Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Egunkarietako telebista kritikariak

Egunkarietako telebista kritikariak

telezaborra 2004/10/06 11:14

Irakurtzen al dituzue telebista kritikarien zutabeak? Nik bai, jakina. Azken orrialdetik hasten naiz egunkariak irakurtzen. Eta kritikarien artean, onena, Fermin Etxegoien , Berria rena. Beti da pozgarria zerbait euskaraz kontsumitzea militantismorik gabe.

Berarenak dira zutaberik onenak, interesgarrienak... jarri nahi dituzuen -enak guztiak. Betiere bere ikuspuntu bereziarekin.

Raimundo Fitero rena ( Gara ) ere egunero irakurtzen dut. Baina nire gusturako, gauza gehiegi nahasten ditu, ez dio beti telebistari heltzen.

Jose Javier Esparza renak ( El Correo Español, DV, Diario de Navarra) oso.... mmmm, nola esan? oso prebisibleak dira. Normalean beti hitz egiten du programa edo telesail berri bati buruz, eduki zuriak baldin baditu ondo dagoela esango du, bestela ez.

Eta Lucia Martinez Odriozola ri buruz, zer esan? Beti kritikatuko du ETB1 . Gaizki iruditzen zaio ETB2 n haurrentzako programarik ez egotea. Gaizki albistegietan Nafarroa eta Ipar Euskal Herria agertzea. Oraindik gogoan dut behin ETB2 ren La Monda ( Txema Montoia rekin...) saioa kritikatu zuela, "kamikaze" idatzi baitzuten, eta ez "camicaze".



etiketak: zaharrak
telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Non idazten du Sergi Pàmiesek?

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

BERRIAko kazetaria ez dut ezagutzen, eta egia esan GARAkoari dagokionez zurekin bat nago. Horrela ere, EL CORREO eta DV-ko Antton Merikaetxeberria zinema-kritikalariarekiko arreta deitu nahi dut: oso hizkera berezia dauka: "bodrio destinado a desesperados", "no merece el trasnoche", "film ultraviolento típicamente americano", "el mamporrero cara de piedra Vin Diesel"... Zak Morris 07/10/200400:14

invitado
invitado dio:
2005/10/03 20:27

Niri Sergi Pàmiesek idazten dituenak ere gustatzen zaizkit, nahiz eta ez izan euskal prentsan.

Eneko
Eneko dio:
2005/10/03 20:27

Eta non idazten du ba Lucia Martinez-ek?

bere ikasle ohi bat.
bere ikasle ohi bat. dio:
2005/10/03 20:27

Non idatziko du, ba? El Correon, eta ideologiak lausotua dio ikuspuntua beti-beti, baita eskoletan ere...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.