ZIENTZIA
GEOBIOLOGIAri buruzko ikerketa artikulua egin dut.
Hasieran neurgailuarekin egindako aurkikuntzatxoa besterik barik kontatzea pentsatzen nuen. Gero, hariari tiraka hasi eta erlazionaturiko gai batzuk pilatu zaizkit. Azkenean, zientzia formatuarekin eta erdera hispanoan, gai honi buruzko euskal irakurlegoa sustatzeke dago eta.
Beste froga eta lan batzuk ere martxan dauzkat. Beharbada, izango da hemen honi buruzko gehiago.
25 de abril sempre
Ezagutzen dudan iraultzarik ederrena. Herria eta militarrak (MFA) berehala bat eginda, armak bai eta muniziorik ez...balen ordez krabeliñak. Info piskat
Txarrena, benetako iraultza, PREC (Periodo Revolucionario em curso) apurtu zela, AEBen injerentziaz...
Ospatzeko, Grândola Vila Morena, oihuka baten zein xuxurlatzen abes daitekeen kantua. Bertsio hau Amalia Rodriguesena:
Irakeko gerra, aldaketa klimatikoa eta gerra nuklearra
Oraintsu kaleratutako txosten baten aurrerapenak berotegi
efektua eta gerren arteko harremana lantzen du. Ejerzitoek gerretan sortutako
emisioak itzelak dira. Honi, munduan zehar egiten dituzten maniobretan sortutakoak
gehitu behar zaizkio.
Txostenak Irakeko gerra ardatz du eta laburpen moduan:
1. AEBen
Irakeko gerrako gastuek hemendik 2030 urte bitartean energia
berriztagarrietan egin beharko lirateken inbertsio guztiak berdintzen
dituzte.
2. Gerra
honetan, 141 milioi tona CO2 isuri dira. Zenbat den irudikatzeko: wikipedian
3. Dirutan, 600.000 milioi dolar izan dira, 50MW tako
9.000 parke eoliko eraikitzeko haina.
4. 2006 urtean AEBek Irakeko gerran gastatutakoa, mundu osoan energia berriztagarrien inbertsiotan orain arte gastatutakoa baino gehiago da.
5. Obamak hurrengo 10 urtetan energia berdeen teknologia eta belaunaldi berrian 150.000 milioi dolar gastatuko dituela esan omen du (Irakeko urteko gastua).
Estimazio hauek oso kontserbatzaileak dira, erregaien erabilera intentsiboan, petrolio putzuen suteetan, gas eztandetan eta lehergaietako produktu kimikoek eragindako berotegi efektuan oinarrituak daude. Ez dira kontutan hartu neurtzeko zailagoak diren gerrako garraio jarduera guztiak (tropen mugimenduak, merkantziak eta abar).
Txosten osoa aurten kaleratuko da.
Bestalde, hari berdinari tiraka baina gaiz aldatuz, amerikarrek Iraken egin dutenak izenik ez du. Eta pobretutako uranioaz ari naiz. Pentagonoaren datuen arabera 4 milioi libra uranio zabaldu dituzte (1,8 milioi kilo pasatxo). Hau, erradiaktibitate kantitateari erreparatuz astakirtenkeria handia da, Nagasakiko bonbarena baino 250.000 aldiz gehiagokoa. Honen efektuak epe ertain luzera, oso gogorrak izan daitezke, jada ez badira.
Gerra nuklear modernoa.
Documentos TV
2002ko urtarrilaren 8an, Pedro Erquiciaren Documentos TV saioak Contracorriente izeneko programa prestatu zuen, kutsadura elektromagnetikoaren eraginei buruzkoa.
Zentsuratua izan zen.
Hilabete batzuk beranduago Valladolideko neskatxoetako bat hil zen.
Nahiz eta gobernu aldaketa egon eta TVEko ekipoa aldatu, programak ez du argitara biderik izan TV publicoan.
Zein da arrazoia, osasun egoera on bat izateko higiene elektromagnetikoaren beharra izkutatzeko?

Kutsadura elektromagnetikoari buruzko jardunaldiak

Maila handiko zientzialari, mediku eta adituak datoz, esanguratsuenak:
Pedro Costa Morata, Telekomunikazioetako ingeniaria eta Soziologoa. 1998ko Ingurumeneko Sari Nazionala. Nazio Batuen eta Unescoren aholkularia. Telekomunikazioen Goi Mailako Eskolako irakaslea.
Jose Luis Bardasano Rubio, Ikertzailea, glandula pinealean eremu elektromagnetikoen eragina mundu mailan gehien ikertu duenetako bat. Alcalá de Henareseko Medizina Fakultateko katedraduna. Espezialitate Medikuen Zuzendaria, Bioelektromagnetismo eta Osasun Zientzietako Fundazioko lehendakaria.
