Kutsadura elektromagnetikoari buruzko jardunaldiak
Maila handiko zientzialari, mediku eta adituak datoz, esanguratsuenak:
Pedro Costa Morata, Telekomunikazioetako ingeniaria eta Soziologoa. 1998ko Ingurumeneko Sari Nazionala. Nazio Batuen eta Unescoren aholkularia. Telekomunikazioen Goi Mailako Eskolako irakaslea.
Jose Luis Bardasano Rubio, Ikertzailea, glandula pinealean eremu elektromagnetikoen eragina mundu mailan gehien ikertu duenetako bat. Alcalá de Henareseko Medizina Fakultateko katedraduna. Espezialitate Medikuen Zuzendaria, Bioelektromagnetismo eta Osasun Zientzietako Fundazioko lehendakaria.
Ceferino Maestú Unturbe, medikuntzan doktorea. Bioelektromagnetismoan espezializatua. Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Telekomunikazioen Goi Mailako Eskolako irakaslea.
Alberto Arrate Ormaetxea, gai hauetan arlo juridikoan aditua den abokatu eibartarra.
Beste hizlari batzuk ere izango dira, Emilio Mayayo Artal doktorea (patologoa eta RF frekuentziadun eremuen eraginaren ikertzailera), Iosea Girbau (ingeniari teknikoa), Pilar Ollo Luri (abokatua).
Bestalde, erradiazio elektromagnetikoak mapatan lekutzeko Tagzaniaren erabilpena proposatuko du gure GEA elkarteak. Horretarako, Patxi Gonzálezek, GEAren ibilbidearen errepasoa egingo du eta nik GEORAD etiketa edo tagarekin, Tagzanian neurketa elektromagnetikoen datuak sartzea proposatuko dut, oraindik berde xamar dagoen proiektuaren lehen pauso bezala. Horretarako, adibide bezala, atzo Basaurin izan nintzen pare bat neurketa egiten, bata gela azpian transformagailua zuen haur-eskola beten eta bestea, telefono antena potente batzuren inguruan, balore altuekin biak.
Ohartxoa: sarean ez dut jardunaldiko programaren pdfrik aurkitu. Norbaitek interesik badu, e-mailez Kontaktuan eskatu eta bidaliko diot.