Iñigo Cabacas, in memoriam
Atzo erabaki nuen idatzi behar nuela blogean azken bi aste hauetan Gasteizen (Xuban Nafarrate martxoaren 29an) eta Bilbon (Iñigo Cabacas apirilaren 5ean) larriki zauritutako bi pertsona horiei buruz, baina jada ezin esan larriki zauritutako bi pertsona daudenik: Xuban errekuperatzen ari den bitartean, Iñigo gaur bertan hil egin baita.
Buruan nituen ideiak ederki adierazi dituzte idatziz Iker Armentiak ¿Qué está pasando con la Ertzaintza? apuntean eta Imanol Muruak Datorren lekutik datorrela zutabean.
Adibidez, hona hemen Imanolen hau:
"Ertzaintzak esan du zer gertatu zen ikertuko duela, ez omen dagoelako argi pilotakada batek jo ote zuen. Poliziaren bertsioei buruzko eskarmentuak itzulpena egiten digu: ukatu beharrean ez dagoela argi besterik esan ez baldin badu Ertzaintzak, argi dagoela ondoriozta daiteke".
Deigarria ere El Correok jasotzen duena: "Mi hijo tiene un boquete en la cabeza". Amaren esaldia da. Aitaren beste esaldi bat: "Como para cualquier padre, es un chaval modelo. Es sano, deportista, le encantan las olas (el surf), jamás ha estado metido en líos de política".
Ulertzen dut aitak esan nahi duena, baina Iñigo politika kontuetan bazebilen ere, Ertzaintzak hura jipoitzeko eskubidea zuen?
Indarkeria mota hau ere gelditu beharra dago. Derrigorrean. Gai izango ote gara, adibidez, agur esateko poliziak jaurtitzen dituen gomazko pilotei? Ni ez naiz oso manifestu zalea, baina hona hemen Katalunian sortutako Stop Bales de Goma kolektiboaren webgunea, baita begia galdu duten Nicola Tanno, Jordi Sallent, Oscar Alpuente eta Jordi Navalekin eginiko bideo hau ere.
"Ninguno de ellos estaba haciendo un acto vandálico, aún no saben por qué les dispararon, y posiblemente nunca obtendrán una respuesta (...) Ninguna de las víctimas de las bolas de goma sabe quién les disparó. Los agentes responsables se mantienen en el anonimato y siguen yendo a trabajar cada día por la seguridad de todos nosotros".
Euskal Herrian ere ezagunak dira horrelako kasuak. Aspalditik gainera. Begia galdu duen jendea, bizia galdu duena. Gaur, tamalez, beste bat gehitu behar zerrenda honetara: Iñigo Cabacas. Gugan bego!
Iñigo Cabacas, in memoriam (este apunte en castellano).
Getaria finalista da 2012ko Model Your Town lehiaketan
Bigarren aldia da Google-k Model Your Town lehiaketa antolatzen duela. Lehenengoa 2010ean izan zen eta orduan Donostia lehiatu zen munduko beste bost hirietako proiektuekin batera. Azkenean, Peruko Barranco barrutia izan zen garailea.
Hiri bakoitzeko eraikinak 3D modeloetan erakutsi behar dira Google Earth erabiliz. Gipuzkoa3d blogean diotenez, Getariarekin batera, 200dik gora hautagai aurkeztu dira. Epaimahaiak sei hiri aukeratu ditu eta hauek dira beste bostak: Zielona (Polonia), Torun (Polonia), Lowel (AEB), Leominister (Erresuma Batua) eta Evansville (AEB).
Virtual Geo Simulations da lanaren egilea eta horren atzean Josetxo Pérez Fernández eta Pedro Domecq daudela irakur daiteke Google Sketch Up-en.
Orain norbanakoek botoa emateko aukera dute 2012ko maiatzaren 1era arte. Non eman behar den botoa? Google Sketch Up izeneko orrialde honetan. Baina kontuz: behin bakarrik bozkatu dezakezu eta ondo aukeratu herria.
Talde (eta hiri) garailea maiatzaren erdialdean emango dute ezagutzera. Ea Getariak aurten lortzen duen Donostiak duela bi urte lortu ez zuena.
