Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Liburutegi legearen gaineko dekalogoa : III

Liburutegi legearen gaineko dekalogoa : III

Gerardo 2007/11/29 12:06

AUTONOMISTA da oso. Bitxia da, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 legearekin konparatuta autonomistagoa da. Eta horrela da, azken momentuan horrela izatea erabaki baitzuten. Eusko Legebiltzarrearen Kultura eta Hezkuntza Batzordearen IRIZPENaren kontra bozkatzea talde batzuek erabaki baitzuten.

Lurraldetasunari dagokionez, lege honek euskal kultura ondareari buruzko 7/1990 legean agertzen zen artikulu interesgarria ez du jaso –eta ez da izango ez proposatzeagatik-, atea irekita uztea Nafarroa Foru Elkartearekin eta Iparraldearekin itunen bitartez lankidetzan eremu honetan proiektuak aurrera eraman ahal izatearen artikulua, hain zuzen ere.

Lege hau autonomista izan arren, terminología aldetik, kontraesan ugari daude, eta irakurketa zabala eginez gero Euskal Herriko Liburutegi bihur daiteke. Testuan behin baino gehiagotan euskal ondare digitala, euskal bibliografía-ondarea, euskal bibliografía, jaso beharko duela aipatzen duenez, izenburuan Euskadiko Liburutegi izendatu arren, Iparraldean eta Nafarroan sortzen den ekoizpen bibliografiakoa erreferentzia egiten duenez; izena dela dena, borondatea eta aurrekontu egokiak edukiz gero, kontu batzuetarako Euskal Herriko liburutegi bihur daiteke.

etiketak: Albisteak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.