Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Oye Jazztel, 4 megas te cuento...

telezaborra 2005/10/11 20:34

Bikotekideari, edo lagun bati opari bat egitean oso ohikoa da erregalua kutxa haundi batean sartzea. Kutxa horren barruan beste bat dago, txikiagoa. Honek barruan beste bat duelarik, are txikiagoa... Horrela, azkenean, oparia CD bat izan daiteke, hasieran kutxa haundi-haundia eman badiogu ere.

Goizean postontzian kartazal haundia zegoen. Bidaltzailerik gabe. "Ez ireki 10ak baino lehen" jartzen zuen. Ireki egin dut. Barruan beste sobre bat zegoen. "Gutxiago falta 10etarako" jartzen zuen. Zabaldu egin dut. Horrela beste lauzpabost aldiz. Azkenean, kartazal txikia, eta barruan Euskaltelen propaganda. Konektatu zaitez Euskaltelen 10 MBps-ko abiadurarekin mar mar mar

Azken boladan nahiko erreta nengoen Euskaltelekoekin, kable bidezko abiadura oso atzeratua geratu baita beste konpainiek eskaintzen dutenarekin. Baina gaurkoak konbentzitu egin nau. Euskaltel laga egingo dut. 3 minutu galdu ditut sobre puta horiek guztiak irekitzeko. Nire lagun batek horrelako grazia bat egiten badit, onartuko diot, baina Ardanzaren konpainiari ez.


Agur Euskaltel, kaixo Jazztel...

Suposatzen dut Euskaleteleko bezero guztiek propaganda jasoko dutela, sentitzen dut sorpresa izorratu badizuet.

...eta edateko zer hartuko duzue?

telezaborra 2005/10/09 23:03

Lagun arteko afaria. Mundu guztiak ardoa edaten du. Ez dakit nongo erreserba bat ekarri dute. Oso ona omen da. Hala ere, niri Coca-colarekin afaltzea gustatzen zait. Bueno, ba beti egongo da baten bat kultura gastronomikorik ez duzula aurpegiratuko dizuna.

-Hau bezalako afari ederra eta zuk ostia hori edan behar duzu!!!

Norbaitek ez badu inoiz irakurtzen, ezta Marca ere, inork ez dio ezer esango. Baina horrelako afarietan Coca-cola edaten baduzu...

LTBa nire etxera iritsi da

telezaborra 2005/10/06 22:57

1) Asteazkena. Media Markten (berriro ere, ez naiz inozoa) LTB-dekodifikagailu (Lurreko Telebista Digitala) bat erosi nuen. Merkeena, 89€.

2) Etxera iritsi eta instalatu egin nuen. Etxeko antena orokorrarekin konektatu eta kanalak bilatzeari ekin nion. Ez zuen bakar bat ere sintonizatu. Nire etxeko antena komunitarioak anplifikagailu bat behar omen du.

3) Antena teleskopiko kutre horietako batekin saiatu nintzen. Eta orduan bai, 9 telebista kate, 4 irrati sintonizatu zituen. Irudiaren kalitatea, flipatzekoa. DuViDuak bezain ongi ikusten zen.

3) Gasteizen, gaur egun, hartu daitezkeen kateak:
-TVE1
-La 2
-Antena 3
-Canal +
-T5
-ETB2
-ETB1
-ETB Sat (ETBk Españan satelite bidez zabaltzen katea. Gehiena gazteleraz)
-Canal Vasco (ETBk Amerikarako sortu zuen kanala. Gehiena gazteleraz)

Unetxo batez euskaltzale pelmarena egingo dut: ETBk 4 kanal ditu, eta gaztelera jaun eta jabe.

4) Hauek dira entzun daitezkeen irratiak:
-Euskadi Irratia
-Radio Euskadi
-Euskadi Gaztea
-Radio 4 frogak. (Hemen ez da ezer entzuten, baina bitxia da "frogak" hitza euskaraz agertzen baita pantailan. Katalunyan RNEk badauka katalanez emititzen duen Ràdio 4 izeneko katea)

5) Ondorioak:
-Oraindik oso garestiak dira dekodifikagailuak. Gogoan dut orain 3 urte erosi nuen DVDa, 190€.
-Kate gutxi dira. Gutxi barru hogeitik gora izango dira.
-Irudiaren kalitatea oso ona da. Digitala.

6) Ostegunean MediaMarkt-era joan nintzen, eta 89 euroak itzuli dizkidate.

Informazio gehiago, hemen.

Basetxera zertarako

telezaborra 2005/10/05 01:23

Nire lagun baten teoriarekin bat egiten dut. "Zertara joaten da jendea mendira?" galdetzen badiozu, seriotasunez erantzungo du "altxorraren bila. Mendigoizaleek badakite hor nonbaiten altxor bat izkutatuta dagoela. Hori da igande goizetan esnatzeko duten arrazoia." Azalpenak ez du hankarik ez bururik. Baina igandetan madrugatzea ere ez da erabaki ulergarria.

Antezedente hauekin, eta lo-zakuan lo egiteari diodan nazkarekin, ulertu ezazue esatera noana.

Zer bilatzen dute Basetxeako lehiakideek? Ulertzen dut jendea Gran Hermanora joan nahi izatea. Irabazleak dirutza ederra poltsikoratuko du, lehiakideek soldata politak kobratzen dituzte, eta zorte apur batekin Tele5ren programa batatean entxufatuko zaituzte eta ez duzu gehiago lan egin beharrik izango.

