgiendo...
Iparralde en lo que respecta a la legislación bibliotecaria sigue inmersa en la órbita francesa. A pesar de algunas recientes reivindicaciones a favor de la instauración del Departamento Vasco, la respuesta del gobierno francés no es esperanzadora. En definitiva, la nueva Constitución española y el Estado de las Autonomías hace que surjan tres estructuras políticas y tres territorios administrativos diferentes, pertenecientes a dos estados distintos, en los que las relaciones institucionales en el área bibliográfica son casi inexistentes.
Está claro que tanto Euskadi, Navarra, como Iparralde no han mostrado especial preocupación en crear una reglamentación bibliotecaria conjunta, si no que, por el contrario, se han preocupado por crear una legislación y unas instituciones propias, que han llevado al alejamiento institucional entre las comunidades. Se han impuesto los criterios jurídicos, administrativos y políticos, dejando en un segundo plano aspectos que favorecerían la creación de una comunidad cultural; en contra además de lo que se viene haciendo en otras partes, donde los vínculos sociales, económicos, lingüísticos y culturales comunes hacen que surjan comunidades culturales propias con estructuras culturales comunes que rebasan las fronteras administrativas y políticas.
Por desgracia, esta no ha sido la forma de actuar durante estos últimos años de las administraciones vascas, hasta los congresos, jornadas y foros especializados se organizan por separado, hasta los proyectos virtuales y digitales se restringen a las actuales administraciones sin siquiera plantearse una política cultural común. Tanto a los políticos navarros, como de Euskadi les ha parecido que este tipo de cooperación menoscaba las competencias de cada Comunidad Autónoma. Lo cual no ha ocurrido en el resto de Comunidades Autónomas, ni tampoco en Iparralde, Navarra y Euskadi cuando se trata de cooperar con las políticas culturales francesa o española.
En el área de las bibliotecas el trabajo en común y la cooperación se hace imprescindible. No es cuestión de extenderme en exceso, como ya he mencionado existen una gran cantidad de aspectos en común, uno es la lengua, tan sólo teniendo en cuenta estos aspectos lingüísticos se debían crear lazos comunes. Si entra dentro de lo normal que las Comunidades Autónomas de habla castellana, por ejemplo, Castilla-La Mancha y La Rioja cooperen y colaboren en los proyectos nacionales y se aprovechen de lo realizado por las instituciones centrales, ¿Cómo no se entiende y se potencia por parte de las administraciones vascas la colaboración, cooperación y coordinación?...
Es preciso poner manos a la obra. La solución está sin duda, en la constitución de una comunidad administrativa y política común, hasta que ese momento llegue es labor de las distintas administraciones tomar las iniciativas precisas en aras de asegurar una mayor colaboración y cooperación. Legalmente la cooperación entre Navarra, Euskadi y la zona vasco-francesa es posible, solamente es necesario que exista voluntad de crear lazos de cooperación. Ha habido proyectos anteriores, ejemplo de ello son la cooperación Euskadi-Akitania-Navarra, la Comunidad de Trabajo de los Pirineos... ¿Por qué no una cooperación en documentación que haga posible unos órganos bibliográficos conjuntos? La legislación es clara, el acuerdo de Cooperación entre ambas Comunidades establece un marco permanente de colaboración para desarrollar conjuntamente todas aquellas materias que sean de interés común. Léase la cultura, la política lingüística, la educación...
Así mismo desde el punto de vista jurídico cabe la celebración de Convenios y Acuerdos de cooperación. Tanto el Estatuto Vasco como el Amejoramiento contemplan relaciones entre ambas comunidades, en forma de convenios y acuerdos de cooperación.
Históricamente Euskal Herria a través de los siglos ha sido considerada una sola comunidad, especialmente en los círculos universitarios y culturales así se sigue entendiendo; más hoy en día, que hasta la legislación europea está de nuestra parte. Las directrices y recomendaciones emanadas del Consejo de Europa recomiendan armonizar la legislación y las políticas nacionales bibliográficas de los estados miembros de acuerdo a criterios culturales y lingüísticos...
He aquí algunas vías de solución parcial... Pero como he comentado recientemente en otros artículos, -por razones que no llegamos a entender- las administraciones vascas no parece que estén muy comprometidas y mentalizadas con este tipo de proyectos comunes. Aunque tampoco es la solución, pues los tiempos han cambiado, y es verdad que hoy día es difícil realizar proyectos fuera de los organismos oficiales, nos convendría volver la vista a la década de los años 60 y recordar alguno de los proyectos llevados adelante por iniciativa popular, - nacimiento de las ikastolas, Universidad Vasca... - no con la intención de ser los gestores de este tipo de proyectos, pues los tiempos han cambiado, pero sí con la meta de ser acicate de las administraciones vascas.
Nafarroako Liburutegi berria
Euskaraz ez dugu honen berririk aurkitu (Nafarroako Gobernuko webgunea da):
ITURRIA: Gobierno de Navarra
El consejero de Cultura y Turismo presenta el proyecto de la futura Biblioteca y Filmoteca de Navarra
El consejero de Cultura y Turismo del Gobierno de Navarra, Juan Ramón Corpas Mauleón, ha presentado esta mañana el proyecto básico de la futura Biblioteca y Filmoteca de Navarra, un edificio de 20.000 metros cuadrados que se levantará en el barrio pamplonés de Mendebaldea, según un proyecto del arquitecto Manuel Ferrer Sala, con un coste estimado de 28 millones de euros.
El edificio, de planta baja y dos alturas, con sótano, se construirá en un solar de 8.450 metros cuadrados de la parcela F18 de Mendebaldea, ubicada en el borde occidental de la meseta de Pamplona, ceñido por el río Arga. La fachada dará a un parque con abundancia de césped y arbolado.
La Biblioteca de Navarra tiene como funciones la preservación del patrimonio bibliográfico de la Comunidad Foral y el liderazgo del sistema de bibliotecas públicas de Navarra, con todos los servicios que estas dos funciones llevan aparejados. El futuro edificio tiene capacidad para el almacenaje de un millón de volúmenes.
Maqueta de la Biblioteca y Filmoteca de Navarra El arquitecto Ferrer, el consejero Corpas y la directora genera, Camino Paredes, ante la maqueta. (ampliar imagen)
El edificio acogerá además la filmoteca de la Comunidad Foral con todos equipamientos necesarios para la conservación, proyección y consulta de documentos audiovisuales. Toda el área urbanística se convertirá en un polo de referencia cultural de Navarra porque en la misma se construirá también el Conservatorio Superior y la sede de la Orquesta Pablo Sarasate.
La ubicación de la futura Biblioteca de Navarra y el proyecto mismo es fruto de un acuerdo del Gobierno de Navarra de 31 de mayo de 2004 y de un protocolo firmado el 15 de septiembre del mismo año con el Ayuntamiento de Pamplona, que ha cedido la parcela. El 31 de marzo de 2005, el Departamento de Cultura y Turismo aprobó las prescripciones técnicas del edificio y seleccionó, entre los cuatro equipos de arquitectos finalistas del concurso de ideas del año 2000, al encargado del proyecto básico que se ha presentado hoy. En aquella fecha, el arquitecto Manuel Ferrer ya ganó el concurso del proyecto de nueva Biblioteca, cuando se pensó ubicarla en el solar que ocupa el edificio de las Escuelas de San Francisco en la plaza pamplonesa del mismo nombre.