Getaria es finalista en el Concurso Model Your Town 2012, este apunte en castellano.
Martxoak 29: greba orokorra #m29greba
Joan den asteartean, martxoak 27, Donostia Antzerki Sariaren gala egin zen Victoria Eugenia Antzokian. Gure bide galduak antzezlanak, Dejabu Panpin Laborategiarenak, merezita irabazi du 2011n Donostian emandako euskal antzerki onenaren saria. 1975. urtearen bueltan Euskal Herrian bizitako giroa du elikagai: herrietatik (euskal zein kanpotik) etorritako etorkinak, fabrikak, euskal kultura errekuperatzeko taldeak, tabernak, etab.
Egileak eta aktoreak urte haren bueltan jaiotakoak dira. Ez dakit hogeitaka urte barru zer kontatuko duen euskal antzerkigintzak gaur egun bizi dugun garai honi buruz, baina erreparatu beharko lioke, adibidez, Greba Euskal Herrian webguneari. Hots, ez gaur, 2012ko martxoaren 29an, hogeitaka urte barruan sarean egongo den webguneari baino. Espero dezagun norbaitek gordeko duela memoria hori.
Zeintzuk izango dira hogeitaka urte barru indarrean egongo diren sare sozialak? Twitter? Auskalo non egongo den 2040. urtearen bueltan eta ez dakigu sare sozialak kontzeptua bera ere mantenduko ote den (blogak, berriz, bai egongo direla). Bada @grebaorokorra izeneko erabiltzaile bat zegoen greba eguneko zeraren berri emateko. Aurreko egunetan #grebaorokorra izan zen erabilitako traola eta greba egunean bertan #m29greba (twitter-eko gauzak).
Edukiak nola sareratu esplikatuz bideo bat egin zuten Youtuben.Youtube ez badago 2040 urtean, begiratu Wikipedian.
29 de marzo: #huelgageneral #29m #m29greba, este apunte en castellano.
Ba al duzue Obabako Testiguen berri?
Julianen amonak bizitzako azken urteak seme-alaba ezberdinen etxeetan pasa zituen. Bakoitzarenean hilabetea edo bi hilabete, jada ez naiz gogoratzen. Zamorakoa zela uste dut, baina ezin erabat ziurtatu. Etxean zegoenean denei zabaltzen zien atea. Juliani galdetu nion ea hori ez ote zen problema bat, baina berak ezetz erantzun zidan.
Adibide gisa jarri zidan amonak egun batean nola hartu zituen Jehovako lekukoak. Julian ikasten zegoen bere gelan. Amonak atea ireki eta Jehovakoen txapa ederki aguantatzen zuen, haiek galdetutako gauza guztiei amen esaten zien bitartean.
Zein zen amonak inoiz pasatzen ez zuen marra? Diruarena. Hau da, Jevoharen supporter-ek aldizkaritxo bat ematen ziotela. Ondo. Harengatik dirua eskatzen ziotela, Messik gola sartu baino azkarrago bueltatzen zuen amonak oparitxoa.
Ez dakit Obabako Testiguek dirua eskatuko ote duten (ez dirudi), baina bideo-trailer polita prestatu dute Añorgan martxoaren 22tik aurrera hilero abiatu duten literatur solasaldiaren berri emateko.
Abiadura moteltzen denean...
Autopistan zaude. Halako batean, hainbat aldiz azkar pasatzen zaren toki horretan bertan auto-ilarak daude. Eta abiadura derrigorrez mantsotu beharra dago. Eta azkar pasatzen den paisaia, mantso ikusteko parada duzu. Denoi gertatu zaigu.
Larunbata eta igande goizak aitarekin batera atera naiz paseatzera Irundik barrena. Eta beste batzuetan ikusten ez nituen gauzak ikusi ditut. Adibidez.
Irungo Bixera
Autopista eraikitzen ikusi nuen lehendabizi. Lizardi eta Altzubide jada ez zeuden etxe aldamenean: autopistaren beste aldean zeuden. Mendiola ere bai. Ezurriki bota egin zuten, gure baserria (Lekunberri) edota Lapitzeko Errota bota zituzten bezala. Ugaldeko Errota ez, ordea, baina ez du gehiegi aguantatuko.
