Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Pasalo

Pasalo

telezaborra 2004/09/27 08:17

ETB2 n aspaldian kendu zuten Lo Que Faltaba , programa serio bat jartzeko, Pásalo . Ondo, agian hori da telebista publiko batek egin behar duena... Baina ez legoke gaizki gehiago arriskatzea. Tertuliakideak oso aspergarriak dira, gehienak Radio Euskaditik hartu dituzte.

Denak dira politikoki oso zuzenak. Zergatik ezin dute sartu PPren inguruko bat? edo Batasunaren inguruko bat.... eskuinaren politika ekonomikoaren aldeko bat...

Ikusleok eskertuko genituzke iritzi gehiago, eta diferenteak.




etiketak: zaharrak
Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Ez nago ados alderdi politiko bakoitzeko norbait jartzearekin, izan ere, aztertzen diren gai gehienak ez dute politikarekin zerikusirik (kontutan izan gainera Teleberria eta gero ematen dela programa hau). Eta ni neuk behintzat, politikariak aterako balira, katez aldatuko nuke. Horrela ere, jakin badirela solaskide batzuk oso "politizatuak", hala nola Tolosako alkatea (ez dut izena gogoratzen), Gorka Landaburu (PSOE), Álvarez Soliz, Javier Ortiz, edo Barriuso delako bat, ultra-ezkertiar tipikoa, oso barregarria. Bestalde, beste solaskide batzuk, Korta adibidez, oso aspergarriak iruditzen zaizkit eta soberan daudela uste dut. Izaro 01/10/200419:26

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.