Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Geobiologia

Asier Arregi 2008/01/26 16:18
Lekuen, etxeen eta oheen bizigarritasun baldintzak aztertzen dituen zientzia dugu.

Bizilekua, ohea eta osasuna

GEO lurra da, BIOS bizidunen multzoa. Beraz, LOGIA honek bien arteko harremana aztertzen du, era orokorrean edo giza bizigarritasunari eta lurraren energiei begira. Lurraren energiak, atmosferaren eta barruko aireen kalitateak, eremu elektromagnetikoen azterketa, eraikuntza materialak, bioeraikuntza, koloreak, ohearen kokapena, formen energia, Feng Shui eta zuhaitz osoa bete dezaketen beste abar guztiak.

 

Zuhaitza gure etxea bada, eta etxe osoa OIKOS, ekonomia eta ekololgia hitzen erroa, eko-LOGIArekin harremana, zuzena.

Gai hau sakondu aurretik ez nuen uste osasunarengan daukan eraginaren laurdenik izango zuenik. Inoiz ez da faktore bakarra, baina gaixotasun grabeetan ia beti aurkitzen dira tokiak baldintzaturiko faktoreak. Eta hauek, hobetu egin daitezke beti. Ohearen kokapena faktore izugarri garrantzitsua da eta askotan nahikoa izaten da distantzia labur batez lekuz aldatzea hobekuntzak igartzeko.

Osasunaren baitan larruazalak muga bat ezartzen du. Osasun arazo baten aurrean bi estrategia daude, bata mintz horretatik barrura (elikadura, psikosomatika, ariketak...) eta bestea kanpora, ingurunea, bizitokia, lantokia, etxea, ohea.... Azken hauen azterketan oinarritzen da geobiologia, hau da, tokiko faktoreek osasunarengan duten eraginean. Beste kontzeptu batzuk ere hedatu dira kontu berdinei buruz jarduterako orduan, bio-bizigarritasuna (biohabitabilidad), domobiotika, baubiolgie, habitataren medikuntza eta abar.

Zientzia hau, izendapen honekin XX. mende erdialdetik aurrera ezagutzen da.

Hastapenek Alemaniara garamatzate, 1930ean Gustav Von Pohl erradiestesian trebatutako aristokratak aurkitutako erlazio bitxi bezain zitalera. Bavariako Vilsbiburg herrian batipat, atzetik alkatea eta beste lekuko batzuk zituela, herritik ibili zen plano gainean energia teluriko nabarmenak zituzten etxeak markatuz (ur korronteak batipat). Paraleloki, herriko medikuek minbiziz hildakoen zerrenda beraien helbidetan lekutu zituen. Bi ariketen berdintasun maila %100 ekoa izan zen.

Gero, zientzialari ugari izan dira tokiaren eta inguruaren baldintzen eragin desberdinak ikertu dituztenak, hauetako asko, medikuak. Aipatzekoak, Ernst Hartmann, Manfred Curry, Pierre Cody, Picard, Belizal, Käthe Bachler, Robert Endrös, Blanche Merz, Zurn eta abar luze bat.

Hauek guztiek, milaka kasu ikertuta, bizitokia eta bereziki ohearen kokapena, osasunarekin lotu zuten, tokiaren irradiazio energetiko ezberdinak neurtzen.

Esan bezala, GEO Lurra da, BIOS, bizitza, bizidunen multzoa. Beraz, zientzia honek gure planeta, amalurra, eta bizidunen arteko harremanak aztertzen ditu. Batzuk Kosmobiogeologia kontzeptua erabiltzen dute, bizidunak lurra eta zeruaren artean kokatuz. Heliobiologia deituriko alor zientifikoa ere ezagutzen da, eguzkiaren jardun aldakor eta ziklikoak klimarengan eta bizidunengan eragina baitu.

