Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Euskadiko Liburutegien Legearen gaineko dekalogoa

Euskadiko Liburutegien Legearen gaineko dekalogoa

Gerardo Luzuriaga 2007/11/25 23:06

Hona hemen lege honek dauzkan alde on batzuek:

  1. Euskadiko Liburutegi Sistema barruan dauden liburutegiek bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko dute, bereziki, lan teknikoak, katalogoak eta baliabide teknikoak bi hizkuntzatan izatea bermatuko baitute.
  2. Unibertsitate eta Ikastetxe publikoetako liburutegiak Sistema barruan kokatu dira.
  3. Euskadiko Liburutegia izendatu dute: a. Euskal kulturaren nazioarteko eta ikerketarako zentro. b. Euskal ondare digitalaren egoitza.
  4. Euskadiko Liburutegiak euskal ondare digitala sortu, babestu, eta zabaltzeko; eta ondare horretarako irispidea bermatzeko mekanismo egokiak edukiko ditu.
  5. Euskadiko Liburutegiak nazioarteko bibliografia-arauak… egokituko ditu… Euskadiko Liburutegi Sistema osorako katalogazio-arauak egingo ditu. Era berean, autoritateen katalogoa ikuskatu, bakoizkotu eta zerrenda bakarrean bateratuko du.
etiketak: Albisteak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.