Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret

Esker on

albret 2008/02/29 18:02
Joan Mari Torrealdai

torrealdai.jpg

 

30 urteko bilakaera euskal liburugintzan

 

Joan Mari Torrealdaik 30 urteotan liburuen munduan  berak egindako gogoetak eta azterketak jaso ditu “30 urte liburugintzan” izeneko liburuan. Herri honetan beste batzuek egin duten bezala Joan Marik ere administrazioak bere gainean hartu behar zuena berak ekin dio arlo horretan hutsunea betetzeko asmoz.  

 

Jakin aldizkarian 1977tik urtero euskal ekoizpen idatziaren gainean plazartu du. Azkena, Jakin 164 (urtarrila-otsaila) irten berri zenbakian jaso du.

Liburuzaina izanda, ondo dakit zenolako lana hartu duen, agerian liburugintzaren azterketak, katalogoak badira ere, emaitza atsegin eta saritu horiek burutzeko  eginkizun astun askori buru belarri aurre ekin behar dizkio egunero urteotan zehar. Edozein tokitan, edozein eratan (baita eta batez ere ISBN ez daukaten liburuak) argitaratutako euskal liburuen arrastoak jarraitu, aurkitu, liburuak fitxatu edo katalogatu... lan nekeza, zinez.

G. L.

 

Lacomberen Biblioteka

albret 2008/02/28 19:53
Lacomberen liburutegi preziatua dagoeneko Euskaltzaindiaren egoitzan kontsulta daiteke

0-6_txiki.jpgTelesforo Monzonek Lacomberen Biblioteka baliotsua bere garaian erosi zuen. Euskaltzaindiak eta Olaso Dorrea Fundazioak, otsailak 13, sinatu duten hitzarmenari esker Euskaltzaindia hurrengo hamar urteetan zaharberritzeaz eta zaintzeaz gain ikerlarien eskura jartzeaz ere arduratuko da.

G. L.

Azalpenak

albret 2008/01/25 21:13

Lehen eta behin barkamena nahi dut eskatu mindu ahal izan ditudan eibartar guztiei.

 Herri txiki batekoa naizenez badakit herrietako kontuei begirunea eduki behar zaiela, tamalez edo zoritxarrez hiri eta herri desberdin askotan tokatu zait bizitzea, eta betidanik errespetatu ditut bertoko ohiturak. Euskal Herrian jaio eta bizi izan arren, euskararekin ez nuen egin topo 25 urte bete arte, beraz badakit bertoko berezitasunak errespetatzen ulertu eta bereganatu ez arren.

 Beno, harira, barkamena eskatzeaz gain , Imanolek aipatzen duen mezua talde txiki bati (askoz jota 20 laguni) bidalitakoa zela ere nahi dut adierazi, hortaz jatorrizko mezua lagun talde horri baino ez zegoen zuzenduta, baina berak eibartar batzuen artean zabaldu duenez ahaleginak egin ditut mezu berean erantzuten, baina ezinezkoa egin zait.

Badakit Imanol txantxetan ibili dela, hortaz mezu hau soilik jartzen dut ezagutzen ez nauzuen horientzat.

Gerardo Luzuriaga

 

 [eibar] Horrelaxe ikusten gaituzte

 

    Gerardo Luzuriaga bibliotekaria Eibar.org-eko web orrixan egon da sartzen azken aldian. Beittu zelan ikusten gaittun, serio ziñuan:
    " Nik kutsu kristaua edo behintzat oso herrikoia somatu dut, begira zerekin aurkitzen garen sartu orduko: Eibarko peoria, sanblasa baino hobia… ARRATEKO AMA ZURE ZAINDARI ONENA… "
    Ba horixe, serio ziñuan.
        it
 
 
----- Original Message -----
Sent: Thursday, January 24, 2008 11:23 AM
Subject: [jabm-talde-aktiboa] blog berria
 