Naturak ezartzen dituen baldintzen artean energia telurikoak edo Lurrarenak aipagarriak dira. Lurrak bere azaleran eta bere barruan dauzkan aldagai ezberdinen arabera sortutakoak dira. Natura aldagaiekin jarraituz, atmosferako ezaugarriak (klima, airea) eta eguzkiaren jardueraren eragina (ekaitz magnetikoak, irradiazio fenomeno ziklikoak...) gehitu behar dira:

  • eremu magnetikoa
  • aldagai geofisikoak: falla, fisura, diaklasa, estrato ezberdinak...
  • lurpeko ur korronteak
  • erradiaktibitate maila (gamma, radon gasa...)
  • energia kosmoteluriko saretuak: sare globala (Hartmann, Peyré, Benker…), sare diagonala (Curry)
  • tximinia kosmotelurikoak eta vortexak
  • airearen ionizazioa (itsasoa, basoak, etxebarruak...)
  • ekaitzak, eta aireko elektrizitatea

 
Energia telurikoei buruzko ezagutza aurre-historiatik datorkigu. Trikuharriak energia hauen arabera lekutzen ziren.  Elizak, baselizak edo katedralak ere energia hauen arabera "matematikoki" egokitzen ziren. Arkitektura sakratua.

BIOS horren barruan bizidunen multzoa daukagu, tartean Homo sapiens izeneko bat. Espezie berezi honek gauza zoragarri asko egiten ditu. Beste batzuk ordea, zorabiagarri ere, bere osasunarengan duten eraginagatik:

  • Giza gorputzean eragiten duten eremu elektromagnetiko ezberdinak (50 Hz instalakuntza elektrikotan ELF uhinak, RF uhinak mugikor eta kablebako sistemena, DEC kablebako telefonoak, wifi, Bluetooth...)
  • Kaleko airearen kalitatea, CO maila, airearen ionizazioa (landaretzaren egoera...)
  • Etxe barruko airearen kalitatea
  • Eremu magnetiko naturalaren aldatzea (askotan eraikuntzako burniagatik edo ohearenagatik)
  • Kutsadura kimikoa
  • Formen energiak
  • Eraikuntza materialetako toxikoak eta erradioaktibitatea
  • Landaretzarekin harremana
  • Uraren kalitatea

Faktore hauetako asko neurtzeko tresna edo gailu ezberdinak erabiltzen ditugu: geigerra, ion kontatzailea, voltimetroak, magnetometroak, RF neurgailuak. Energia kosmotelurikoen neurketarako, lehendabizi, erradiestesia erabiltzen dugu eta gero froga eta esperimentu ezberdinak.

Aipatu faktore hauek, banaezinak dira berez, eragin ere batera egiten baitute. Hemen, paradigma nagusi den pentsamolde analitikoari faboretxo bat egiteagatik batzuk zerrendatuta banatu dira (faktore gehiago ere egon badaude), eta horrela, gure ulermena hobetuz, baina beraien arteko lotura anitzak eta konplexuak dira eta globaltasuna ere ulertzeko beharra dago. Interferentziak, erresonantziak, sinergiak eta beste erlazio mota asko sor daitezke, tartean, pentsamenduen eta intentzioen energia sartu beharra daukagu.  Hau, beste baterako.

Gizakiak bere baitan ere faktore ugari kontrola ditzake: elikadura, ohiturak, harremanak, energia kontsumoa, aberastasun banaketa eta abar...ekologiarekin lotu beharrekoak.

Eta garrantzitsuena:

bizipoza!

 

 

 

Beldurra eta beldurrak

Asier Arregi 2008/01/23 11:50
Pertsonak askatasuna galtzen duenean

Ez dut jakin pluralean, “beldurrak”, edo “beldurra” singular determinatua idatzi. Biak daude egon, baina ez dakit beldurretan, pluralaren barren barrenean, heriotzaren beldur singularra ez ote dagoen. Asko dira heriotzaren beldur ez direna diotenak, sofritzearena baino. Ez diet erabat sinisten. Baina hori sinistera heltzen badira, horrela izango da.  Siniskeria eta beldurra.

