Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / ETB, nola ez

ETB, nola ez

telezaborra 2005/09/11 05:04

Ez dut blog hau ETBren aurkako webgunea bihurtu nahi, baina errezegi jartzen didate. Saiatuko naiz, bolada batez ez dut ETB kritikatuko. Baina gaurkoa oso gogorra izan da eta esan egin behar dut, ea lasaitzen naizen.

ETBko ZUZENDARIA, FARTSANTEA, IRUZURGILEA, LOTSAGABEA ETA LOTSAGARRIA ZARA!!!!

Igandea, 14:45ak. ETB1: Just for Laughs, kamera izkutua. ETB2: Just for Laughs, kamera izkutua.



Zenbat kobratzen duzu hau bezalako kalitatezko telebista egiteko?

Bingen Zupiria, izan ezazu dignitate apur bat eta aurkeztu ezazu dimisioa. Dena ez da zilegi.



Ala, lasaiago geratu naiz. Agur.














etiketak: zaharrak
Komando Martina
Komando Martina dio:
2005/10/03 20:27

Falceseko zezenak eta Lekitxoko antzarrak ahaztu zaizkizue! Ta euskerazko ETB1-eko "Jota Navarra" erdaldunak. Baina denetan okerrena, duda zipitzik gabe, Joseina da. Kanpora ya! eta bestela jar dezala peluka afro bat.

mindundi
mindundi dio:
2005/10/03 20:27

Trikitizale: Iragarkiaren amaieran amaierako kantua Tapia eta Leturiarena da. ŽHain zuzenŽdiskoan topa daiteke kantua.

trikitizale
trikitizale dio:
2005/10/03 20:27

nei egia esan eztia grazia handirik iten etb-ko andaluzan iragarkiak baño gustauko litzaidake bukaeran agertzen den abestia zeñena dan jakitia. eskerrikasko.

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Egunen batean ETBk programazioa aldatu dezan eskatzeko boikot edo protesta egunen bat antolatu beharko genuke. ETB-rik gabeko egun deklaratu bat, telebistarik gabeko eguna, tabakorik gabekoa edo autorik gabekoa antolatzen diren bezala Esan nahi baita: egunero egiten duguna, baina modu antolatu eta programatuan. Alebosiarekin. Bartleby 12/09/200508:28

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Luistxo, Audientzia guztiak ikusteko ordaindu egin behar da. Hala ere, webgune batzuetan audientzia-datu batzuk agertzen dira. Eitb-ren webgunean (http://www.eitb24.com/top10_eu.php) batzuk ematen dituzte. EAEko datuak. Eta Formulatv-n (www.formulatv.com) eguneko audientzen azterketa sakona egiten dute egunero. Baina adibidez, atzoko Goenkale zenbat lagunek ikusi zuten.... datu hori lortzea oso zaila da.

mindundi
mindundi dio:
2005/10/03 20:27

Inork ikusi du Etb-ren iragarki berria? "Naci soso" dioen andaluziarrarena? Batzuentzat barregarria izango da, baina errespetu gutxikoa eta gutxiesgarria iruditzen zait niri. Etb-ren neurrira egindakoa da, halere.

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Ya, no digo que no... pero es que no entiendo un pimiento. De cualquier modo... ¡dimisión, dimisión, dimisión! Danuto 12/09/200518:17

Luistxo
Luistxo dio:
2005/10/03 20:27

Zuk asko dakizu-eta, Telezaborra, badago sarean aste edo egun bateko share-ak, audientziak, nola joan diren publikoki ikusteko webguneren bat?

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Horrelako ekintzak badaude, Bartleby, nazioarteko mailan, izakiaren irudimena aldarrikatzeko, lalalala, come-flores ikuspuntu batetik, baina ni ados nago zuk aipatzen duzunarekin...EiTB-ri boikota egiteko beharra dugu...euskaldunok bakarrik herri-kirolak, (pilotarena apartekoa da), Zuberoako Pastoralak, kamerak ezkutuak eta halako txorakeriak gustuko ditugu? EiTB KK de la vaka, a la mierdaaaaa radiomakuto 12/09/200513:18

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

ez zara txikikeriatan ibiltzen, telezaborra jeje

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.