Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Mira quien baila

Mira quien baila

telezaborra 2005/09/06 02:42

Denok ditugu gure perbertsio sekretuak. Nik 2 ditut: zoofilia eta Mira Quien Baila (astelehen gauetan TVE1 n).

Atsegin dut jende ospetusa dantzan ikustea. Romay, María del Monte, Andrés Caparrós ... Astero pieza bat dantzatu behar dute. Samba, rumba, ronck &rolla...

Astebete daukate dantzaldia prestatzeko, eta gero epaimahaiak eta publikoak irabazlea zein den erabakitzen dute. OT bezala, baina dantzarekin.

Aurkezlea Ane Igartiburu da. Corazón de Verano n ikusten dudanean niri ere oso nazkagarria iruditzen zait, baina hemen oso ondo egiten du bere lana. Aurkezle ona da.

Programa txepela eta estupidoa dela badakit, baina jende askok Aquí no hay quien viva ikusten du eta nik ez diet ezetz esaten.

Programak daukan txarrena, juradoan dagoen Teté Delgado . Aktorea omen da, baina beti sarao hauetan sartuta ikusten dut. El Súper telesaila bukatu zenetik, aktore bezala lan egin al du inoiz?








etiketak: zaharrak
Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Kontxo, Canal Euskadi ikusten duen bat! ;)

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

Bai, horregatik harritzen naiz. Ez da oso ondo ikusten baina... ez dakit ziur tele7 edo álava7 den, moska ez baita ongi ikusten.

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

Bai, Canal Euskadin elkarrizketa bat egin zioten horri buruz.

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

nik ez dut inoiz ikusi baina promoa bai. Eta orain bat-batean Euskaltelekin Alava 7 ikusten dut...enfin. Imanol 08/09/200521:38

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Álava 7???? Baina zu ez zinen Zarautzen bizi?

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

bai, tele7 da, orain konturatu naiz. Harritzen nintzen ni, bai, programazio oso eskasa zuela Álava 7 izateko...

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Tete aktore lanetan ibiltzen da, baina ez telebistan, antzerkian baizik. Orain dela gutxi Bilbon antzezlan bat aurkezten ibili da.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Nik ere Canal Euskadi ikusten dut.... Fiestrasen programa (descolocados) ez dago gaizki.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Nere etxean bila ibili naiz, eta Tele7 nahiko borroso harrapatzea lortu dut. Beraz, zuk ikusten duzun katea ere Tele7 izango da ziur aski.

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

Canal Euskadiko tipo horrek badu bere grazia. Eta bere programak ere bai. Beste guztia... zaborretara! Hori bai, logotipo berria ikaragarri gustatzen zait.

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Ejem... iñork ikusten ete dau "Udanblai" edo halako izena daukan programa bat? Zaborritikua da ala zelakua? Gaur entrebista bat egin behar ei dezte bertan eta ez dakit ezta nora noian be. O. txikillana 07/09/200519:02

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Su alcalde responde? Nik dakidala hori Gasteizen ez dute ematen. Probintzietarako deskonexioak egiten dituzte?

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Aurreko logotipoarekin alderatuta, edozer da ona. Horrela ere, Canal Euskadiren albistegiak ez daude gaizki (ez dira oso onak ere ez) eta "Su alcalde responde" ere ez dago gaizki, nahiz eta kazetari-pelotero-aren papera egin. TX eta antzeko programak zaborretara, guztiz ados.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.