Ceferino Maestú Unturbe, medikuntzan doktorea. Bioelektromagnetismoan espezializatua. Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Telekomunikazioen Goi Mailako Eskolako irakaslea.
Alberto Arrate Ormaetxea, gai hauetan arlo juridikoan aditua den abokatu eibartarra.
Beste hizlari batzuk ere izango dira, Emilio Mayayo Artal doktorea (patologoa eta RF frekuentziadun eremuen eraginaren ikertzailera), Iosea Girbau (ingeniari teknikoa), Pilar Ollo Luri (abokatua).
Bestalde, erradiazio elektromagnetikoak mapatan lekutzeko Tagzaniaren erabilpena proposatuko du gure GEA elkarteak. Horretarako, Patxi Gonzálezek, GEAren ibilbidearen errepasoa egingo du eta nik GEORAD etiketa edo tagarekin, Tagzanian neurketa elektromagnetikoen datuak sartzea proposatuko dut, oraindik berde xamar dagoen proiektuaren lehen pauso bezala. Horretarako, adibide bezala, atzo Basaurin izan nintzen pare bat neurketa egiten, bata gela azpian transformagailua zuen haur-eskola beten eta bestea, telefono antena potente batzuren inguruan, balore altuekin biak.
Ohartxoa: sarean ez dut jardunaldiko programaren pdfrik aurkitu. Norbaitek interesik badu, e-mailez Kontaktuan eskatu eta bidaliko diot.
Akzio–erreakzioak eta nire ezker abertzalea
Printzipio honek mugitzen gaitu.
ETAren akzioari erreakzioak PSOEri garaipen oparoa eman dio, baina batipat euskal herrian; espainialdeko igoera, gehiago da PPren iraganeko ekintzei, kanpainako hitzei eta ekintza potentzialei erreakzioa, IUren bizkarrera.
Espaiñia faxistenaren akzioek, PP edo PSOE dela, ilegalizazioa kasu, HB zenaren indartzea edo metatzea dakar. Erresistentzia. Baina berez, horrelako akzio batek erreakzio zabal eta orokorrago bat eskatzen zuen (planto demokratikoa eta benetako greba orokorra) eta eman ez bada, aurreko akzio-erreakzioen eragina izan da, hau da, ETAren eta ezker abertzalearen akzioetatik abiatutakoena.
Ilegalizazio barik, Aralar bezelako alderdi batek garapen aukera gehiago izango lituzke, Batasunarekin aukera berdinetan, ETAren ekintzak egonik. Alderdi hau, desagertzera kondenaturiko ezker abertzalearen barne erreakzioa izan da, bertikaltasunaren akzioei erantzunez, nere uste apalean.
Torturak, amorru latza sortzen du inguruan eta erreakzio bezela, gazte gehiago borroka armaturako prest egotea sortzen du, bildurtu barik, oldartu.
Zapaltzen bagaituzte, jeiki egingo gara.
Egunkari bat ixtean, hurrengoa indar gehiagoz pizteko gogoa, animoa eta kemena sortzen dira, horrelakoak Gara indar Berriaz.
Erreakzioak kalkulatu egin daitezke, ETAk bere akzioarekin egingo zuen bezela, PSOE indartuz. Zertarako? Berriz esertzeko, negoziatzeko? Baina zeintzuk dira erahilketa baten sentimen erreakzioak?
Hainbeste erreakzioz, gizartea erre egin da eta negoziatzeko ezer badute, armak uztearen akzioz, presoen egoera latzari irteera erreakzioa izango da.
Abertzaletasuna zikindu egin da, akzio-erreakzio jarrai eta luzeek beste efektu eta tendentzia batzuk bideratzen baitituzte. Martxa honetan, inoiz autodeterminazio eskubidea lortuta, benetako hauteskundeak galtzea izango da ondorio. Patxi lehendakari eta Espainiako subdito izaten jarraitu.
NIRE EZKER ABERTZALEA
Nire burua ezker abertzalekotzat daukat, baina ez daukat alderdirik, eta ez bata legez kanpo dagoelako. Gehiago, ezkerrik inon ikusten ez dudalako edota Batasunaren baitako nirekin-edo-nire-kontra jarrera errepikatuak atzerakada handia ematen didalako. Gero, Aralarrek ez nau batere konbenzitzen, nahiz eta Patxi Zabaleta asko estimatzen dudan.
Bestalde, ezker abertzalea, Euskal Herriko joera nagusia bihurtzea errez ikusten dut. ETAren eragin txarrenetan, 100.000 bozka inguru lortu izan ditu (artalde egonkorra) eta eragin onenetan (akzio barik) 200.000tik gora eta igotzeko potentzialaz. Kopurua goraka joateko ilusioa behar da, ETAren akzioek erreakzio bezala uxatzen dutena.