Zenbat horrelako ustezko progresoaren izenean? Askotan, aldiz, ematen du MCD taldeak zioen bezala De ningún sitio a ninguna parte goazela progreso horren izenean. Aurrerabidea?
Aste honetan, EAJko Donostiako zinegotzi den Juanra Vilesek ¿Riqueza o prosperidad? apuntea argitaratu du bere blogean. Balio dit aberastasuna eta oparotasunaren arteko desberdintasun horrek. Ekonomikoki ez gara inoiz aberatsak izan, baina bizi izan ditugu oparotasun garaiak.
Ireki parentesia. Honen harira, irakurri Rafa Chirbesi eginiko elkarrizketa hau (pdf). 7. orrialdean aipatzen du espekulazio urbanistikoari buruzko hainbat kontu. Itxi parentesia.
Irungo Bixera itsusia (baina gurea) bota egin dute aste honetan. Gerra Zibilaren garaian egindako eraikina zen eta argazki hau atera zion Gari Garaialdek. Merkiena ez da hori apunte laburra publikatu zuen Bogan. Zenbat aldiz ez da hori gertatu? Hiltzen utzi eta gero (ez daukagun) diruz ondo koipetutako errekanbioa egitea. Adibide bat, trena.
Urdanibiako edo Moskuko Azoka
Mercadillo gisa ere ezagutu dugu. Zenbat urte izango ditu? Nire ustez 1980. hamarkadan jarri zuten martxan eta larunbatero dago hitzordua. Pena ezin dela argazki honetan soinu banda entzun. Merezi du bisita bat.
En este banco tomaba el sol mi abuela Carolina
Igande goizean Soroxarta ingurura joan gara. Eta hantxe topatu dut ustez haur (neska?) batek idatzitako hau. Hunkitu nau.
Lo tienen bonito los chavales
Geldialdia Mariño tabernan egin ondoren, CAFen paretik pasata Lakaxita gaztetxera iritsi gara. Gizaseme batek hori esan dio emazteari: "Lo tienen bonito los chavales". Aldamenean tanatorioa dago. Metro batzuk aurrerago aitak 2008an lau hilabete pasa zituen egoitza.
Bi aholku amaitzeko
Baga, irakurri Pum-Ba-Pa entzuten den bitartean. Dominika Etxart-en omenez. Gugan bego. Respect.
Biga, irakurri Javier Ortizen Otra vez la primavera apuntea.
Basta con ir más despacio..., este apunte en castellano.
#blogeu Ez dugu Euskadiko blogarien elkarte bat behar
Hegoaldeko antzerki talde bateko ordezkaria Iparraldeko beste antzerki talde bateko ordezkari batekin jarri zen harremanetan. Elkarlanean aritzeko proposamena egin nahi zion lehenak bigarrenari. Iparraldekoak prest zuen erantzuna: "Oso ondo. Elkarrekin egingo dugu lan, baina ez dugu inolako elkarterik sortuko. Ez dakit zenbat elkarte eta erakundeko presidente eta kide naizen eta nazkatuta nago jada. Lanari ekingo diogu eta kitto".
Hori etorri zitzaidan burura pasa den udazkenean Getxoblog topaketetan Mikel Agirregabiriak planteatu zuenean Euskadiko Blogarien Elkartea sortu nahi zuenaren berri izan nuenean. Oker ez banago, egun hartan bertan, jende gehienak ere ez zuen beharrik ikusten.
Pasa da denbora eta duela egun batzuk jakin dut Blogeu izena proposatu dutela. Wiki bat dago eta ia 100 lagunek eman ei dute izena bertan egoteko. Otsailaren 24an egin zuten bilera bat eta haren berri eman zuen Agirregabiriak bere blogean. Martxoaren 16an dator hurrengo hitzordua.
