Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Aurtengo Udari zerbait falta zaio

telezaborra 2004/07/15 11:40

Banengoen ba ni... aurtengo Udari zer edo falta zitzaiola... Eta badakit zer den: David Civera ren abestia, eta garrantzitsuagoa dena, bere dantza kriminala .Nork ez du gogoratzen Que la Detengan edo Bye Bye ? Zer dantzatuko dute gure gazteek beren mozkorraldietan? Nola egingo dugu ridikulua, La Polla ren Salve rekin?

Día a Día Verano

telezaborra 2004/07/14 11:26

La Campos ek Telecinco utzi duenetik, Día a Día programa aldatu egin dute. Baina arratsaldeko A Tu Lado ren kopia baino ez da. Batzutan benetan aspergarria izaten da Telecinco ren parrilla , egun osoa mundu arrosari buruz hizketan.

MTV...

telezaborra 2004/07/12 03:43

Aurreko post aren jarraipena.

Cribs : Abeslari ospetsu baten etxea erakusten digute. Ikaragarrizko txaletak, pobreok amestu ahal dugun guztiarekin. Alegia, Bertín Osborne k Hola n egiten duen bezala. Baina hemen etxearen jabea rapero USAtar bat izaten da.

Osbournes : Behin inkesta bat egin omen zuten, eta heavyek esan zuten Ozzy Osbourne ren bizitza nolakoa zen ikusi nahi zutela. Eta MTV koek hori egin dute. Kamara batzuk jarri dituzte Ozzy eta bere familiaren bizitza jarraitzeko. Bera, emaztea eta seme-alabak. Gran Hermano moduko zerbait, baina Osbournes familiarekin.

Room Raiders : Mutil bat eta 3 neska (edo alderantziz). Mutilak ez ditu neskak ezagutzen, ez ditu inoiz ikusi... baina hiruretako bat aukeratu behar du. Horretarako, neska bakoitzaren logela arakatu ahal izango du. Han sartuko da, kajoi guztiak ireki, armairuak zabaldu, argazkiak begiratu... den-dena. Eta hiru gelak ikusi ostean, bat aukeratu beharko du. Eta gela horren jabea ezagutzeko aukera izango du.

Hau da MTV k emititzen duenaren laburpentxoa. Irakurle batek komentario batean esaten zuen oso programa txotxoloak direla. Agian bai, hala izango da, baina niretzat dibertigarriak dira eta oso ondo eginak daude. Hori da MTVn bilatzen dudana, beste gauza batzuk ikusteko, kanal asko ditut.

MTV eta programa berriak

telezaborra 2004/07/08 07:59

Beti harrigarria iruditu zait MTV koek programa berriak asmatzeko duten erraztasuna. Oso ondo egindako saioak izaten dira. Gero gustatuko zaizkigu ala ez, baina orijinaltasunik ezin zaie ukatu.

Adibide batzuk...

Jackass : Ahaztezina. Elkartu itzazu denetik egiteko prest dauden 5 ero, eta has daitezela erokeriak egiten. Lehoi batekin kaiolan sartu, aurpegian medusa bat jarri, eskua behi baten ipurtzulotik sartu...

Dismissed : 2 neska eta mutil bat (edo alderantziz). Egun oso bat elkarrekin ematen dute. Mutilak nesketako bat aukeratu behar du, bere bikotea izateko. Neskak saiatuko dira aukeratuak izaten. Horretarako mutilaren aurrean sentsualki dantzatzen dute, muxuak ematen dizkiote, alegia, berotu egiten dute. Eta neskak aukeratzen duenean... ba orduan mutilek zein erromantikoak diren erakusten saiatzen dira. Bizitzan bezala.

Pump my Ride : Gazte baten kotxe zaharra hartzen dute. Kotxea oso gaizki dago, destartalatuta. Mekanikari talde batek kotxea tuneatzen du. Gurpilak aldatzen dizkiote, karrozeria pintatu, azken irrati modeloa jarri, 11000 W-ko bozgorailuak, DVDak... Denetik jartzen diote kotxeari, eta kotxearen jabea, pajeroa (niretzat pajeroak 16-24 urte bitarteko gazteak dira), flipatuta.

Hurrengo egunean, gehiago. Cribs, One Bad Trip, Osbournes, Room Raiders...

udako iragarki bizarroak

telezaborra 2004/07/05 11:37

Udarekin iragarki bizarroak asko ugaritzen dira. Bi adibide:

- Baticao . Colacao k udan tramankulu berria ateratzen du Colacao gehiago saltzeko. Abestia egin dute, eta iazko Eurojunioren irabazlea jarri dute kantatzeko. Con Baticao.... bailando sin parar...

