Etb1 berreraikitzen (I)
Hemen dituzue ETB1 hobetzeko ni bezalako pajero batek hartuko lituzkeen erabaki batzuk.
1: Kanpoko produkzioa indartu . ETB ko arduradunek askotan esaten dute hemengo jendeak bertako produktuak estimatzen dituela. Egia da, nik neuk (normalean) nahiago dut Euskal Herrian ondo egindako telesail bat USAko bat baino. Baina arazoa zera da, Euskal Herriko telesailak amerikarrak baino askoz ere txarragoak dira. Han diru gehiago daukate, esperientzia gehiago, gidoigile hobeagoak...
Gauzak horrela, zergatik ez dituzte kanpoko telesailak erosten? Zenbat balio du, esate baterako, Martin telesailaren denboraldi bat ekoizteak? Zenbat kostatuko luke Frieds ( Smallville , OC , CSI , Seinfild , Primos Lejanos , jarri nahi duzuena
) erosteak? Ez al da merkeagoa kanpokoa ekartzea?
Lehen egin zituzten saiakera batzuk: Bosteko Familia , Paregabeko Parea (ahaztezina!!), Parker Lwuisek ez du sekula galtzen (ohar pajero bat: telesaila estreinatu zutenean protagonista Euskal Herrira etorri zen eta Jose Maria Calleja k Teleberri n elkarrizketatu zuen.) Telesail hauek onak ziren, baina denak ordutegi txarrean emititu zituzten, bat ere ez gaueko hamarretan.
Saia daitezela. Telesail on bat, ostegunero (adibidez) gaueko hamarretan. Beharbada oker egongo naiz, baina uste dut audientzia kopuru polita izango lukeela.
Bestetik, beti kexatzen dira zinemak ETB1 n audientzia gutxi duelako.... Inork CSI euskaraz ikusiko balu, errazago joko luke zinema euskaraz kontsumitzera.
2: Kalitatezko pelikulak .
Lehenik eta behin, pelikula erakargarriak. La Muerte de Mikel gehiagorik ez! Eta mesedez, jatorrizko bertsioan espainolez dauden filmak ez ditzatela euskaratu. Inork ikusi nahi al du Airbag euskaraz, jatorrizko bertsioa ikusteko aukera izanez gero? Sentitzen dut Ipar Euskal Herriko ikusleengatik...
Duela hiruzpalau urte, larunbat gauerdian, klasikoak emititzen zituzten, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Alternatiba ona izan daiteke.
3: Albistegiak ordutegi arruntean . Hots, eguerdikoa 15:00etan eta gauekoa 21:00. Sikiera seriotasun itxura emateko.
Gaurkoz nahiko, hurrengo egunean, gehiago.
oye, el finde estoy en V/G. call me, deitu.