Artxiboa Otsaila 2007

Labartzari agur

Aspaldidanik zuen kritikoak Txillardegiren azken nobela mahaian edo maletan, nobedadea izan zen garai urrunetatik, baina oraintsu arte ez du irakurri eta, beste batelarien aurrean alfer ospea apur bat arintzearren, ez soilik irakurri, iruzkina ere egin du. Orain dela urtebete eta erdi, edo bi, auskalo, hartutako konpromisoa betetzera doa kritikoa. Hemen duzue azken letraraino irakurri ondoren, pasarte batzuk bi edo hiru aldiz, Txillardegiren Labartzari agur eleberriari buruzko iruzkin kritiko subjektiboa, gizon batek (barkatu) egina. Gehiago irakurri

Rikardo Arregi 2007/02/20

Jon Juaristiri elkarrizketa

Volgako Batelariok Jon Juaristi elkarrizketatu dugu oraingo honetan. Jon Juaristi Bilbon jaio zen 1951ean. Pott Bandako partaidea izan zen. Poeta eta saiogilea da baina elkarrizketan aurreratzen duenez laster lehen eleberria argitaratuko du. Idatzi dituen liburu guztiak ez ditugu hemen aipatuko zerrenda luzeegia izango bailitzateke; nolanahi ere, bere poesia ezagutu nahi duenak hor du Visor argitaletxeak atera zuen "Poesía reunida" (1985-1999); bere poetikarako sarrera egokia izan daiteke, bestalde, Granadako diputazioak argitaratutako "Sermo humilis. Poesía y poéticas" bilduma (1999). Euskal literaturaren historia bat idatzi zuen 1987an eta euskal baladak aztertu ditu. Saiogile bezala liburu asko ditu, azpimarratzekoak agian hauexek: "Euskararen ideologiak" (1976), "El linaje de Aitor: la invención de la tradición vasca" (1984) eta "El bucle melancólico" (1997). 2006an memoria liburua argitaratu zuen: "Cambio de destino". Jon Juaristi Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria izan zen, baita Instituto Cervantesekoa ere. Egun Alcaláko Unibertsitateko katedraduna da. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2007/02/09

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.
  Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Jakinduriaren jainkosari Pruden Gartzia, 2011/08/30
Koldo Izagirrez ari zara, ezta? Julen Aseginolaza, 2011/08/15
amen! minerva, 2011/08/04
besteren bat bada, 2011/06/22
Larru ondoko sorkuntza Leire Saitua, 2011/06/17
Etiketa lainoa
Elkarrizketak Irakurri gabeko liburuen kritikak Kritikak Postindependentziarenak Testuak Volgako Batelarien ukaseak