Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Zer gertatzen ari da Donostiako Udaletxean?

Zer gertatzen ari da Donostiako Udaletxean?

Mikel Iturria 2012/07/27 08:55
Arraroak oso egiten ari zaizkit Donostiako Udaletxean politikarien artean, egunak joan egunak etorri, kamera aurrean ikusten ditudan hainbat gauza.

Ez ditut gehiegi jarraitzen Donostiako Udal plenoak, baina jarraitzen ditudan apurretan iruditzen zait demaseko espektakularizazioa dagoela. "Sálvame" txiki bat.

Ezin dut sinetsi egoera normal batean Nereak Denisek dioena esan izana. Eta sineskaitza egiten zait nik ezagutzen dudan Nerea ez delako horrelakoa.

Arraroa oso egiten zait ere Denisen erreakzioa. Susanak ere jenioa badu, baina ez da pertsona gaiztoa.

Beraz, galderak baditut, baina erantzunik ez.

Zer gertatzen ari da Donostiako Udaletxean?

P.S.: Denisen bertsioa Por algo será apuntean (bide batez, blogeko komentario batzuk ere oso maila eskasekoak dira). Nerearen bertsioa Bilduren tuit honetan.

Eguneratzea. 19:30. Urak baretu direla dirudi: Demokrazia ikuskizun (Bilduren oharra) eta Denis Itxasoren komentarioa.

etiketak: donostia, politika
Juli Gan
Juli Gan dio:
2012/07/27 10:54
Ordu berberan bazegoen kutxaren asanblada, eta zinegotzi bazuk oso interesatuak ziren harat joateko. Aitzaki bat omen dela. Eta, horrez gainera, oposizioan izateaz ez dira laketuak PSEkoak.
iarandia
iarandia dio:
2012/07/27 17:26
DEnisi bere blogean nahiko egur eman diote egia esan... nik Nerea ez dut gehiegi ezagutzen, baina zenbait pertsona gehiegi ezagutu beharrik ez dago esateko Nereak ez duela horrelakorik esan... oso sinesgaitza egiten zait hori... gainerakoak Denis gezurretan ari den ala ez, Kutxabankeko kontseilura joan nahi zuen ala ez etab.. berak jakingo ditu... momentu honetan sinesgarritasun gehiago ematen diot Nereari Denisi baino.
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2012/07/27 19:48
Kaixo.

@juligan: Kutxabank-erena batek baino gehiagok aipatu du, bai.

@iarandia: oso azkar egin du atzera Denisek. #horiholada
Denis Itxaso
Denis Itxaso dio:
2012/07/29 17:11
Ulertu dezaket Nerearen inozentzia presuntzioa eta nik frogak ez ditudala kontutan hartuta, bere bertsioa sinistea nahiago izatea. Horregatik iruditu zitzaigun eztabaida horrek etzuela gehiago aurrera egin behar. Ez zihoan inora, eta gainera, funtsezko gaian, Nereak onartu zuen iraganean gertatutako mehatxuak gaitzesten zituela. Horrekin auzia, guregatik bere horretan gelditu behar du.

Hortik aurrera, puntualizazio txiki bi: ni ez naiz Kutxako asanbladako kidea eta ez nuen bertaratu behar. Eta bestetik, etorkizunean elkarbizitza guztion artean egin behar dugula sinistuta nago, bai eta ezker abertzalearekin, batez ere politikaren aldeko apustu garbia egin duten horiekin. Baina horrek ez du kentzen zenbait gauzek mindu egiten dutela eta askotan, kalkulu politiko luzeak egin gabe, pilpilean dauden sentimunduak atera daitezkela bestearen azalean jartzeko kapazidadea dugula erakusten ez badugu.
Juli Gan
Juli Gan dio:
2012/07/30 09:00
Denis: gutxi ezagutzen zaitut bainan zurekin solastu egin dut pare bat aldiz. Zure fede onaz ez dut zalantzarik, bainan berria ez zarenez politika arloan, eta soziologo bezala ere jakinen duzunez, kontura asko izan behar da honelako gauzekin. Kanpotik agitz arraroa geratu dela pleno gertatutakoa ete ondorengo manifestaldiak. Urteak daramatzazu udaletxean, nolakoa den "zurrunbiloa" jakiteko.

Kutxakoa: Agian zure asmoa garbi eta ondratua izanen zen, bainan zinegotzi batzuk probextu zuten kutxaren asanblada joaiteko. Hurrengoan, horrelako gauza istusiak gertatzen badira, zorte hobeagoa desiratzen dizut arrazoia izateko.

Erran dizunez, zure asmo onari buruz ez dut zalantzarik, bainan zure inguruan pirañak bertzerik ez dire (Zure lankiedak eta bertze interesatuak, noski)
Agurrak.
Denis Itxaso
Denis Itxaso dio:
2012/07/30 12:25
Ados JuliGan. Gauza guztietatik atera daiteke ikaskizun bat, batez ere esperientzia txarretatik.
txu
txu dio:
2012/07/30 16:51
Nik Internetez eman zuten lehen plenoa ikusi nuen. Interesantea. Esan behar: Gasco hori hoolingan huts moduan jokatu zuela, guztiz hezigabea, beste berbaldiak eten eta eten, errespetuari faltaz... Ez dakit bere burua nabarmendu gura zuen, bere taldeko burua bera zela erakutzi, "estiloa" ezarri guran, edo ezinegonean izorratzera joan.
    Gero Denis-Nerea edo Nerea-Denis auzi horretan esan zuenean berriro gertatuz gero joan egingo zela (edo zirela), MESEDEZ! Lehen egunetik joan da plenoa izorratzera!
iturri
iturri dio:
2012/07/31 22:23
Barkatu, baina Eibar.org komunitatearen blog zerbitzua berritu dugu eta orain ez ditut jasotzen nire e-mailean blogean utzitako komentarioak. Gainera, kanpoan egon naiz atzodanik eta orain arte ez ditut erantzunak ikusi. Barkatu, beraz, komentaristei.

Eskerrik asko @juligan eta @txu, komentarioengatik. Ez dut ezer gehitzeko.

@denis Zuri ere eskerrik asko, noski. Kanpotik (ez oso kanpotik, egia da) begiratuta ez dakit zer gertatzen zaizuen plenoan. Azken urte honetan urrats garrantzitsuak eman dira gure herri honetan bakea lortzeko, baina normalizazioa (ze hitz itsusia!) lortzeko oraindik asko falta da. Uste dut Patxi Lopezek hauteskundeak deitu arte gauza ez dela baretuko, baina gero ere izango da saltsa (alkatetza zuena izan daiteke eta horrek urak mugituko ditu). Urduritasuna, beraz, kontestu honetan ulertzen dut.

Herritar gisa, gustatuko litzaidake gauzak askoz ere lasaiago egotea Udaletxean, baina, esan bezala, trantsizio garaiak bizi ditugu eta gorabeheratsuak izaten dira.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter