Esker on
30 urteko bilakaera euskal liburugintzan
Joan Mari Torrealdaik 30 urteotan liburuen munduan berak egindako gogoetak eta azterketak jaso ditu “30 urte liburugintzan” izeneko liburuan. Herri honetan beste batzuek egin duten bezala Joan Marik ere administrazioak bere gainean hartu behar zuena berak ekin dio arlo horretan hutsunea betetzeko asmoz.
Jakin aldizkarian 1977tik urtero euskal ekoizpen idatziaren gainean plazartu du. Azkena, Jakin 164 (urtarrila-otsaila) irten berri zenbakian jaso du.
Liburuzaina izanda, ondo dakit zenolako lana hartu duen, agerian liburugintzaren azterketak, katalogoak badira ere, emaitza atsegin eta saritu horiek burutzeko eginkizun astun askori buru belarri aurre ekin behar dizkio egunero urteotan zehar. Edozein tokitan, edozein eratan (baita eta batez ere ISBN ez daukaten liburuak) argitaratutako euskal liburuen arrastoak jarraitu, aurkitu, liburuak fitxatu edo katalogatu... lan nekeza, zinez.
G. L.
Joan Marik egindako liburuen gaineko lanak onetsi eta laudatu ondoren, animoak ematea baino ez zaigu gelditzen. Animo pertsonalak eta animo profesionalak, eutsi goiari.
Animoak bereziki "Euskal Liburuaren Behatokia" proiektua ahalik eta azkarren aurrera abian jar dezan.