Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Rianxeira eta David Cal

telezaborra 2005/09/14 01:14

Rianxeira ren iragarkia ikusten dudanean bakoitzean, burutazio bera izaten dut: ziri ederra sartu diete publizistek Rianxeirakoei!!



David Cal izeneko kirolari zozo bat agertzen da Rianxeiraren onurak kontatzen. Ez dakit zenbat domina irabazi dituen, baina gizajoak batere graziarik ez du.

Hurrengoan Calvo ren burusoil mitiko haietako bat bilatu beharko dute:
-hola buenas, que soy un atún y quería ser Calvo.
-pero vamos a ver piltrafilla, ¿tú tienes estudios?

ETB, nola ez

telezaborra 2005/09/11 05:04

Ez dut blog hau ETBren aurkako webgunea bihurtu nahi, baina errezegi jartzen didate. Saiatuko naiz, bolada batez ez dut ETB kritikatuko. Baina gaurkoa oso gogorra izan da eta esan egin behar dut, ea lasaitzen naizen.

ETBko ZUZENDARIA, FARTSANTEA, IRUZURGILEA, LOTSAGABEA ETA LOTSAGARRIA ZARA!!!!

Igandea, 14:45ak. ETB1: Just for Laughs, kamera izkutua. ETB2: Just for Laughs, kamera izkutua.



Zenbat kobratzen duzu hau bezalako kalitatezko telebista egiteko?

Bingen Zupiria, izan ezazu dignitate apur bat eta aurkeztu ezazu dimisioa. Dena ez da zilegi.



Ala, lasaiago geratu naiz. Agur.














Betiko gaiarekin

telezaborra 2005/09/09 07:26

Atzo Pilota Telebistaren... ups, barkatu, Euskal Telebistaren programazio berria aurkeztu zuten.

Gaur Berria n horri buruzko albistea irakurri dudanean zur eta lur geratu naiz:

Denboraldiko helburuen artean audientzia kuotari eustea eta gizarteak atzematen duen irudia zaintzea daudela adierazi zuen euskarazko katearen arduradunak

Audientza kuotari eustea? Hutsaren hurrengoa da ta!!! Azken urteotan behera eta behera egin du ETB1en audientziak, eta aurten helburua eustea dela. Aurpegia behar da gero hori esateko.

Hori nahikoa ez, eta bere irudia zaindu nahi dutela. Etengabeko pilota partiduak, kamera izkututak, Danborradaren errepikapena Irailean, Xerez-Numancia partidu zirraragarriak... hori al da zaindu nahi duten irudia?

ETB1 ez, eskerrik asko.






Mira quien baila

telezaborra 2005/09/06 02:42

Denok ditugu gure perbertsio sekretuak. Nik 2 ditut: zoofilia eta Mira Quien Baila (astelehen gauetan TVE1 n).

Atsegin dut jende ospetusa dantzan ikustea. Romay, María del Monte, Andrés Caparrós ... Astero pieza bat dantzatu behar dute. Samba, rumba, ronck &rolla...

Astebete daukate dantzaldia prestatzeko, eta gero epaimahaiak eta publikoak irabazlea zein den erabakitzen dute. OT bezala, baina dantzarekin.

Aurkezlea Ane Igartiburu da. Corazón de Verano n ikusten dudanean niri ere oso nazkagarria iruditzen zait, baina hemen oso ondo egiten du bere lana. Aurkezle ona da.

Programa txepela eta estupidoa dela badakit, baina jende askok Aquí no hay quien viva ikusten du eta nik ez diet ezetz esaten.

Programak daukan txarrena, juradoan dagoen Teté Delgado . Aktorea omen da, baina beti sarao hauetan sartuta ikusten dut. El Súper telesaila bukatu zenetik, aktore bezala lan egin al du inoiz?








Idaira salba dezagun

telezaborra 2005/09/04 11:50

Pena ematen dit OTko Idairak.

