Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / ETB1

ETB1

telezaborra 2004/10/19 11:57

Irakurle baten eskariari jarraituz ETB1 kritikatzeari ekingo diot.

Hasteko, kritikarik gordinena: ez dut ia ikusi ere egiten. Kasu gehiago egiten diot Álava7 ri ETB1 i baino.

Zer ikusten dut nik ETB1 n?

Sin Chan : Nori ez zaizkio Sinosuke ren abenturak gustatzen? Haur zein helduentzako umorea. Bikoizketa zoragarria. Sin Chan en ahotsa, oso ona.

Doraemon : Umeentzako telesaila da izanda ere, barregarria da benetan. Nocilla orduan ikusteko aproposa.

Betizu lehiaketa: Nerea aurkezlea ikusteko. Badator, badator.... LEHIAKETA!!!

Firin Faran : Tertulia bikaina. Eta benetan eskertzekoa tertuliakideen ideien aniztasuna.

Euskaldunak Europan : Programa ona, zalantzarik gabe. Baina inolaz ere ez prime time orduan emititzeko.

Futbol partida batzuk: futbola ez zait gehiegi gustatzen, baina Barcelonak edo Real Madridek jokatzen badute ikusten dut. Hori bai, soinua kentzen dut eta irratia jartzen dut. Kirol esatariak (telebista guztietan) txapa hutsak dira. SER katearen Carrusel Deportivorekin engantxatuta nago.

Eta hora bukatzen da dena, ez dut besterik ikusten ETB1 n. Euskalduna naiz, telebista-talifana, egunero 2 orduz (gutxienez) egoten naiz telebista aurrean. Baina ETB1 k ez nau batere erakartzen.

Oso topikoa gertatuko da, baina egia da: kate hori folklorikoa da. Dantza lehiaketak, artzain txakurrak, esku pilota egunero, su artifizialak, Faltzeseko entzierroak... Joder! Pentsatze hutsarekin sutu egiten naiz.

Eta albistegiak? Bigarren mailakoak. Garrantzitsuak ETB2 koak dira, ETB1 ekoak itxura egiteko. Nork ikusten du Gaur Egun Teleberria ikusteko aukerarik badu? Zer gertatu zen Irailak 11n eta Martxoak 11n? Zer gertatuko da hurrengoan? Badakigu zer jazoko den, ETB2 n albistegi bereziak, eta ETB1 n Txirri Mirri eta Txiribiton.

Gaurko kritika erabat destruktiboa izan da. Hurrengoan ETB1 hobetzeko ideia batzuk.







































etiketak: zaharrak
Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

Nik etb3 sortuko nuke, ume eta kultura kontuak sartzeko eta etb1 pixka bat "garbitzeko". Eta egia da, Gaur Egun zeharo bigarren mailako albistegia da, ez diote garrantzirik ematen. Nire bizitzan bi albistegi berezi gogoratzen ditut ETB1en azken orduko albiste garrantzitsuren bat emanez;teleberrin berriz, buf!

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Zurekin guztiz ados. Ni neu euskalduna naiz, eta oso gustoko izaten dut euskara "entzutea" (adibidez, filmeak nahiago ditut euskarara bikoiztuak entzutea, gaztelerara baino). Horrela ere, ez dut egun osoan zear ia 5 minutu ere ikusten ETB1 (lehen asko ikusten nuen)! Betiko topikoak errepikatzen dituzten programekin (Sorginen Laratza... honek "vergüenza ajena" ematen dit), behin eta berriro herri kirolak, artzai-txakurrak, trikitixa..., txantxa edo gidoi berdina errepikatzen duten telesail patetikoak (okerrena, "Gure familia eta beste piztia batzuk", "Médico de Familia'ren" kopia hutsa), urtero ematen diren erreportaiak (Euskaldunak Piriniotan, Derby'etako giroa, eta abar)... Eta nola ez, telebista lokal baten moduko albistegiak. Andoni Ortuzar'ek, euskaldun guztiak herrixketan bizi diren buruan 4 ideia tradizional dituzten artzai folklorikoak garela uste du. "Euskaldunak Europan", ETB1'eko gaueko eta goizeko programa gehienak bezala errepikapen bat da. Deskuidatu ezkero, Erroman edo Berlinen agertzen diren gazte horiek, dagoeneko Euskal Herrian bizi dira! Shin Chan eta Doraemon'i dagokionez, hasieran gustatzen zitzaizkidan, baina dagoeneko aspertu naute. Japoniar hauek ideia bat lortu eta hortik milaka atal atera dituzte. Guztiz prebisiblea da. ETB1 baserri giroko telebista bat da nere ustez. Herri txikietako jendearen mentalitate guztiz tradizionalarentzat (suposatzen da Sorginen Laratza dela ETB1eko programa ausartena, atera kontuak!) egindako telebista katea. ETB2 aldiz hiri giroan bizi den jendearentzat. Mentalki irekiagoa dena, kosmopolitagoa, gaurkotasunarekin arduratua eta abar...

