Artxiboa Uztaila 2009
Argazki baten misterioa eta interpretazioa
Pride Dayren biharamun pisu honetan, azkenean delibaratu dugu aurreko "Irainen Hiztegi Tipian" agerturiko pilotariaren argazki deigarria norena den argitzera. Hamaika izan dira VBko partaideoi photo horren berri galdetu diguten lagunak, bakar bat bera ere ez modu publikoan, holako galdera baten balizko fribolitatea aldizkari honen tonuari (edo beraien izen onari?) ez balegokio bezala. Misterioaren argitzearekin batera, Angel Erro kideak, argazkia berak aukeratu baitzuen, azalduko du "picture" hura jarri izanaren arrazoi estetiko-teleologiko garbia. Gehiago irakurri