Behin ilusioa berreskuratuta, garapen modeloa landu beharra dago (ekonomikoa, soziala, kulturala...), alderdietatik aparteko funtzionamendu demokratikoak bultzatuz, auzo eta herri mailatik hasita, eta...lan egin.
Transgenikorik ez!

Asteburu honetan EHNEk antolaturik transgenikoei buruzko jardunaldiak daude Derion.
Bestalde, Greenpeacek “Guía roja y verde de alimentos
transgénicos” plazaratu du. Hemen pdf bezela jeitsi daiteke. Begirada bat botatzeak merezi du, produktu ezagun ugari, gorriz.
Transgenikoei buruz gauza asko esan daitezke. Baina laburbilduz, naturan milaka urtetan eta selekzio ebolutiboz ematen diren aldaketen antzekoak, oso denbora laburrean egiten dira, hazi berriak ekoiztuz.
Espezie berriak sortzen dira, ia beti, multinazional baten produkturen bati edo gehiagori dependentzia dutenak, fitosanitario konkreturen bati edo dena delakoari.
Oraintsu arte existitzen ez zirenez, gainontzeko izaki biologikook ez daukagu horien kodetutako informaziorik. Hau da, organismo biologikook eraren baten gure aurreko belaunaldiek jan dutenaren informazioa daukagu, horrela, gure organismoak, automatikoki detektatzen ditu elikagai ezberdinak, berauek digeritzeko informazioa baduelarik (isuri beharreko azidoak, entzimak eta abar). Momentuz, ez dago osasunaren aldetik transgenikoak arriskutsuak direnaren froga nabarmenik, baina zer egiten den kontutan izanik, hauen elikagarritasuna zintzilik edo guztiz erorita ikusten dut.
Ingurumen aldetik sor ditzaketen desoreka eta efektu ezberdinak ezin dira aurrikusi, eko-logikatik at daude eta kontrolatzeko oso zailak izango dira eta dira. Kutsadura gurutzatuak errez sor daitezke, eta kolonizazioak, biosistemetan eraginak, eta auskalo zer. Beraz, zuzenean negozioarekin lotzen den bioteknologia honekin...zuhurtzia osoa behar.
Transgenikorik ez!!

Txapeldunak blogetik ostua.
Info gehiago (consumer aldizkaritik)
Euskal porrota
Aurreko Ez naiz demokrata izeneko bogeko sarreran hauxe idatzi nuen:
Euskararen etsaien beldur bakarra, euskaldunon biltzea da. Hortik kanporako guztia, errentagarria.
Egoera normalizatu bat izan arte horrela izango da.
Eta ziur naiz, auzi honetan Euskal Herria izeneko izanarentzat NaBai eta EHBai izan direla jazoerarik pozgarrienak. Edo beste era batean esanda, euskararen etsaientzat eta Espaiñiar eta Frantziar nazionalistentzat gertaera mingarrienak horiek izan direla. Batzuentzat, gogorra edo ezinezkoa izango da onartzea, beste batzuentzat, astakeria galanta heriotz saminetik hain gertu, baina ostiraleko erailketak, ETAren jardunak eta egon den abstentzioak, Espaiñia Batuaren aldeko efektua izan dezakete, izan ez badute jada.
Atzo gauean Marian
Beitialarrangoitiaren mitina tristezia puntu batekin entzun nuen ETB1en, bere ustetan, edo hitzetan bederen,
Euskal Herriak abstentzioaren bidez salbuespen egoera era garbian salatu baitzuen.
PSOEren euskal emaitzak ezagutuko ote zituen ordurako, Nafarroako mapa edo Iparraldeko egoera...ala aurretik idatzitako sermoia irakurtze soila egin zuen?
Horrelako irakurketak eginez eta sinistuz, gatazka bere gordinenean luze mantentzeko bideak zabaltzen dira, gatazka leundu eta arintzeko denboretan.
Martxa honetan, inoiz autodeterminazio eskubidea lortu edo
aitortu ezkero, independentziaren aldeko botua ez da %20ra helduko (gaur egun ere, toki askotan larri) eta armaz Euskal Herria defendatzen dutena diotenek erantzunkizunak izango dituzte, nahiz eta hauentzat errudunak
beti besteak diren, zehazki, PNV española, EA ustela eta Aralar traidorea. Beraien ekintzak sakrosantuak dira, helburu sortzez garbidunak eta gudari-burkidetasunaren bedeinkazioz.
