Digitoanalisia
Miquel Colomer Roig jauna orain dela pare bat urte ezagutu
nuen Aralarren egin genuen GEA elkarteko bilera baten.
Ezagutzea merezi duen horietakoa, bai horixe!
Estrainekoz ikusi nuenean ortozik zegoen, bilera tokia zen Aralarreko santutegi ondoko gela horretan. Udazken bukaera zen eta ez zegoen bero larregirik, jende gehiena txamarra eta botaz, eta Miquel, han, jertsetxo bat eta...oinutsik. Bakoitzaren aurkezpenak egitean berak oin-azpiko errefrexologia, higienismoa eta digitoanalisia lantzen zituela esan zuen. Azken honekin buru-belarri azken 16 urteak pasa zituela gehituz.
Elkar ikusi genuen hurrengo aldian, berarekin pribatuan hitzegin ahal izan nuen. Eskuak erakutsi nizkion eta...ufa...nerekin denbora baterako izango zuela eta biharamonerako gelditu ginen, eta ordu bete baino gehiagoz nitaz aritu zen. Bigarren minuturako lehenengo gola sartua zidan nire gerriaren tentsioei buruz hasi zenean. Gero, egoera fisikoa, buruko hemisferio bakoitzaren ezaugarriak, analisi gaitasunak, intuizioa, pertzepzioa, alde emozionala, afektiboa, jarrera psikologikoak, barrenengo Niaren ezaugarriak, animo haundien beharraz, introbertsio puntuaren arrazoia, errezeloak, erradikaltasuna, “akumulatiboak” (sofritutakoak...). Guztia, matematika hutsa bailitzan...eta itxuraz, horrela omen da. Ordutik, zebait kasutan digitoanalisiaren potentziala ezagutu dut. Osasun arazo potoloak izan dituzten edo dituzten gertuko pertsona batzuren kasuak ezagutu ditut. Grabetasunetik kanpora, nere gurasoak ezagutu barik ere beraietaz mintzo zitzaidan, inork beraiei buruz inoiz esandakoak baino sakonagotik. Eskuaren aztarnak hartzeko tresnak eman zizkidan eta noizean behin bidali izan dizkiot “kasu” batzuk.
Informazio asko dago benetan hor, eskuan. Zati haundi bat genetikoa da, baina baita bizitzan zehar garatzen direnak ere, onean eta txarrean. Ikerketa maila oso handia da eta baliteke hurrengo urteetan ezagunagoa izatea. Gai honetako maisua Antonio Cerdá dugu. Berrogeitamar urtetako ikerketa egin du, zenbait liburu publikatuz.
Hamar hatz-markei buruzko Antonioren liburu bat badut, agortua dagoena baina Miquelek oparitutakoa. Ikusgarria da hatz-puntatan zenbat formazio dauzkagun: espiralak, oboideak, eseak, espigak, trirradioak eta abar. Oso konplexua da hemisferio bakoitzaren interpretazioa liburu horren irakurketa soilaz egitea...eta gainera, gainontzeko eskuaren aztarnak falta dira...
Egia esan, horko informazioa jakitea oso lagungarria izan zait nere burua onartu eta nire bizitzako kontu aunitz errez ulertzeko. Edozeini gomendatzeko modukoa.
Eta osasun arazo potolo baten aurrean ere, geobiologiarekin batera, zulotik ateratzeko oso lagungarria dena.
Info gehiago: DIGITOANALISIA