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Kaixo Oier, dantza lehiaketei buruz idaztean, ez dut "euskal dantzan" pentsatzen. Baizkis eta tango, caribeño eta bestelako dantzak. Jose Felipe Azurmendik aukezten dituen horiek. Ados egon naiteke euskal dantzak emititzeko. Baina gaueko 10ak ez dira euskal dantzak emititzeko ordua.

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Nahikoa da: - Su artifizialak (hegoaldeko 4 hiriburuak) eta hizlarien komentario eta iritzi lotsagarriak. Hitzegiten duten bakoitzean dardarka hasten nahiz.VERGÜENZA AJENA. - Pilota. Lehen pilota gustoko nuen. Orain ETB1-i esker nazka hartu diot. Goiz ta arratsalde: amateur, profesional, gaztetxoak... laister nire auzoko jaietako txapelketa. - Udan, trainerak goizean 2 ordu eta arratsaldean errepikapena eta gauean errepikapena. -TIK-TAK Circus. Trapezistak koloredun kaltzontziloetan...VERGÜENZA AJENA. - Marrazki bizidunak goiz eta arratsalde. - Euskaldunok "ze puto amoak garen" esaten saioak (eta horrela doakigu): euskaldunak ameriketan, europan...AUTOKRITIKA=0. - FunbolaKirola asteburuetan (Larrañaga ixildu zaitez ja!) -Aizkolariak,bertsolariak,trikitixa,dantza...beste lurralde batzuetan ere badauzkate beraienak, ez dezagun pentsa kultura eta ohiturak dauzkagun bakarrak gu garela. Bestalde ez zait iruditzen Gaur Egun horren txarra denik. Nik Sautrela dut gustokoen (serioa eta intelijentea) baina larunbatean 14:00etan ajea eduki ohi dut. Txoritxoa 27/10/200415:00

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Beharbada arrazoi osoa duzu eta oso erraza da dena laburtzea. ETB1k ikuspegi rurala dauka. Eta ikuspegi urbanoa dugunontzat oso zaila gertatuko zaigu ETB1ekin gozatzea. Hemendik sartuko ginateke beste eztabaidan, nola tratatzen dute Eusko Jaurlaritzak eta ezker abertzaleak euskal kultura? Folklorismotik at egiten al dute zeozer? telezaborra 20/10/200417:11

oier
oier dio:
2005/10/03 20:27

> Oso topikoa gertatuko da, baina egia > da: kate hori folklorikoa da. Dantza lehiaketak,.. Topikoak batzuetan ez dira egia izaten, eta ni nazkatuta nago topiko faltsu hori entzuteaz. Topiko horren arabera ETB1-en etengabe ari dira dantza lahiaketak ematen eta hori gezurra da. Ni dantzaria naiz, eta interesez jarraitzen ditut dantzari buruzko emanaldiak, eta ni neu naiz lehenengoa ETBrekin haserretzen dena egiten dituzten emankizun horien hautaketa, errealizazio eta errepikapenengatik, baina gezurra da etengabe dantza lehiaketak ematen direnik. Nik dakidanik 2004 osoan bi dantza txapelketa bakarrik eman dira, Segurakoa ekainean eta Donostikoa irailean. Horien errepikapenak ordutegi normalean asko jota beste bi lirateke. Gauza bat da pentsatzea ez duzula dantza lehiketa bat erez ikustea ETBn, eta beste bat ulertzera ematea horixe dela ETBren emaitza nagusia. Ez dut uste telebista bat txarra dela esateko dantza, folklorea eta kultura tradizionala gutxietsi beharra dagoenik. Telebista horrek egin ditzake ondare horien erabilera okerrak, baina baita beste batzuenak ere. ETB2ko Esta es mi gente programan ez da folklore, dantza eta kultura tradizionalik batere ageri, denak modelnoak, diseinuko tixertakin jantzita, gimnasiotik atera berri, eta dj onenaren erritmora dantzarako prest izaten dira. Baina programaren edukia zabor hutsa dela iruditzen bazaizu, hori gutxiesteko ez duzu esaten ETB2 Dj dantza modelno eta guayez betetako telebista folklorikoa dela. Eta folkloriko hitzaren tonu gaitzesgarria erabiltzera bagoaz, nire ustez gaur egungo telebistan zerbait folklorikoa baldin badago hori Esta es mi genteko gonbidatu eta gran hermanoko konkursante pepelerdoak dira, aurkezle espitoso txupigauyak eta famatu izan nahi duten kalabaza lerdenak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.