Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Idaira salba dezagun

Idaira salba dezagun

telezaborra 2005/09/04 11:50

Pena ematen dit OTko Idairak.

-Sartu dituzten neska guztiak ikaragarri ederrak dira. Bera izan ezik. Itsusia ez da, baina gainontzekoekin alderatuta...
-Irakasleek ez dizkiote hitz ederrak esaten. Besteei bai, "gauza haundiak egingo dituzu musika munduan" eta horrelako txorradak esaten dizkiete ikasleei. Berari ez.
-Epaimahaikoek ia-ia astero nominatu egiten dute.
-Irakasleek ez dute Idaira salbatzen.
-Nominazioen azken txanpan, salbatu diren triunfitoek bozkatu egin behar dute, 3 nominatuetatik bat salbatzeko. Bueno, ba hor Idairak inoiz ez du botorik jasotzen. Alegia, bere kideen artean ez du lagun askorik. Ez dakit berak nola agoantatzen duen, baina denetik esango nieke gaionentzeko triunfitoei.

Hilabete honetan, nola ez naizen mobilaren gutxieneko-kontsumora iritsiko, "salvar Idaira" bidali dut 5557ra. Zer egingo diot... pena ematen dit.

















etiketak: zaharrak
Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Bide batez, OT-rekin potroetaraino nago. Gainera nere neskalaguna OT-ren jarraitzaile amorratua da eta ostegunetako programa ikusteaz gain, laburpenak eta OT-ren inguruan hitzegiten duten edozein programa irensten du. Benetan nazkatuta nago programa honetakin. Eta hau bukatzerakoan berriro "Anaia Nagusia" hasten da. :(

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

eta gero EiTBk zilarrezko Qa izango du... zein kate sartuko ditu ETBk bere multiplexean? Aukera ona litzateke ETB1etik betizuak eta kamera ezkutuak ostikada batez beste katea batera pasatzeko... Nik ere OT jarraitzen dut azkenaldi honetan. Onena Soraya, zalantzarik gabe, baina ez dakit emakume hori garbi-garbia ote den, etengabe antzezten ari dela dirudi (ni ere hasi naiz tomatekoen pare).

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Gainera, aurkezleak saioa "zuzenean" zela aipatzeaz gain, gaur gauean Donostian egundoko jaigiroa izango zela aurreikusten zuen eta bihar haurren danborrada ikustera gonbidatzen zituen ikusleak. Benetan tamalgarria. Edozein telebista serioetan programatzailea kalera botako lukete.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Nik ere Sorayak zerbait izkutatzen duela uste dut... antzezten ari da. Edurne da nire faboritoa.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Ez du gaiarekin zerikusirik baina... une honetan ETB1-en aurtengo Donostiako danborrada errepikatzen ari dira!!!!!! :S

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Eta nola ez, gaur gauean 10etatik 12etara.... PILOTA PARTIDUAK!!!

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

eitb.com-etik aterata, gaurko programazioa. 18:30 DANBORRADA GAUA "DONOSTIA 2005" telezaborra 05/09/200520:01

Michael Landon
Michael Landon dio:
2005/10/03 20:27

Danborrada gaur? Ni ere mobilaren gutxieneko mobilera iritsiko ez naizenez, hasi naiz 7711 zenbakira mezuak bidaltzen: ETB SOS. Triunfitoekin kokoteraino nago. Zelako pelmada!

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

Nik ere ikusi dut.... eta pantaila atzetik barre batzuk entzuten ziren...arpegira egiten dizkiguten barreak alegia. Erreportaje baten barne ote zegoen-edo pentsatu dut...baina ez. Herri-telebista batek ere ez du hori egiten. Ez du izenik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.