Kaixo taldea
            Poliki-poliki Eibar.org-en blogean lortu dut sartzea, mezu ugari trukatu ondoren berri bat zintzilikatzeko gai izan naiz.  Komunikabideetan behin eta berriz txalotu dituzten aldaketen abentaiak oraindik ez ditut ikusi, baina… harremanetan jarraitzen dudanez, espero dut Joana Albreti dagokion informazioa denboraren poderioz ondo antolatzea, oraindik Terminologia datu-basea galduta dago, ea kapaza diren jartzea eta kontsultagarri bihur daiteke…
            Nik kutsu kristaua edo behintzat oso herrikoia somatu dut, begira zerekin aurkitzen garen sartu orduko: Eibarko peoria, sanblasa baino hobia… ARRATEKO AMA ZURE ZAINDARI ONENA…
 
            Imanolentzat, Trebiñorentzat, oraindik helbide berritik ezin dut sartu joana albreteko zerrendetan, jarri helbide berria martxan. (Eskerrik asko)  
 
            Bazkaria edo afaria noizko?
 
                        Muxuak
Gerardo Luzuriaga
Eusko Jaurlaritza
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza
Dokumentazio gunea
945-019358

Euskadiko Liburutegi legea

albret 2008/01/23 00:00
Euskadiko liburutegien legeari buruzko hausnaketa.

I . Kulturari buruzko legea denez lasto ugari dago…

Victor Moreno naparrak idatzitako "una ley contra la lectura" izeneko artikulua irakurri nuenean Euskadiko liburutegi legeari buruzkoa zela hasieratik askeneraino iruditu zitzaidan. Uste dut artikulu horretan Espainiako legeari buruz esaten duena gure legeari buruz esan daitekeela, areago susmoa daukat Kultura lege gehienetan eta bereziki liburutegi legeetan mamiari garrantzia eman beharrean azalezkoari ez ote diote ematen.
Aurreko artikuluetan aipatu nuenez, lege honetan alde ezin garrantzitsuago asko gain-gainetik ikutzen dituzte –pertsonala, bilduma, liburuen kopurua, zerbitzuak…-, eta berriz, zioen azalpena eta zehatzeko araubideak sakon-sakon jorratzen dituzte.

kopia ditzagun legean agetzen den esaldiren bat:
Lege honen bitartez, oinarrizko eskubide diren adierazpen-askatasu na bermatu nahi da. Irakurzaletasuna oinarrizko zutabea baita prstakuntzarako, garapenarako eta heziketarako.

Liburutegiak hezkuntza, kultura eta informazioa emango digu, eta baliabide horien bitartez bakea (bakea hitza nola edo hala atera beharko lukete, eta irten da), tolerantzia eta gizakumearen balioak bultza ditzan…

II: Euskadiko liburutegia mendekoa omen da, ez buru

Euskadiko liburutegi printzipioz, teorian Euskadiko Sistemaren buru da, baina praktikan sistematik at gelditzen diren liburutegien mende eta batez ere borondatez sistema osatzen duten liburutegien mende dago.
Ikus ditzagun paragrafo batzuek:
Euskadiko Liburutegia arduratuko da argitaraturako lanak biltzeaz, kontserbatzeaz eta zabaltzeaz. Horretarako EAEn gainontzeko erakunde publikoekin koordinatuko da, horiek OSAGARRI IZANGO DITUELAKOAN. Azken finean erakundeen arteko koordinazioa sustatzea baino ez baitzaio dagokio.

III: 5.000 biztanle ez dauzkaten herriek ez daukate liburutegirik.

Bost mila biztanelerik beherako udalerriek herriko liburutegiak ez dituzte izango. Beraz, Euskadin, batik bat Araban oso herri gutxik edukiko dute liburutegirik.

IV: Profesioanalen iritziren kontrakoa.

Euskadiko liburutegi legea atera dute alderdi politikoek profesionalen kontrako iritziarekin. ALDEE eta Joana Albreten legeari buruzko txostenak gogoratzea baino ez da beharrezkoa aurreko baieztapena agerian uzteko.
Lege honek liburutegi arloan ez du aldatzen ezer, oraingo sistemaren filosofiari men eginten diolako. Proiektu gehienak sistematik at dauden liburutegi askorekin aurrera atera beharko lukete, eta hori gauzatzeko "kontrapartida" askoren ordez izango dira, liburutegi sistema azkenean liburutegi hauen esanetara geldituz.