Internet munduan hasi nintzenean, berehala ikusi nuen ona izango zela hau bezalako etxe batean (eibar.org) hartzea ostatu eta oso libre izan naiz beti. 2004an blogak izan behar genituela, pausoa eman nuen eta hasi nintzen idazten. Gaztelaniaz ere komunitate batean nago (javierortiz.net) eta berdin.
Baina ez dut beharrik ikusten Euskadiko Blogarien Elkarte bat izateko. Blogarien sindikatu bat? Gu ez gara profesionalak. Nodo bat gehiago? Izen horrekin ezin da bat gehiago izan. Athletic-ek Manchester United taldea hankapean hartu zuenean gauza bat ez zitzaidan batere gustatu: taldeak eraman zuen elastiko berdea. Gu gara Euskadiko selekzioa ozenki adieraziz.
Hemen gauza bera: izen horrekin ezin da beste nodo bat izan eta ez da horrela tratatua izango. Ikusiko duzue. Erreferentzialtasuna bilatu nahi da eta dirulaguntzak jasotzeko toki bat sortu. Oso ondo. Baina ez kontatu nirekin.
#blogeu No necesitamos una Asociación de Bloggers de Euskadi, este apunte en castellano.
EGUNERATZEA: martxoak 23. Azken egun hauetan eztabaida gehiago egon da gai honi buruz eta niri interesgarriak iruditzen zaizkit ondoko lotura hauek.
La opinión de una pantera vasca. Luistxo Fernandez.
Blogeu? Gracias, pero no. Joxe Rojas.
Blogeu: Bidaiak eta blogak Bilbon.
Egoitz Goikoetxea.
Eusko blogariak vs. blogeu, Jabi Zabala (Sarean izeneko blogean idatzi zuen, baina erorita dago orain)
Memoria vs. ahaztura
Aste honetan, ostegunean, Donostiako Kursaal txikia erabili zuen Bide Ertzean taldeak Don Inorrez diskoaren biraren amaiera kontzertua eskaintzeko. Ez zuten aretoa jendez bete, baina bai lortu zutela musikarekin lepo betetzea aretoa.
Lagun apartak gonbidatu zituzten eszenatokira. Berri Txarrak taldeko abeslaria, Gorka Urbizu, eta Balerdi Balerdi biziberrituaren kantaria, Toño Muro.
Esan bezala Don Inorrez diskoa jorratu zuen, bereziki, boskoteak (Ubeda Toxic Twins, Karlos Arantzegi, Fran Iturbe eta Joserra Senperena), baina nik Non dira diskoko Manuel Goenagak kontatutakoa kanta daramat itsatsita ostegunetik.
Manuel Goenaga usurbildarra Gerra Zibilean aritu zen borrokan. Preso erori ondoren, kartzelan egon zen 1952. urtera arte. Imanol Ubedak Usurbilgo Noaua aldizkarian egiten du lan eta han elkarrizketatu zuten Goenaga (pdf lotura). Manuelek berak kontatu nahi ei zituen garai haietako istorioak.
Imanolek kanta aurkezterakoan, gerraren ankerkeria aipatu zuen eta kantak ondo baino hobeto islatzen du hori, Asturiasko frontean eroritako Ugarte usurbildar gaztearen heriotzaren berri ematerakoan.
Oharra (martxoak 5, 23:30): lortu dut kanta. Hau dena aldatu nahi nuke blogaren bidez topatu dut.
Juan Aranzadi irakaslea Etxepare Institutuak gonbidatuta egon berri da Alemanian. Berarekin batera, hainbat euskal intelektual ere egona da. Imanol Muruak kontatu zuen Berrian Badoa tigrea zutabean. Harkaitz Canoren tigrearekin jokatu zuen Muruak: Tigre batekin bizi.
Aste honetan bertan, Aranzadiri eginiko elkarrizketa argitaratu dute Jot Down magazinean. Merezi du Vocento taldeko Londresko korrespontsala den Iñigo Gurruchagarekin izandako solasaldiak. Mamitsua da, baina nik gaur hona ideia bakarra ekarri nahi dut.
Aranzadi ez da memoria derrigorrez gordetzearen aldekoa. Hots, inor ez da oroimena gordetzera behartu behar. Ahaztea eskubidea da.
