Palomitak, birrak eta sakeleko telefonoak
Orain pare bat urte edo, arraultza egosten zuen mugikorraren argazkia famatua egin zen. Gero, ez zela benetan egosten, buloa zela eta abar...Argi dagoena da, uhin elektromagnetikoek izaki biologikoen zeluletan eragina badutela. Gaur, bideo honen lotura jaso dut eta deigarria iruditu zait, blogean jartzeko beste.
Mugikorren uhinek eragindako efektuak aipatuak ditut jada aurreko artikulu baten. Orain zerbait gehitzeko, azaldu behar, fenomeno honekin gertatzen ari dena tabakoarekin gertatu zenaren oso antzekoa dela. Kalkoa ia.
Berrogeitamargarren hamarkadan Osasunerako Mundu Erakundearen (WHO, OMS) baitan tabakoa biriketarako ona zela zioten informeak kaleratu ziren, biriketara ke beroa, mukia botatzeko mesedea eta abar...Tabako konpainien presioz edo diruz egindakoak ziren, egun uhin elektromagnetikoen kaltegarritasun eza ziurtatzen dutenen pare.
Tabakoarekin bezela, telefono mugikorrekin, erretzaile pasiboak eta aktiboak daude. Japonian metalezko estaldura duten zenbait tokitan (trenak, zenbait autobus...) sakelekoaz hitzegitea debekatu egin dute. Metalezko estaldurarekin telefonoek potentzia gehiagoz emititu behar dute basearekin konektatzeko eta gainera, estaldura horrek Faradayren kaiola efektua edo mikrouhin labaren efektua egiten du, uhinen errebotez erradiazioa gehituz.
Gaur egun telefonia konpainia boteretsuek estaltzen dituzte ikerketa zientifikoen %70aren ondorio garbiak. Badaude ere, eraginik ez dutela dioten ikerketa zientifikoak (%30a), baina...boteretsu hauek ordaindutakoak dira.
Dosi kontua ere bada, droga guztiak lez. Errusiarrek 3 minututik gorako erabilpen jarraiak inoiz ez egiteko gomendatzen dute, denbora horretatik aurrera gure garun multzoa babesten duen filtro hematoenzefalikoan zulotxoak ageri direla frogatua izan baita. Barrera hau gure neuronen babesa da, honek gelditzen ditu prioi (behi txoroen gaitza), birus (tumorazio askoren eragile) eta odolaren bitartez sar daitezkeen toxiko asko. Hiru minututatik ez pasatzeaz gain, deien artean gutxienez 15 minututako atsedena hartzea gomendatzen dute, kaltetutakoa biologikoki berregokitzeko.
Eta errusiarrek badakite jakin. Gerra Hotzaren garaian, berrogeitamargarren hamarkadan hasi eta urte batzutan zehar, AEBetako Moskuko enbaxada mikrouhinekin erasotu zuten. Emaitza: egon ziren enbaxadore amerikar guztiak minbiziz jota, kromosometan DNA apurketak eta abar. Baina baita langile errusiar kaltetuak ere. Gaia ikertzen zuten txosten yankiak eta sobietarrak daude, hirurogeigarren hamarkadakoak.
Berriki, ASEPEYO aseguru etxeak lan arriskuei buruzko txosten baten teknologia honen arriskua agerian jarri du. PDFa hemen.
Nik mugikorra badarabilt, baina beti kabledun belarritakoaz eta ahal den neurrian urrunduz. Buruak jasandako erradiazio maila 100 aldiz errez jeisten da. Oraintsu kabledun belarritako berriak kaleratu dituzte, estandarrak hobetzen dituztenak. Kablea jarri, burutik urrundu eta kontuz baina segapotoa bihotz ondoan jartzearekin! Gune xenxible batetik, ez bestera eroan...
Xenxibleetan xenxibleenak umeak dira, garunak hazte prozesuan baitauzkate. Umeentzat diseinatutako telefono zelularrak ikustean amorratzen jartzen naiz.
Babes neurriak hartzearen beharra ezinbestekotzat jotzea denbora kontua da.
Bideoari buruz deigarria iruditu zaidala bakarrik esaten dut eta idatzitakoa ez doa bideo horren harira. Deitu egin dut eta etorri egin zara.
Laster truko bariko bideo bat neronek egingo dut...ja, ja, ja.
Bideotik aurrerakoa kontrastaturiko informazioa da. Bilatu hoaxak hor, faborez...