V: Langileen egoera ikutuezina.

Jakina da Euskadiko irakurketa publikoko sareko langileen egoera profesionala ez dela egokia . Egoera hau berria ez delako, aldatzeko asmoz aldarrikapen ugari eta leku desberdinetan egin ditugu. Baina arrakastarik gabeko saioak izan direnez, itxaropena liburutegi legean geneukan jarrita, baina honetan ere ezinezkoa izan da. Azkar eta labur, egungo egoera penagarria da, egun ere oposaketetan C, D edo E maila eskatzen dute, eta hori gertatzen da, alde batetik badakitelako oposaketa hauetara aurkezten dituzten gehienak diplomatuak edo lizentziatuak baitira, eta lanpostuak lortzen dituzten guztiak karreradunak baitira; eta bestetik arlo hau araututa ez dagoelako. Itxoiten ibili gara ea lege honekin liburutegietako langileen egoera behintzat hobetzen zirela, baina ez. Berdin utzi dute.

Esaldi polit batekin baztertu dituzte langileen egoera laborala hobestearen aukerak. “Liburutegiek langile egokiak izango dituzte, hau da, nork bere eginkizunak betetzeko behar duen prestakuntza eta maila teknikoa izango du, betiere irakurketa publikoaren maparen arabera”.

Hemendik aurrera Liburutegietako langile teknikoek karreradunak izan beharko lituzkete, eta orain lanean ibiltzen direnak “de fakto� homologatuak izan beharko lituzkete, beste arlo batzuetan egin duten bezala.

VI: Euskadiko Liburutegi Sistematik kanpo liburutegi garrantzitsu asko dago.

Euskadiko Liburutegi Sistemari dagokionez honako hau azpimarratu nahi dut: alde batetik zein liburutegiren artean osatzen dute Sistema “udal liburutegiak, administrazio orokorreko liburutegiak, Unibertsitate eta ikastetxe publikoetako liburutegiak- eta zeintzuk gelditzen dira sistematik at; eta bestetik Euskadiko Liburutegi Sisteman sartzearen ondorioak, batik bat erredakzioari begira, -Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumenak dituen sailak AHALEGINAK EGINGO DITU” poli­tika bateratuei ekiteko, liburutegi-ikerketa k egiteko.

VII: Euskadiko irakurketa publikoko zentru asko ez daude Irakurketa publikoko sare barruan.

Euskadiko irakurketa publikoko zentru asko eta garrantsitzu batzuek (Foru Aldundiak) kanpoan uzteak sasisarea sortzea suposatzen omen du. Aurrekontuak eta orain arteko usadioak ez badira aldatzen sarean izatearen onurak hutsaren hurrengoaren parekoak izan daitezke.

VIII: Autonomista hutsa da.

AUTONOMISTA da oso. Bitxia da, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 legearekin konparatuta autonomistagoa da. Eta horrela da, azken momentuan horrela izatea erabaki baitzuten. Eusko Legebiltzarrearen Kultura eta Hezkuntza Batzordearen IRIZPENaren
kontra bozkatzea talde batzuek erabaki baitzuten.

Lurraldetasunari dagokionez, lege honek euskal kultura ondareari buruzko 7/1990 legean agertzen zen artikulu interesgarria ez du jaso –eta ez da izango ez proposatzeagatik- , atea irekita uztea Nafarroa Foru Elkartearekin eta Iparraldearekin itunen bitartez
lankidetzan eremu honetan proiektuak aurrera eraman ahal izatearen artikulua, hain zuzen ere.

Lege hau autonomista izan arren, terminología aldetik, kontraesan ugari daude, eta irakurketa zabala eginez gero Euskal Herriko Liburutegi bihur daiteke. Testuan behin baino gehiagotan euskal ondare digitala, euskal bibliografía- ondarea, euskal bibliografía, jaso beharko duela aipatzen duenez, izenburuan Euskadiko Liburutegi izendatu arren, Iparraldean eta Nafarroan sortzen den ekoizpen bibliografiakoa erreferentzia egiten duenez; izena dela dena, borondatea eta aurrekontu egokiak edukiz gero, kontu batzuetarako Euskal Herriko liburutegi bihur daiteke.

