Artxiboa Martxoa 2005
Aurkezpen gisa
Volgako Batelariak literaturari buruzko aldizkari bat da, edo izan nahi du behintzat. Hausnarketarako eta kritikarako espazio bat. Euskal literaturaz eta munduko literaturez hitz egiteko gune bat. Erredakzio batzordea honoko hauek osatzen dugu: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak. Gehiago irakurri
Manifestua
Volgako ur hotzetara egin dugu batela bost lagunok, zenakulo batean hala erabakita. Ez gaude hemen kirolez (hau ez dugu decathoneko kanoarik): norabide gutxi gorabehera jakina dugu eta horra jarri ditugu giharrak eta gogoa. Haizeak aurpegiak freskatzen dizkigu... Aski da! Ezin da bizi herri batean non argudioak erabili beharrean poesia erabiltzen baita, Gil de Biedmak esana. Aldizkari digital hau sareratzea erabaki dugu bost lagunok (baina ez Enid Blyton-enak), zenakulo batean hala erabakita, potrotan jartzen zaigulako (bostok gara gizon) literaturaz jardutea, dibertitu nahi dugulako literaturaz jardunez. Gure gustuak eta gure gaitziritziak plazaratzea otu zaigu, ahalik eta zintzotasun handienaz, hori gaur egun garraztasuntzat hartua badateke ere. Zeren gaude garai belaxkak bizi gaituela. Gure gizartea umetzen ari da, eta literatura, noski, harekin batera. Gehiago irakurri