Abesti bat gutxiago, Peter Punk!
Abesti bat gutxiago
Kantu bat da hoteleko gela bat non lehen beste norbait egon den. #HORtrio Orion gaur. pic.twitter.com/3ZizLvnCBD
— Mikel Iturria (@iturri) 2017(e)ko otsailak 24
Twitter bidez jakin nuen Harkaitz Cano, Oier Aranzabal eta Rafa Ruedak osatutako hirukoteak Abesti bat gutxiago proiektuaren baitan hitzaldi musikatua emango zutela bertako kultur etxean.
Autoa aparkatu, Xabi Prietoren gola ikusi (Realaren garaipena) eta barrura. Goiko txioan klik eginez gero, txio erretransmisio laburra irakurtzerik izango duzue.
Ez ginen ikusle asko bildu, baina giroa goxoa izan zen. Amaieran, hitz batzuk gurutzatu genituen kultur etxeko arduradunarekin, Imanol Urkizurekin. Nabaritzen da ofiziokoa dela, gauzak sinple eta erraz egiten zituelako.
Oierrek bota zigun plaza hauek hil ala bizikoak direla hainbat musikarirentzat. Ostegunean lagun batek esan zidan kultur bizitza ere zentralizatzen ari dela hiri handietan (Bergarakoa da eta Donostia zein Bilbo aipatu zituen) eta ezer gutxi dagoela probintziako herrietan. Bai, bada kezkatzeko motiborik. Baina, esan bezala, ondo da azpimarratzea Orioko Kultur Etxea plaza polita eta goxoa dela.
Oierrek eta konpainiak astean zehar eman dute ezagutzera datozen egunetan Pete Seeger-en hainbat kanta euskaratu eta horietako batzuk grabatuko dituztela datozen egunetan Garate Estudioetan. Pete Seeger gogoan EPa deskarga digitalean jaso nahi izanez gero, sartu estekan eta jarri bertan zure posta-elektronikoa.
Gainera hamalau kantu joko dituzte martxoaren 26an Arriaga Antzokian. Eutsiko diogu, Pete! The Seeger Basque Sessions emanaldi bakarra izango omen da Loraldia festibalaren enkargu hau.
Hona hemen Orion eskaini zuten "Nork mindu hau" kanta.
Peter Punk
Larunbata. Txioak begiratzen ari nintzela Goizalde Landabasok bezperan botatako hau ikusi nuen.
Ruper Ordorikak Leopoldo Maria Panerori kantari. Peter Punk. Inon gorderik ez dagoen kantua. https://t.co/IKVQdrwCcj
— Goizalde Landabaso E (@GoizaldeL) 2017(e)ko otsailak 24
Bertan itsatsita Ruper-en "Peter Punk" kantaren audioa.
Audioa ondorengo bideo honetatik hartuta dago eta bertan entzun dezakezue ere txantxikuarraren aurkezpena (espero loturak 1h 28 min 10 seg-ra eramatea, zeren bideo txertatuetan ez du hori errespetatzen).
Bitan entzun dut zuzenean kantu hori:
1.- 2000ko azaroaren 2an lehen aldiz.
2.- 2011ko azaroaren 7an bigarrenez.
Azken bideoan Ruperrek berak dioen bezala, kantu hori soilik Madrilen jotzen du eta erabiltzen du kontzertuak ixteko.
Ez dauzkat poemario asko etxean, baina bai bat Leopoldo María Paneroren bat. 1995ean Lagun liburu dendan erositako "Contra España y otros poemas no de amor". Hauxe letra.
Peter Punk
Peter Punk es el amor y Campanilla su princesa
en el cielo están buscando el secreto de la nada
todos los Niños Extraviados
Peter Punk es el amor y Campanilla su princesa
Garfio busca en vano el secreto de su mano
y Campanilla llora al pie del Árbol Extraviado
adónde las sirenas y adónde los enanos
Peter Punk intenta en vano su amor explicar,
en una playa desierta Campanilla lo dejó.
¡Una canción menos, Peter Punk! (este apunte en castellano)