IX: Berantiarra da.

BERANTIARRA da oso. 1980. urtetik EAEk eskumen osoa du liburutegien alorrean, eta egun arte teorian eta politikoen hitzetan ezin garrantzitsua den kultur eremu hau arautu gabe izan da. Hainbeste urte araurik gabe, sistemarik gabe ondorioak ditu: eskumenak oso sakabanatuta izatea, taifen erreinua...

Zinez, esanguratsua da, liburutegiei dagozkion eskumen osoak 1980. urtetik edukita, legerik gabe, sistemarik gabe, sistemaren bururen egoitzarik gabe hainbeste urte izatea. Baina, beno gustukua ez izan arren azkenean liburutegiei buruzko legea onartu zuten.

Konturatu zarete, noiz sortu ziren Legebiltzarra, Euskal Herriko Unibertsitatea, Eresbil, Ararteko, Orkrestra, IVAP-EHAA, Justiziako erakundeak, eta enparauak. Eta ez da izango eremu honetako profesionalak horren aldeko aldarrikapenak ez izanagatik.

X: Lan teknikoetan euskara babesten eta bermatzen da.

Hona hemen lege honek dauzkan alde on batzuek:
Euskadiko Liburutegi Sistema barruan dauden liburutegiek bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko dute, bereziki, lan teknikoak, katalogoak eta baliabide teknikoak bi hizkuntzatan izatea bermatuko baitute.
Unibertsitate eta Ikastetxe publikoetako liburutegiak Sistema barruan kokatu dira. Euskadiko Liburutegia izendatu dute: a. Euskal kulturaren nazioarteko eta ikerketarako zentro. b. Euskal ondare digitalaren egoitza.
Euskadiko Liburutegiak euskal ondare digitala sortu, babestu, eta zabaltzeko; eta ondare horretarako irispidea bermatzeko mekanismo egokiak edukiko ditu.
Euskadiko Liburutegiak nazioarteko bibliografia- arauak… egokituko ditu… Euskadiko Liburutegi Sistema osorako katalogazio- arauak egingo ditu. Era berean, autoritateen katalogoa ikuskatu, bakoizkotu eta zerrenda bakarrean bateratuko du.

Euskadiko Liburutegi legearen gaineko dekalogoa : V

gerardo 2007/12/12 14:01

Euskadiko irakurketa publikoko zentru asko eta garrantsitzu batzuek (Foru Aldundiak) kanpoan uzteak sasisarea sortzea suposatzen omen du. Aurrekontuak eta orain arteko usadioak ez badira aldatzen sarean izatearen onurak hutsaren hurrengoaren parekoak izan daitezke.

Euskadiko liburutegi legeari buruzko dekalogoa : IV

Gerardo 2007/12/11 17:45

Euskadiko Liburutegi Sistemari dagokionez honako hau azpimarratu nahi dut: alde batetik zein liburutegiren artean osatzen dute Sistema – udal liburutegiak, administrazio orokorreko liburutegiak, Unibertsitate eta ikastetxe publikoetako liburutegiak- eta zeintzuk gelditzen dira sistematik at; eta bestetik Euskadiko Liburutegi Sisteman sartzearen ondorioak, batik bat erredakzioari begira, -Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumenak dituen sailak AHALEGINAK EGINGO DITU… polítika bateratuei ekiteko, liburutegi-ikerketak egiteko

Liburutegi legearen gaineko dekalogoa : III

Gerardo 2007/11/29 12:06

AUTONOMISTA da oso. Bitxia da, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 legearekin konparatuta autonomistagoa da. Eta horrela da, azken momentuan horrela izatea erabaki baitzuten. Eusko Legebiltzarrearen Kultura eta Hezkuntza Batzordearen IRIZPENaren kontra bozkatzea talde batzuek erabaki baitzuten.