Ez dituzte txarto egindakorik onartzen, egindakoa, beti ondo, eta artalde haundi bat atzetik zuria, grisa edo beltza onartzeko prest. Edozer. Baina txarrena, Espaiñiaren batasuna helburu dutenak estratega hobeak direla, eta eskrupulu barik, bere ekintzetan, torturak, albora begiratzen duten epaileak (poder judicial), sumario garzonianoak, egunkariak ixteak, eta abar erabiliz.
Zein demontre ari da Euska Herriaren alde? Zein alderdiaren alde eta zein gatazkaren alde?
Beste era batera, nor bizi da gatazkaz, nor lorpen politiko-ekonomikoez?
Euskal Herriaren aldekoak, euskara hizkuntza bezela handitzen dutenak eta aurreko bi taldeetan ez daudenak dira.
Elecciones 2008
Campaña Elecciones 2008
Nuevo partido de la Casa Sana
Para resolver la especulación inmobiliaria
Después de tanto debate, análisis y contra debate, no hemos oído a
ningún candidato que prometa resolver el más grave problema de este
país, la especulación inmobiliaria.
La especulación
inmobiliaria es un problema tan grave, que hace falta que expertos de
la UE y de la ONU vengan a tirar de las orejas al gobierno ante el
escándalo del precio de la vivienda, que supera el 500 % de su valor
real.
Recordemos que “especulación” significa conspiración para alterar el
precio de las cosas”. Y la especulación del suelo existe gracias a la
complicidad municipal, y la corrupción política generalizada.
El Caso Fuenlabrada
La pasada primavera ha sido noticia, un promotor de Fuenlabrada que
demuestra con hechos que, es posible construir viviendas sociales de
tres dormitorios, garaje, trastero y piscina, por 80.000 euros (IVA
incluido), o sea cinco veces menos que los precios de mercado que ya
rondan los 400.000 euros.
El promotor de Fuenlabrada, llamado “el Robin Hood de los pisos”, el
gestor de cooperativas José Moreno (alias el pelucas), lleva tres
lustros haciendo casas baratas, se considera satisfecho de los
beneficios justos obtenidos, y dispuesto a una nueva promoción a
precios de coste reales, no precios especulativos.
Nuevo partido de la Casa Sana
Porque creo que “otro mundo es posible”, propongo la creación de un
nuevo partido de la Casa Sana. Un partido transversal, para resolver la
especulación inmobiliaria, y por el “derecho a una vivienda sana”.
Quizá convenga reformar la Constitución Española y añadir algunos
Derechos Fundamentales:
Derecho al sol (sin ozono, sin cáncer).Puestos a pedir podemos pedir la Luna, pero esto no es una UTOPÍA (irrealizable), esto es un derecho básico a la vida, y si el Pelucas lo hace en Fuenlabrada ¿porqué no en Bilbao, Barcelona, Sevilla o Madrid?
Derecho al aire limpio (fresco, limpio y puro).
Derecho al agua corriente (fresca, de manantial).
Derecho a la tierra (finca, solar, heredad).
Derecho a la vivienda (sana, digna, precio justo).
Una pregunta idiota
¿Queda algún promotor honrado? ¿Queda algún político con ética? Si un candidato dice ser de izquierdas y no defiende estos derechos fundamentales, como ecología, salud y vivienda, si tu candidato no te promete el derecho a una vivienda sana, está muy claro que no es de izquierdas, o sea que VOTA EN BLANCO.
© CCA. Carlos M. Requejo. Marzo 2008. <mrequejo@teleline.es>
Politikoen alde
Klase politikoari egurra ematen jardun dut pare bat mezutan, zerrendan eta baita blogean ere, baina egia esan, salbuespen zoriontsuak ere badaude. Gutxi. Eta gehienetan, baztertuak, dimitituak, gaixo edo erre-erre eginda bukatzen dutenak.
Bertsolariak zioen moduan, politikan ez da gauza politikan, eta horretara, politiko jarduna ogibiderik gogorrena begitantzen zait. Zintzotasun minimoa edota kontzientzia minimorik izan ezkero, sofrimentu latza baitakar atzetik.
Askatasun indibiduala galtzen da, partidua, goi-buruzagitza, erakundea,
multinazionalaren "kazoa", promotorarena edo bestela mehatxuak handik
edo hemendik...Beti presioak era jakin baten jokatzeko, gizur jakin bat esateko
edo fabore konkretu bat egiteko.
Beraz, intentzio onenekin patata ustel horretan sartzen direnei, zorionik
onenak. Egiteko asko dago eta.
Hau idatzita, bapatean, Arnaldo Otegi, Adolfo Suarez, Carlos Garaikoetxea, Patxi Zabaleta eta Gerry Adams agertu zaizkit gogoan, zelako kuadrilla! Ez galdetu zergatik...