-Sartu dituzten neska guztiak ikaragarri ederrak dira. Bera izan ezik. Itsusia ez da, baina gainontzekoekin alderatuta...
-Irakasleek ez dizkiote hitz ederrak esaten. Besteei bai, "gauza haundiak egingo dituzu musika munduan" eta horrelako txorradak esaten dizkiete ikasleei. Berari ez.
-Epaimahaikoek ia-ia astero nominatu egiten dute.
-Irakasleek ez dute Idaira salbatzen.
-Nominazioen azken txanpan, salbatu diren triunfitoek bozkatu egin behar dute, 3 nominatuetatik bat salbatzeko. Bueno, ba hor Idairak inoiz ez du botorik jasotzen. Alegia, bere kideen artean ez du lagun askorik. Ez dakit berak nola agoantatzen duen, baina denetik esango nieke gaionentzeko triunfitoei.

Hilabete honetan, nola ez naizen mobilaren gutxieneko-kontsumora iritsiko, "salvar Idaira" bidali dut 5557ra. Zer egingo diot... pena ematen dit.

















Melendi, gorrotatzen zaitut

telezaborra 2005/09/01 05:12

Melendi ezagutzen duzue? Pajeroentzat propio atera duten abeslari horietako bat da.



Bere aurpegia ikusi, eta berehalakoan jabetzen zara ez dela oso tipo azkarra. Rumba komertziala egiten du. Bere abestiak pegatzen diren horietakoak dira. Behin entzun, eta astebetean abestuko dituzu.

Hasieran ez zitzaidan iruditzen arriskutsua zenik, baina gauzak aldatu egin ziren Canal +en bere kontzertu bat ikusten ari nintzela...

Asturias izeneko abesti bat ari zen kantatzen. Halako batean, Covadongako Andra Mariari buruz zeozer esaten ari zela, kamiseta igo eta bularrean Convadongaren tatuaia erakutsi zuen.

Irudi hark inpaktatu ninduen, eta abesti horren letra bilatu nuen Interneten.

Irakurri nuenean, hotzikara batek nire gorputza zeharkatu zuen. A zer nolako txorradak! "Covadonga, cojones, valor, Pelayo, Fernando Alonso...." dena abesti berean, nahastuta.

Hemen behekaldean dagoena Melendi izeneko tipo batek abesten du. Orain arte, nik dakidala, ez du harrikadarik jaso bere kontzertuetan.

Un caballo paso por su cuenca minera, borracha y dinamitera
Tiñiendo de marrón la roja sangre, de su puro corazón
Y hoy te dedico este canto, casi entre dolor y llanto, a la gente que cayó

A mis veinticuatro primaveras, mucho viajé por el mundo
Y si el comparar no es justo, diré que no hay comparación
Pues no hay mejor sensación, que respirar bien profundo
Cuando pasas el Negron.

Contemplar sus verdes prados, resguardarme en sus tejados
de su orbayu agotador
Y hacer caso a Don Pelayo, luchando con pundonor
Pues mientras nos queden piedras, lo que nos sobra es valor

Porque Asturias es mi patria y sincera es su bandera
Covadonga, la Santina mas bonita de la tierra.

He bajado en piragua el descenso del Sella,
Donde encontré una botella
Y al abrir el tapón salio mensaje, escrito en negro carbón
Era el mapa de un tesoro, justo encima había un mar
Justo abajo había un León

Y no es por tirarnos flores, señoritas ni señores
Pero to buen Asturiano, no sabe de rendición
Pues tenemos los cojones, de un tamaño que va acorde
Al de nuestro corazón
Contemplar sus verdes prados, resguardarme en sus tejados
de su Orbayu agotador
Y hacer caso a Don Pelayo, luchando con pundonor
Pues mientras nos queden piedras, lo que nos sobra es valor

Porque Asturias es mi patria y sincera es su bandera
Covadonga, la Santina que en la piel yo tatué

Porque Asturias es mi patria y sincera es su bandera
Covadonga, la santina mas bonita de la tierra.