- Kinder Joy . Kinder arrautzei eta Ferrero Roché ri bezala gertatzen zaie. Uda iristean desagertzen direla. Bueno, beste gauza ere desagertzen dira udan, Jimenez Losantos en monologo adiktiboak adibidez. Eta bitartean Kinder Joy merkaturatzen dute. Kinder ren iragarkiak betidanik izan dira oso bizarroak (Mamá, quiero un juguete, una chocolatina y una sorpresa... son 3 en 1, imposible hijo...) baina oraingo honetan pasatu egin dira. Ume nazkagarri batzuk agertzen dira are nazkagarriagoa den abesti baten erritmoan. Es Kinder Joy, tu merienda del verano... Zoritxarrez hori ez da iragarkiak duen txarrena. Abesti hori lehen aldiz entzun nuenetik ezin dut burutik kendu... egun osoan zehar ibiltzen naiz kantu madarikatu hori abesten.

...es Kinder Joy, tu merienda del verano....

Gomendioak

telezaborra 2004/07/01 09:56

Ikasturtea bukatu da, tenagger-ak oporretan daude, eta gure telebista kate maiteek beraientzako programak emitizen dituzte.

Gomendarriak: Dawson Crece , goizetan La 2 en. Deegrasse School , goizetan Telecinco n (telesail zahar baten kapitulu berriak). SmallVile , arratsaldeetan La Primera n.

Ekaineko artikuluak, hemen

gofrerik onenak

telezaborra 2004/06/29 06:56

Aurreko astean eztabaida interesgarrian egon zen Viruete webgunearen foroan, gofreen inguruan.

Zoritxarrez Gasteizen desagertu egin dira gofreak saltzen dituzten dendak, eta aspalditik jan gabe negoen.

Baina oporretan nago, Donostian, eta esan egin behar dut. Munduko gofrerik onenak hemen daude. Leku bat topatu dut Parte Zaharrean, "El Gofre". Ez zaitezte geratu probatu gabe.

Gofrea, txokolaterekin 2,50 dolar europear.


Vaya Semanita eta DVDak

telezaborra 2004/06/25 11:17

Lagun batek Vaya Semanita ren DVDa erosi du. Eta esan egin behar dut: ez du pena merezi. Programa horrek askoz DVD hobeagoa merezi du. Ez dakit zeinek egin duen sketchen aukeraketa, baina ez dute asmatu.

DVDa ataletan banatuta dago, bakoitzak 5 sketch inguru dituela. Atal bat La Cuadrilla ri dedikatuta dago, beste bat Los Santxez i, etabar. Atal hauetan argi ikusten da lehenago esan dudana, sartu dituzten sketchak ez dira onenak. Badakit umorea gauza subjetiboa dela, baina programa hasieratik jarraitu duenak sketch barregarriagoak ikusi ditu.

Hori oso argi ikusten da El Tocapelotas en ("que a mí ni me va mi viene, pero por comentarlo...." hori da Tocapelotas) atalean. Beraren 6 sketch sartu dituzte. 3 programa batetik hartu dituzte, eta beste hirurak beste programa batetik. Alegia, ez dituztela 6 onenak sartu, baizik eta 2 programetan topatu dituztenak. Ez dute gehiago bilatu. Agian ez zuten gogorik programa guztiak errebisatzeko.

Programa ikusten jarraituko dugu, baina gauza hauek zaindu egin behar dira.

Carta de Ajuste

telezaborra 2004/06/23 11:28

Carta de Ajuste (astelehen gauetan TVE1 n). Programaren ideia ona da: telebista aurkezleak, aktoreak, abeslariak etabar gonbidatzen dituzte eta beren ibilbide profesionala gogoratzen dute.

Gonbidatuak, gehienetan, nahiko interesgarriak dira. Han egon dira, esate baterako, Pepe Navarro , David Carradine , Martes y 13 ko bat....

Eta aurkezleen aurka ere ezin ezer esan. Jose Mª Iñigo eta Minerva Piquero . Azken honen lana azpimarratuko nuke. Antena3 n eguraldia aurkezten zuen. Baina hemen ikusten dugu oso ondo moldatzen dela kameren aurrean. Programa gehiagotan egongo da, zalantzarik gabe.

Orain arte, osagai onak koktel egokia lortzeko. Baina ez, programak ez du funtzionatzen. Canal + eko Lo Más Plus ek duen arazo bera dute: oso txapak dira. Gonbidatuari ez diote hitz egiten uzten. Programaren eskaleta (gidoia) oso finkatuta dute eta hortik ez dira mugitzen. Gonbidatua zerbait interesgarria esatera doa...... eta moztu egiten diote hurrengo bideoa sartzeko.

Gidoian malgutasun gehiagorekin asko irabaziko luke saioak.

Pepsi eta Cocacola

telezaborra 2004/06/20 05:40

Bada gauza bat neure onetik ateratzen nauena: taberna batera joan, Cocacola eskatu eta zerbitzariak esaten dizu bakarrik Pepsi daukatela.

Nik ez daukat zalantzarik, cola zaporeko freskagarririk onena Cocacola da. Pepsik karamelu gustua du, eta gas gutxiago.

Baina okerrena zera da, Pepsi saldu arren prezioa ez dutela merketzen. Alboko tabernan Cocacola dago, produktu hobeagoa baina salneurri berean. Tabernaren jabeak Pepsi erosea erabakitzen du berarentzat merkeagoa delako, baina bezeroari ez dio edaria merkeago eskaintzen.

White Label eta Dyc prezio berean kobratzen al du?

Prometea

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.