Lurraldetasunari dagokionez, lege honek euskal kultura ondareari buruzko 7/1990 legean agertzen zen artikulu interesgarria ez du jaso –eta ez da izango ez proposatzeagatik-, atea irekita uztea Nafarroa Foru Elkartearekin eta Iparraldearekin itunen bitartez lankidetzan eremu honetan proiektuak aurrera eraman ahal izatearen artikulua, hain zuzen ere.

Lege hau autonomista izan arren, terminología aldetik, kontraesan ugari daude, eta irakurketa zabala eginez gero Euskal Herriko Liburutegi bihur daiteke. Testuan behin baino gehiagotan euskal ondare digitala, euskal bibliografía-ondarea, euskal bibliografía, jaso beharko duela aipatzen duenez, izenburuan Euskadiko Liburutegi izendatu arren, Iparraldean eta Nafarroan sortzen den ekoizpen bibliografiakoa erreferentzia egiten duenez; izena dela dena, borondatea eta aurrekontu egokiak edukiz gero, kontu batzuetarako Euskal Herriko liburutegi bihur daiteke.

Liburutegi legeari buruzko dekalogoa : II

Gerardo 2007/11/27 08:42

BERANTIARRA da oso. 1980. urtetik EAEk eskumen osoa du liburutegien alorrean, eta egun arte teorian eta politikoen hitzetan ezin garrantzitsua den kultur eremu hau arautu gabe izan da. Hainbeste urte araurik gabe, sistemarik gabe ondorioak ditu: eskumenak oso sakabanatuta izatea, taifen erreinua...

Zinez, esanguratsua da, liburutegiei dagozkion eskumen osoak 1980. urtetik edukita, legerik gabe, sistemarik gabe, sistemaren bururen egoitzarik gabe hainbeste urte izatea. Baina, beno gustukua ez izan arren azkenean liburutegiei buruzko legea onartu zuten.

Konturatu zarete, noiz sortu ziren Legebiltzarra, Euskal Herriko Unibertsitatea, Eresbil, Ararteko, Orkrestra, IVAP-EHAA, Justiziako erakundeak, eta enparauak. Eta ez da izango eremu honetako profesionalak horren aldeko aldarrikapenak ez izanagatik.

Gerardo Luzuriaga

Euskadiko Liburutegien Legearen gaineko dekalogoa

Gerardo Luzuriaga 2007/11/25 23:06

Hona hemen lege honek dauzkan alde on batzuek:

  1. Euskadiko Liburutegi Sistema barruan dauden liburutegiek bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko dute, bereziki, lan teknikoak, katalogoak eta baliabide teknikoak bi hizkuntzatan izatea bermatuko baitute.
  2. Unibertsitate eta Ikastetxe publikoetako liburutegiak Sistema barruan kokatu dira.
  3. Euskadiko Liburutegia izendatu dute: a. Euskal kulturaren nazioarteko eta ikerketarako zentro. b. Euskal ondare digitalaren egoitza.
  4. Euskadiko Liburutegiak euskal ondare digitala sortu, babestu, eta zabaltzeko; eta ondare horretarako irispidea bermatzeko mekanismo egokiak edukiko ditu.
  5. Euskadiko Liburutegiak nazioarteko bibliografia-arauak… egokituko ditu… Euskadiko Liburutegi Sistema osorako katalogazio-arauak egingo ditu. Era berean, autoritateen katalogoa ikuskatu, bakoizkotu eta zerrenda bakarrean bateratuko du.

Para este viaje no hacía falta alforjas.

Gerardo Luzuriaga 2007/11/01 16:11

Hainbeste zarata, hainbeste lan, hainbeste urte pasatu ondoren lege hau irten da. Prozesua benetan bitxia izan da, lege-aurreproiektu eskasa baino eskasagoa aurkeztu zuten, Legebiltzarreko Kultura eta Hezkuntza Batzordeko irizpena, azkenean lorpena izan zen; baina Legebiltzarreko Osoko Bilkuran buelta eman dute. Politikaren kontuak...