De la tierra de los sueños, del trabajador minero
Si pruebas su manzana, te enganchara su veneno
De los golfos como yo, de los cielos como tu
El jardín de Adán y Eva estaba en territorio Astur
Y es que tengo un sentimiento, esos que llevas tan adentro

Cuando mas lejos estoy, mas asturiano me siento
Fernando Alonso I, coronado Rey del viento
Cuando se sube en el buga tiene el mismo sentimiento

De la tierra de los sueños, del trabajador minero
Si pruebas su manzana, te enganchara su veneno
De los golfos como yo, de los cielos como tu
EL jardín de Adán y Eva estaba en territorio Astur
Y es que tengo un sentimiento, esos que llevas tan adentro











El Rondo (eta 2)

telezaborra 2005/08/29 07:42

Zer esan El Rondori buruz? Aspergarria, oso aspergarria, benetan aspergarria dela.

10 lagun futbolari buruzko tertulian. Eta partiduen irudiak. Hori da nik ikusi nuena. Beharbada zer edo zer gehiago egingo zuten, baina nik ez nuen gehiago ikusi. 15 minutu nahikoa izan ziren saio hori ez dudala jarraituko jakiteko.

Arúsek zerbait berria eskainiko zigula espero nuen, berrikuntzaren bat edo.... baina ez. Dezepzionatu egin nau Arusek... tertulia bat egiteko ez dakit zergatik kontratatu duten Arusen produktora .

El rondo

telezaborra 2005/08/25 11:58

Igandean, gaueko 23.00tan La 2en Alfonso Arúsen programa berria hasiko da. El Rondo .

Arus ek egiten duen guztiaren talifan amorratua naiz: Al Ataque (Sole que te pego con el mexero), Videos de Primera, La Jungla , La Casa por la Ventana (Barraganekin, oso aspaldikoa), Sal y Pimienta (ETBn)....

Baina programa berri honi ez diot itxura onik hartzen. Arus ez da aurkezlea izango, eta hori ez da seinale ona. Futbol jardunaldia komentatuko dute, Estudio Estadio ordezkatuz. Dirudienez saio serioa izango da. Futbol asko eta imitazio gutxi. Arusen monigote kutre horiek ikusi gabe geratuko al gara?

Hala ere, Arusek ongi irabazi du bere prestigioa eta aukera bat merezi du. Ikusi egingo dut eta astelehenean kontatuko dizuet.




Kebab

telezaborra 2005/08/25 11:46

Eta kebab-ei buruz zer uste duzue? Hasieran eszeptiko xamarra izan nintzen. Nire lagunek jaten zituzten, baina ni ez nintzen ausartzen. Garbitasun falta ikusten nuen.

Kaka jateko prest nago, baina kaka garbia. Hala ere probatu egin nuen.

Font Vella Limón

telezaborra 2005/08/24 10:17

Gizarte kapitalistan bizitzeak bere arazoak baditu. Produktu asko eskuragai eta horrekin batera estafatuta sentitzeko aukera.

Baina ez zaitezte kezkatu, hementxe nauzkazue zer ez duzuen erosi behar ohartarazteko.

Gaurkoan Font Vella Toque de Limón urari buruz hitz egingo dizuet.



Teorian, ideia bikaina. Ura eta limoia, botila berean. Emaitza ez da txarra. Asmatu egin dute. Zapore atsegina.

Hala ere, probatu nuenean, hemen hasi ziren nire arazoak. Ur horrek, gastroentiritis duzunean hartzen duzun sueroa ekarri zidan gogora. Lehen tragoa edan eta tripako minarekin hasi nintzen.

Bigarren tragoa hartu, baina ezin... medikamentu nazkagarri horrekin akordatzen nintzen.

Lagun batekin komentatu nuen, eta berari hori gertatu zitzaion. Probatu al duzue?

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.