"Muchos de los que se solidarizan con el sufrimiento de las víctimas, lo que les están diciendo es que deben recordar su sufrimiento de por vida, que deben convertirse en víctimas profesionales, están impidiéndoles recurrir al único resorte psicológico que tenemos los humanos para paliar el sufrimiento del pasado, que es el olvido".
Memoria vs. ahaztura. Biktimak ahazteko eskubidea du, baina gizarteak oroitzeko beharra dauka, nire ustez. Eta kontatu nahi duenak, kontatu dezala. Goenagak egin zuen moduan.
Memoria vs. olvido, este apunte en castellano.
Guillermo Nagore: hamar hilabetez mundua korritzen #galtzeimer
Behin baino gehiagotan ekarri dut hona #galtzeimer izeneko etiketa. Kontatu ditut ere etiketa hori erabiliz orain, seguruenik, kontatuko ez nituen gauzak, baina bere garaian nire barrutik atera behar nituenak. Aita bizirik dago, baina hasi da jada bere burutik aurpegi batzuk ezabatzen. Eta hori drama bat da, bera gehien zaindu duen ama baita bere albumetik desagertu den lehena.
Gaur, Alzheimer gaitzarekin zerikusia duen proiektu bat aipatzera nator. Guillermo Nagore kazetari nafarra da. Noticias de Gipuzkoa periodikuan egon da lanean duela gutxira arte. Egunkaria utzi eta La memoria es el camino proiektuari ekin dio: martxoaren 18tik aurrera, 10 hilabete pasako ditu Finisterre eta Jerusalem lotzen dituen bidea oinez egiten, bakarrik.
Alzheimerra aitzaki hartuta abiatuko da eta alemaniar doktorearen izena daraman gaitzaren bandera eramango du hilabete hauetan. Bidearen leloa: Alzheimer-ari buruzko estatu politika baten alde.
Nire egokia iruditu zait proposamena eta, gainera, modu xumez bada ere, bidaia laguntzea erabaki dut. Horren beharra ere baitu Nagore ibiltariak. Oraingoz El Naturalista marka da dirua jarri duen enpresa bakarra. Enpresen bidea ez da oztopo norbanakoen laguntza ere jasotzeko.
Nola lagundu dezakezue? Hona hemen modua, La memoria es el camino: donativos.
Zorte on Guillermori haurdunaldia baino pixkat luzeagoa den bidai honetan. Haren berri izango dugu La memoria es el camino blogean.
Guillermo Nagore, diez meses pateando desde Finisterre a Jerusalén #galtzeimer, este apunte en castellano.
Etxean geratzeko gogoa
Dear JOR,
Gervasio deitu diezaiokegun bion lagun batekin egon nintzen aurreko batean hizketan. Esan zidan apenas ateratzen dela etxetik. Ez da tabernara joaten, besteak beste, ezin duelako garai batean bezala edan. Adinaren eta edanaren ajeak.
“Zu bezalako zazpi edo zortzi lagunekin aritzen naiz telefonoz”. Hilean behin-edo deitzen diot nik. Izango ditu ni baino gehiago deitzen diotenak, baina, finean, horrek esan nahi du, gutxi gorabehera, hamabost-hogei solasaldi izango dituela hilean.
Eta zurekin gogoratu nintzen, noski. Zure "Diario de un resentido social" hura.
Gogorra izaten ari da Donostiako negua. Hotza, iluna, txisparik gabekoa. Bueno, badira Ander Izagirreren testu hau bezalakoak. Bere ikuspuntuaz gain, oso interesgarria iruditu zait sortu den solasaldia. Beste iritziren bat bota duenak ere, errespetuz esan baititu esan beharrekoak. Ez da ohikoa azken bolada honetan.
Ostiralean Intxaurrondon arituko da Josh Rouse. Valentzian bizi da gaur egun, baina izatez Nebraskakoa da. Gustatu zaizkit haren aire mediterranoak, argitasun hori. Behar-beharrezkoa dut gaur egun.
Besarkada bat, jamaiquino.
Dan ganas de quedarse en casa, este apunte en castellano.