Ukaezina dena, beldurraren erabilpen bortxatzailea da. Beldurra, gizartea eta pertsonak kontrolatu eta manipulatzeko erabilia izan da, eta da. Berdin du estatubatuar “aske” izan edo kristau katoliko, kamikaze musulman, taliban drogatu, gudari nazional, subdito enpatxatu, demokrata konbentzitu edo kapitain frustratu.

Maquiavelok bere “Printzipea” izeneko lanean erabilpen honi buruz maisuki idatzi zuen. Eredugarri benetan. Harrigarria, filosofo florentziar hau hain jarraitua izaki, inork ez gehiago famatzea edo “Nicolas Maquiavelo” sariketarik ez antolatzea. Ah! Baina ezin da, ez ote du printzipeak eragindako beldurra arriskuan jarriko! Beraz, nahiz eta munduko agintari asko eta asko jarraitzaile finak izan, ezin publiko egin...BOTEREA GALTZEAREN BELDUR edo.

Horrela, beldurraren beldurraz, beldur eragile dira, terrorista alegia; baita gezurti profesional ere. Baina ez dute horrela sekula esango. Segurtasun, babes, askatasun, progresu, gaizkileen etsai, terroristen etsai, terrorismoa, terrorismoa, terrorismoa, terrorismoa, terrorismoa, demokrata eta horrelako hitzak erabiliko dituzte masssssmediatan aritzean. Gero, kontrolatu beharraren beharraz, RFID bezelakoak sartuko dizkigute edo uhin ezberdinen bitartez gure adimena manipulatzen saiatuko.

Beldurra superbizitzeko tresna ere baden arren, kasurik gehienetan, beti ia, pertsona aske bezela bizitzeko hankaz gora jarri beharko genuke. Eta jarriko dugu, gezurrak uxatuz.

Beldurrari buruzko poema moduko bat aurkitu nuen sarean behin, temía estar solo hasten zela. Itzulpena egiteko ez dut larregi pentsatu, beraz zuzenketak eta bertsio hobeak onartzen dira, era honetan, beldurrarren aurka arituko gara  :

bakarrik egotearen beldur nintzen

 nere burua maitatzen ikasi nuen arte 

hutsegiteko beldur nintzen
hutsegitea ez saiatzea zela ulertu nuen arte 

nitaz usteko zutenaren beldur nintzen
edozein modutan ere nitaz zerbait usteko zutela ikasi nuen arte 

onartua ez izatearen beldur nintzen
 nere bururarengan sinistu behar nuela ulertu nuen arte 

minaren beldur nintzen
hazteko beharrezkoa denaz konturatu nintzen arte 

egiaren beldur nintzen
gezurren itsusikeriaz ohartu nintzen arte 

heriotzaren beldur nintzen
bukaera baino, hasiera dela ikasi nuen arte

gorrotoaren beldur nintzen
ezjakintasuna besterik ez dena ikusi nuen arte 

erridikuluaren beldur nintzen
nire buruari barre egiten ikasi nuen arte 

zahartzearen beldur nintzen
jakituria egunetik egunera gehitzen nuela gogoratu nuen arte 

iraganaren beldur nintzen
gehiago ezin mindu ninduela ulertu nuen arte 

iluntasunaren beldur nintzen
izar argiaren edertasunaz jabetu nintzen arte 

aldaketaren beldur nintzen
tximeletarik ederrenak ere hegan egiteko metamorfosia behar zuela ikusi nuen arte 

maitasunak
beldurra aldentzen du eta beldurrak
maitasuna
eta ez maitasuna bakarrik
baita adimena
ontasuna
 eta
egia eta edertasunaren pentsamendu oro ere
 
etsipen mutua gelditzen da
azkenik beldurrak
gizatasuna bera ere uxatzen duela
 
Bizitza biziz bete deigun
eta erortzen bagara, gero beti gehiago dagoela ez dugu ahaztuko

bukaerarik badago, zoriontasun osoa da eta

- Pablo Ciappa -
 
 

Beldur bako egun zoriontsua pasatu!