Ikus ditzagun bitxikeria batzuk. Hona hemen PSEk emandako arrazoia jarreraz aldatzeko. “queremos que se vuelva al texto original, por sentirlo, por percibirlo muchísimo más claro y mucho más coherente con el debate que mantuvimos en comisión”. Batzorde horretan “euskal” hitza jartzea onartu zen. Batzorde horretan ez zituen defenditu horren kontrako argudioak eta ez zituen jarri emendakinarik. Osoko bilkuran ere ez zuen esan hitz batere euskal hitza ez jartzearen kontra, “Nazional” hitzari buruz baino ez baitzuen hitz egin, eta gainera oso argudio bitxia erabili zuen PSEk, defenditu zuen Nazional hitza, (Sozialista alderdi barruan nazional hitza erabiltzen dutela zion) “euskal eta nazional” hitzak baztertzeko. Baten batek zer edo zer ulertu badu adiera dezala.

PPtik etorri zitzaion erantzuna: “nosotros votaremos favorablemente el voto particular de la señora Celaá, del Grupo Socialista, porque nos parece que, además, es coherente con lo que nosotros estábamos defendiendo”.

Dena den, harridura dator EAJ, EA, EB, eta Aralarrek hartutako joeragatik, -onartu zituzten aldaketak, eztabaidatu gabe, hitzik esan gabe- eta ez PSEk eta Ppk hartutako jarreratik. Aralarrek jokabidea ulergaitzagoa egin zaigua. Hona hemen prozesuan hartutako bitxikeriaren bat: Baztarrika andreak dio: …”Euskadiko liburutegien legea izatea da. Guretzako ez litzateke Euskadiko Liburutegien legea izango, baizik eta Euskal Herriko Liburutegi Nazionala, beti aldarrikatzen dugun oinarri inportante baten baitan, hau da, Euskal lurralde anitzagoa da, zazpi lurraldez osaturik…” Hona Hemen Ezenarro andrearen erantzuna, EAJrekin bat eginez: …”iruditzen zaigulako egiten diren planteamenduak politikoak direla legeak berak jasotzen duenetik haratago. Eta denok dakigu, nahiz abertzaleok beste egitura bat nahiko genukeen, denok dakigu Parlamentu [Eusko Legebiltzarra] honek zer lurralde-eremutan arautzen duen. Beraz, batzuetan balio duenak bestean ez du balio…”

Lege honek euskal kultura ondareari buruzko 7/1990 legearen akatsak errepikatzen ditu. A) Terminologia aldetik askoz atzerakoia gelditu dute. B) Euskadiko Liburutegiak ez du bibliografia bilduko, kontserbatuko, eta zabalduko, helburu koordinatzea baita. EAJk dio: “El título cuarto, que se refiere a la Biblioteca Nacional, la configura como cabecera del sistema bibliotecario de Euskadi, y coordinadora en patrimonio bibliográfico vasco a efectos de su recopilación, conservación y difusión”. Oraindik Koordinazio Zentruen garaian gaude, gogoan dauzkazue Liburutegietako Zentru Koordinatzaileak, baten batek baino gehiagok bai. C) Euskararen lehentasuna, non gelditu da? Egun euskararen presentzia eskasa da, erabat baztertuta dago lan teknikoetan, gaztelaniaz jarraitzen dugu lan egiten eta pentsatzen. Non gelditu da bi hizkuntz ofizialen erabilera bermatzeko eskubiderik? Euskararen normalizazioa bultzatu behar da. Non gelditu da horren aldeko erronkak? usadioari jarraituz gero gaztelaniazko ereduei jarraituko diegu in sekula sekulorum. Amen.

Dakizuenez, hiru azken hilabete hauetan saiatu gara artikuluen bitartez, Unibertsitateetan eta zientzia munduan Euskal Herria izan dela kultur eremu naturala adierazten.

Liburutegi arloan Jon Bilbaok bidea erraztu zigun, Euskal Herria eremu naturaltzat hartu zuelako. Baina hutsaren hurrengoan gelditu da, dena. Argi eta garbi utzi dugu liburutegi arloan inoiz ez ditugula lan muga administratibo hauek ezagutu. Orain harritu gaitu oztopoak edo ekimen gabeziak Euskal Autonomia Erkidegoko aldetik etorri izana…

Para este viaje no hacían falta alforjas.

Gerardo Luzuriaga

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.