Artxiboa 02 Ekaina 2010
(Euskal) Irakurle taldeen jardunaren inguruko hamasei hausnarketa
Irakurle (edo irakurzale, edo literatur) taldeak (edo txokoak, klubak, solasaldiak, bilguneak etab.: aukera beza bakoitzak gustukoen duen izendapena) errealitate sendo bihurtu dira, azkeneko urteotan, euskal literatur sistemaren baitan. Iban Zalduak, halako pare batetan koordinatzaile gisa aritu denak, esperientzia horretatik zenbait ustezko ikasgai atera, bere intuizio batzuekin nahastu (ezin esan zeintzuk diren zentzuzkoago, ikasgaiak ala intuizioak…), eta hausnarketa hauek zirriborratu ditu, Volgako Batelariak inoizkarirako propio idatziak. Gehiago irakurri