 

 

ORTOZIK zednánreHASIERArregi

Asier Arregi 2008/01/21 10:57
Urkiolatxiki-Kalamua-Garagoitti-Txargain-eta...

 

Hau idazten horrela nago, oinutsik. Oinak lurrean izateko modua, hau da. Fisikoki, besterik ez dago.

Ibiltzeko, egoteko, pentsatzeko eta beste gauza askotarako jarrerarik onena iruditzen zait. Ibili banoa, ortozik.

Kalamuatik Txargainera errez helduko naiz. Abiatu eta berehala Garagoittiko orakulua bisitatuko dut, bidean aurrera joateko aholkuren bat edo beste, edo hobeto, oinazpi eta oingain hutsetan masajetxo bat jasotzen badut.

Ingelesen hilerrian ezer galdu ez zaidan arren, hizki hauek blog bezela izana lortu aurretik orakulazio prekozak hara bialdu ninduen, tea hartzen egoten ei den Arrateko Amaren bedeinkazioaren bila. Eta gaiñera, maddalen nondendaki.tag

Teknosexua zer den asmatu ezinda nago, baina benetako sexurik badu, zapata eta galtzerdi barik nahiago. Berga-etxe non dago? E-gor eta e-tsu, e-tiam, e-rral, e-mail baten irakurtzen. Leo-cane me e-cutum? Markos, zer e-te da hau? Volgako batelean mantapean ortozik, sarearekin sarein?

Hartutako bidean, ez dakit sexua baino “dantzing” gehiagorik egingo dudan, esan behar ordea, inoiz ikusi ditudan dantzarik polittenak oin hutsetan egin zituztela.

Eibartik, handik edo hemendik, prospektiba ere horrela praktikatuko dut.

Harrikadak errez botako ditut, oin-biluzik egoteak ez baitu besoetako indarrik kentzen. Harrokadarik ez dut espero, usteetan ausardia piskat eta nolabait harrotasuna bera ere, sarritan beharrezkoak izan arren. Beldurrik eza bederen.

Aurkezpen oin-jantzibako honi bukaera emateko eskerrikasko esan behar dut. Blog honen sorrera Eibartarrak zerrendari zor zaio (eibar.org). Eskertzeko daude bereziki, zerrenda honetan nire hitzen kontra biziki aritu direnak, AHT gogora etorrita, Amatiño, Imanoltxu, eta Josulin agertu zaizkit hortxe, gogoan. Obrigado (portuguêsa maite dut, eta sentimendutarako duen lexikoa deigarria da). Baina gehiago ere izan dira, batzutan eztabaidan, bestetan galdetzen, edo artxiboren bat trukatzen edo komentatzen (onlain eta offlain, orsai?). Txaparen bat edo beste ere hor joan da, badakizue, jasan dituzue eta. Obrigadinho, Leireño andereño, Oiertxu denak, Ele-ninha, Luix-ninho, Txistosinho, puntu G-arinho, Sera-fiñ, tokalhinho Saratsue(g)iaga Asierzinho, Ene...kitto enekultu ene maite kattalin, Mikelin, Mitxelin, o grande Markzirkus, Xaber-dinho... Zerrendako norbanako guztiei ere, ehun eta piku ez zarete sartzen...hori, muito obrigado...eta...urrezko obrigadinhoa... tantatatxan ...Martxeliñori: paaaaá, nik idatzitakoa gogoz irakurtzen zuen norbait bazela jakinarazi zidan aurrenekoa bera izan baitzen.

Gerora, beste banaka batzuk ere, nere hatzaparrek pareko pantailatxoan sortutako hitzekin gozatua hartu zutela jakiteak idazten jarraitzeko gogoa hazi zidan.

 

idazteko
arrazoia da

irakurlea

ez badago
lan hobea da

irakurtzea

 

Ortozik jarraituko dut, irakurlea irakurtzen...edo xalxeatzen.

 

Asier Arregi

 

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02