Betiko gaiarekin
Atzo Pilota Telebistaren... ups, barkatu, Euskal Telebistaren programazio berria aurkeztu zuten.
Gaur Berria n horri buruzko albistea irakurri dudanean zur eta lur geratu naiz:
Denboraldiko helburuen artean audientzia kuotari eustea eta gizarteak atzematen duen irudia zaintzea daudela adierazi zuen euskarazko katearen arduradunak
Audientza kuotari eustea? Hutsaren hurrengoa da ta!!! Azken urteotan behera eta behera egin du ETB1en audientziak, eta aurten helburua eustea dela. Aurpegia behar da gero hori esateko.
Hori nahikoa ez, eta bere irudia zaindu nahi dutela. Etengabeko pilota partiduak, kamera izkututak, Danborradaren errepikapena Irailean, Xerez-Numancia partidu zirraragarriak... hori al da zaindu nahi duten irudia?
ETB1 ez, eskerrik asko.
Zuekin guztiz ados nago. Ez dago ezer gehiago esateko.