Baina Basetxeakoek? Aurreko edizioetan bidaitxo bat oparitzen zuten. 100 egun (zenbat dira zehazki?) piztiak bezala bizitzen. Dutxatu gabe. Ganorazko janaririk dastatu gabe. Arropa garbitu gabe. Telebistarik gabe. Berogailurik gabe. Baina hori bai, marco incomparablean.

Zenbat irauten duen, eta oraingo edizioan zein den saria, baina Basetxearen webgunean ez dute hori esaten.

Si no queda satisfecho le devolvemos su dinero

telezaborra 2005/10/03 10:07

Iragarkietan ondo geratzeko esaldi bat besterik ez zela uste nuen, baina ez, 8 hitz horien atzean mundu bat dago.

Orain 3 hilabete-edo bidai bat egin nuen. Asteburu bat. Argazkiak atera nahi nituen, baina argazki kamerarik ez dut. MediaMarkt-en (ni ez naiz inozoa) kamera digital bat erosi nuen. Bidaian argazkiak atera nituen. Bidaitik bueltan merkatal gunera joan nintzen, kamera itzultzeko. Esan nien opari bat egiteko zela, baina nire lagunak bazeukala beste bat... Dirua bueltatu zidaten. Arazorik gabe.

Ulertu ezazue, pobreziaren muga-mugan bizi naiz.

Hala ere, dena ez da horren polita. Handik gutxira gauza bitxia gertatu zitzaidan. MediaMarkt-en bertan mp3 bat erosi nuen. Etxera iritsi eta kutxa aurretik irekita zegoela susmatu nuen. Prezintorik ez zeukan. Katxarroa martxan jarri, eta memorian 2 abesti zituela ikusi nuen. Hori gutxi ez, eta irratiak estazioak sintonizatuta zeuden!! Lehenengo lekuan ez zegoen SER (Gasteizko dialean lehena, 88.2), Los 40 baizik (100.4). Bigarren eskuko mp3 bat saldu zidaten.

Ikusten denez, ez naiz ni "devolvemos su dinero" horrekin aprobetxatzen den bakarra.

Hilabete honetarako planak:

-Ostiral batean Play 2a erosi. -Asteburu osoan lagunekin jolastu eta astelehenean bueltatu.
-TDT dekodifikagailu bat erosi. Ze kate ikusten diren jakiteko.

Telezaborra comes back

telezaborra 2005/09/23 18:29

Telezaborra hemen izango da gaurtik aurrera.

Ya.com-ek arazo asko ematen zituen, eta honera etorri naiz, Eibarrera.

Blogean berrikuntza batzuk sartu nahi ditut, baina horiek denborarekin etorriko dira.

Bitartean hemen jarraituko dugu, garrantzi gutxiko gauzei buruz hizketan.

Piiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii

telezaborra 2005/09/21 06:49



Boladatxo batez, Telezaborra itxita egongo da. Laister itzuliko gara, berrikuntza askorekin.

Bitartean, aspertzen bazarete, Cuatro telebista berriak bere webgunea martxan jarri du.

http://www.cuatro.com/

Erdi Aroko merkatuak

telezaborra 2005/09/20 02:30

Astuburu honetan Gasteizen izango da. Hemen ospatuko da Erdi Aroko Merkatua.

Leku guztietan antolatzen dituzte. Herri zein hirietan. Ez dakit non hasi zen epidemia hau, baina gehiegi zabaldu da.

Kultura zinegotzi orok bere Erdi Aroko Merkatua nahi du. Hori omen da herritarrok nahi duguna.

Talo garestiak, jai guztietan saltzen dituzten txorrada berberak, larruz egindako riñonerak, betiko plastak beren diaboloekin ...

Eta nola ez, Erdi Aroko musika. Belarrietatik burmunairen erdiraino sartzen den flauta madarikatu hori.

la fregoneta y los malacatones

telezaborra 2005/09/16 07:31

Telebista piztuta dago, baina ez diot kasu haundirik egiten, aldizkari bat irakurtzen ari naiz.

Fregoneta hitza entzuten dut, eta Cruz y Raya ren sketch bat izango dela pentsatzen dut... begiak aldizkaritik atxatu gabe jarraitzen dut.

Berriro fregoneta entzuten dut. Arraroa egiten zait, ahots hori ez da Cruz y Raya koek jartzen dutena. Telebistara begiratzen dut, EHS tv (teledenda) jarrita daukat, eta sorpresa:



Hau da Fregonetta . Aspiradora bat. Ez dakit izena nork asmatu duen, baina umorerik ez zaio falta.

Gora Euskadi Lehendakari!!!

telezaborra 2005/09/15 07:06

Martin telesailaren 3. denboraldia (oker ez banago) laster hasiko da. Noiz edo noiz ikusi izan dut, baina ez zait askorik gustatu. Egia esan, gauza bat izan da telesaila ikusteko arrazoia, edo bi....

Emakumeak Alardera!!! (politikoki zuzena den zerbait sartu behar dut.)

Ez dut telesailaren umorearekin bat egiten . Ez dute nire barre-algarra lortzen. Light xamarra iruditzen zait umore hori, familia osoak lasai ikusteko modukoa.

Jaun eta Jabe k ordea, denboraldi bat besterik ez zuen iraun. Niretzat baina, askoz hobeagoa zen. Elkarrizketa ausartak, argumentu berritzaileagoak, dibertigarriagoa...

Zuek zein nahiago duzue? Edo agian Bi eta Bat ?








Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.