Font Vella Limón
Gizarte kapitalistan bizitzeak bere arazoak baditu. Produktu asko eskuragai eta horrekin batera estafatuta sentitzeko aukera.
Baina ez zaitezte kezkatu, hementxe nauzkazue zer ez duzuen erosi behar ohartarazteko.
Gaurkoan Font Vella Toque de Limón urari buruz hitz egingo dizuet.
Teorian, ideia bikaina. Ura eta limoia, botila berean. Emaitza ez da txarra. Asmatu egin dute. Zapore atsegina.
Hala ere, probatu nuenean, hemen hasi ziren nire arazoak. Ur horrek, gastroentiritis duzunean hartzen duzun sueroa ekarri zidan gogora. Lehen tragoa edan eta tripako minarekin hasi nintzen.
Bigarren tragoa hartu, baina ezin... medikamentu nazkagarri horrekin akordatzen nintzen.
Lagun batekin komentatu nuen, eta berari hori gertatu zitzaion. Probatu al duzue?
horrelako asmakizun arraroek ez naute batere konbentzitzen.