Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Azalpenak

Azalpenak

albret 2008/01/25 21:13

Lehen eta behin barkamena nahi dut eskatu mindu ahal izan ditudan eibartar guztiei.

 Herri txiki batekoa naizenez badakit herrietako kontuei begirunea eduki behar zaiela, tamalez edo zoritxarrez hiri eta herri desberdin askotan tokatu zait bizitzea, eta betidanik errespetatu ditut bertoko ohiturak. Euskal Herrian jaio eta bizi izan arren, euskararekin ez nuen egin topo 25 urte bete arte, beraz badakit bertoko berezitasunak errespetatzen ulertu eta bereganatu ez arren.

 Beno, harira, barkamena eskatzeaz gain , Imanolek aipatzen duen mezua talde txiki bati (askoz jota 20 laguni) bidalitakoa zela ere nahi dut adierazi, hortaz jatorrizko mezua lagun talde horri baino ez zegoen zuzenduta, baina berak eibartar batzuen artean zabaldu duenez ahaleginak egin ditut mezu berean erantzuten, baina ezinezkoa egin zait.

Badakit Imanol txantxetan ibili dela, hortaz mezu hau soilik jartzen dut ezagutzen ez nauzuen horientzat.

Gerardo Luzuriaga

 

 [eibar] Horrelaxe ikusten gaituzte

 

    Gerardo Luzuriaga bibliotekaria Eibar.org-eko web orrixan egon da sartzen azken aldian. Beittu zelan ikusten gaittun, serio ziñuan:
    " Nik kutsu kristaua edo behintzat oso herrikoia somatu dut, begira zerekin aurkitzen garen sartu orduko: Eibarko peoria, sanblasa baino hobia… ARRATEKO AMA ZURE ZAINDARI ONENA… "
    Ba horixe, serio ziñuan.
        it
 
 
----- Original Message -----
Sent: Thursday, January 24, 2008 11:23 AM
Subject: [jabm-talde-aktiboa] blog berria
 
Kaixo taldea
            Poliki-poliki Eibar.org-en blogean lortu dut sartzea, mezu ugari trukatu ondoren berri bat zintzilikatzeko gai izan naiz.  Komunikabideetan behin eta berriz txalotu dituzten aldaketen abentaiak oraindik ez ditut ikusi, baina… harremanetan jarraitzen dudanez, espero dut Joana Albreti dagokion informazioa denboraren poderioz ondo antolatzea, oraindik Terminologia datu-basea galduta dago, ea kapaza diren jartzea eta kontsultagarri bihur daiteke…
            Nik kutsu kristaua edo behintzat oso herrikoia somatu dut, begira zerekin aurkitzen garen sartu orduko: Eibarko peoria, sanblasa baino hobia… ARRATEKO AMA ZURE ZAINDARI ONENA…
 
            Imanolentzat, Trebiñorentzat, oraindik helbide berritik ezin dut sartu joana albreteko zerrendetan, jarri helbide berria martxan. (Eskerrik asko)  
 
            Bazkaria edo afaria noizko?
 
                        Muxuak
Gerardo Luzuriaga
Eusko Jaurlaritza
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza
Dokumentazio gunea
945-019358
Josu
Josu dio:
2008/01/26 04:32

Gerardo, nik mezua irakurtzean barre egin nuen. :p Zure mezua Eibartarrak Zerrendara bidali dut. Bertara harpidetuta ez bazaude ezin duzu mezurik bidali. Agur bero bat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.