Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Mathilde maitatzeko moduak, Elgetako memea

Mathilde maitatzeko moduak, Elgetako memea

Mikel Iturria 2007/05/28 06:00

Larunbat gau zirraragarria Elgetan. Ez ginen Mathilderen bila joan, lagun giroan egotera baizik. Mathilderen atzetik joateko enkargua Julen Gabiriak eta Txuma Murugarrenek zuten. Eta lan horretan abiatu ziren Rafa Aceves pianista eta Arturo García bateria jotzailearekin batera.

Zita Elgetako Ostatuan genuen. Arratsaldeko 20:00etan. Berandu iritsi ginen, baina hantxe zegoen Iban anfitrioia, Leire eta Elena. Trago bat hartu eta Espaloia tenplura joan ginen.

Tenpluan entsaioan topatu genituen artistak. Haiekin afaltzeko aukera izan genuen. Asier eta Mendigreen ere gerturatu ziren. Afaria galdu zuen Etiamek, baina ez emanaldia.

Gustura sumatu nuen Gabiria egindako lanarekin. Berdin Txuma, hain gustura ezen ordu erdiko plusa eskaini zigun bi taldekide birtuosoekin.

Eszenatokia ederto zegoen jarrita. Sinple baina dotore, luxuzko beste salon pop saioa ikusteko aukera izateko. Testu eta musika iradokitzaileak.

Hainbeste blogari (batzuk indarrean, besteak erretiroan) elkartuta, Elgetara etorri ez zirenak larrutzen egon ginen. Larunbatean ere demostratu nuen abila naizela lan horretan. Dedio!

Memea bertaratu ziren gainerako blogariei bidaltzen diet.

etiketak: Kultur harrikadak
jonas
jonas dio:
2007/05/29 01:31

Bakarrik joateko urruntxo niretzat, lastima, miresten dut Julen, nire aitabitxi blogaria, baita Txuma laguna ere. Hurrengo batean, bitartean emadazue egurra nahi duzuen beste.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2007/05/28 22:06

Neuk ere huts egin nuen egun horretan, aspalditik hartua nuen-eta konpromisoa asteburu hori kanpoan igarotzekoa. Eta sentitzen dut, gustura izango nintzatekeen-eta zuen konpainia onean. Besarkada bat.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2007/05/29 21:49

Jende OPI pilo bat Espaloian. Horretxek behar luke titularra :-)

Eskerrik asko kreditua pagatzen jarraitzeko dirua lagatziagatik :-)

Gura dozuen arte.

leire
leire dio:
2007/05/29 20:36

Aupa, Iturri

Oso-oso gustora egon nintzan. Eta badirudi, danok be antzera ibili giñala; bestela kamareruari galdetu bihar! Harek pentsau zeban ez gekagula etxerik!

Narrutzegintzan danok be edarto batian moldatzen gara, gero! ez dot sekula kale egingo, zin dagizuet!

Memea ¬mimea nere hizkeran :-)¬ ze da, gure esperientzia kontatzia? Hori bada, nik martxan dakat, baiña astixa hartu bihar!

Hauteskundiak ez gaittue aldatu! Zorionez ondo pasa

Asier
Asier dio:
2007/06/04 12:41

Zoragarri pasau genduan, ezta? Julen eta Txuma bikain ibili ziran, eta pianistia eta baterixia inpresionante. Espaloiak daukan girua aaasko gustatzen jata.

Nik ez dot memerik jarraittu... baina argazki bat gehittu dot. Horrekin nahikua? :-)

http://www.flickr.com/photos/asarasua/529476641/

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter