Lost euskaraz
Lost telesailaren 2. denboraldiaren 1. atala euskarazko azpitituluekin ikusi nahi baduzu, TELEZABORRAk aukera ematen dizu.
TVE1k udan eman zuen 1. denboraldia. 2. aspalditik emititzen ari dira USAn. Hemen, auskalo noiz emango duten. Baina seguru 2. denboraldia ikusteko irrikitan zaudela. Zer dago eskotillaren barruan? Zer esan nahi dute zenbaki misteriotsuek?
Azpitituluak: http://www.eibar.org/blogak/telezaborra/images/2x01_lost_euskaraz
Azpitituluei buruz: http://www.eibar.org/blogak/telezaborra/225
Lost bideo fitxategia (e-mule): ed2k://|file|Lost.S02E01.Man.of.Science.Man.of.Faith.HDTV.[X]viD-LOL.avi|365996032|7A7AE21F56D89841241BF29DDB8806BB|/
Lost-i buruz: http://www.perdidosenlost.com/
Azpitituluak
Gero eta gehiago gara USAko telesailak e-muleren (edo bit-torrent) bidez deskargatzen ditugunok. Horrela, nahi ditugun programak nahi dugunean ikusteko aukera daukagu. Ez dugu hemengo telebista-programadoreen zain egon behar. Publizitaterik gabe.
Baina jakina, telesail horiek USAn jatorrizko bertsioan ematen dituzte, ingelesez. Gure ingeles mailaren arabera, 3 aukera ditugu telesail horiek hemen ikusteko:
- Jatorrizko bertsioan, azpititulurik gabe.
- Jatorrizko bertsioan, ingelesezko azpitituluekin. Beraz, esaten dutena oso ondo ulertzen en badugu ere, irakurrita gehiago ulertzen dugu.
- Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin.
Nik beste aukera bat zabaldu nahi dut. Ingelesez, euskarazko azpitituluekin.
Zer egin behar da:
Esan bezala, nik Lost (Perdidos) telesailaren 2. denboraldiko 1. atala euskaratu dut. Ez naiz itzultzailea, egin dudan euskaratzea ez da egin daitekeen onena izango. Zalantzarik gabe. Gainera gazteleratik euskaratu dut, nire ingeles mailarekin ezin baitut. Egin daitekena erakutsi nahi dut.
Esate baterako, 24 telesailaren 4. denboraldia Urtarrilaren 15an hasiko da USAn. Zergatik ez 24 euskaraz Urtarrilaren 16an, zure PCan?
Norbaitek zerbait egin nahiko balu, jar dadila nirekin harremanetan: telezaborra a bildua mixmail.com
Azpitituluak gazteleraz: http://www.tusseries.com/SubTS/
Azpitituluak nola erabili: http://www.forodivx.com/showthread/t-40705.html
Zapeatzeko manerak
Nire 28 hazbeteko Philips telebistak arazotxo bat dauzka zapeatzeko orduan:
Zaila da zenbakidun botoiekin zapeatzea. Adibidez, 2 zenbakidun botoia zapaltzen duzunean, display-ean bizpahiru segunduz zera agertzen da: "2-". Eta denbora tarte horretan 3a sakatzen baduzu 23. katera egingo duzu salto. Gauza bera gertatzen da gainontzeko zenbakiekin, alegia 5 sakatu eta "5-" agertzen da.
Jakina, kanal horieta ez dago ezer, elurra ikusten da. Katerik garrantzitsuenak 1etik 9ra daude.
Nik zapinga oso azkar egiteko ohitura dut, segundu bakar batekin badakit kate horretan dagoena ikusi nahi dudan ala ez. Beraz "+", "-" botoiak erabili behar ditut.
Gainera, lagunen bat etxera datorrenean, beti trabatzen da eta 28. edo 67. katean bukatzen da. ¡Vapa puta mierda de tele!
Zuek arazo hori ba al duzue? Nola zapeatzen duzue?
KK jatn jrraitzn dt
Euskal sukaldaritza berriaz, 3 ohar:
- Tang Limón deskubritu dut. Laranjazkoa txarra da, Frenadolen zapore nazkagarria du. Baina limoizkoa oso goxoa da. Granizadoen zapore ezti eta garratza dauka.
- Sabecon (Sabeco tiene precios bajos, bajos) gofre onak aurkitu dut. Lotus Super 5 dira. Mikro-uhin labean 30 segunduz sartzen badituzu, primeran geratzen dira. Txokolatea urtzen da eta masa leun-leuna geratzen da. Eroskin ez dituzte saltzen.
- Abenduan sartu gara eta Sucharden txokolatezko turroia erosi dut jada. Klasikoa. Urtero turroi barietate asko ateratzen dituzte Suchardkoek, baina ni klasikoarekin geratzen naiz.
Rambo
Pepe Navarroren itzulerak kalte kolateralak ekarri ditu: Ramboren imitatzailea imitatzen hasi naiz berriro. Ezin dut ekidin, telebistan agertzen diren txorrada guztiak imitatzen ditut. Eta gainera oso gaizki egiten dut.
Azken boladan Qué pasa neeeeeeeng eta sekula gaindituko ez dudan norl (Chiquito) esamoldeekin nahikoa neukan. Baina Dónde está mi cucurrucu? eta esto es un infierno tentazio haundiegiak dira niretzat.
Pepe Navarro
Eta itzuli egin da Pepe Navarro telebistara. Hunkigarria da telezaborraren maitale batentzat. Bere betiko estiloarekin bueltatu da. Bere kutsu ironikoarekin, inprobisazio puntu zoragarri horrekin...
Ezagutzen dudan aurkezle onenetarikoa da. Gran Hermano aurkeztu zuenean ez zuen arrakasta haundirik lortu, baina nire ustez han ere primeran egin zuen. Oso aurkezle gutxi dago berarekin konparatzeko moduan. Contacto con Tactoko (gogoratzen duzue?) Bertin Osborne bat izan daiteke.
Eta gaur, ez nau defraudatu. Bere tropa guztiarekin agertu da. Gidoia ikasi gabe, folioa eskuan zer esan behar duen jakiteko...
Tele5n egon zenean kristoren arazoak izan zituen jorratzen zituen gaiak zirela-eta: Miriam, Toñi eta Desiré, Anabel Segura... Antena3etik bota egin zuten, Pedro oJeteren bideoa emititu nahi zuelako. Orain esan du ondo portatuko dela, TVEn dagoela eta familiarentzako moduko saioa egin nahi duela. Ez dakit betetzeko gai izango ote den... ikusiko dugu. Gora Pepe Navarro!
Michael Knight, gogoan zaitugu!!
Belaunaldi aldeketekin ikono kulturalak ere aldatu egiten dira. Gure gurasoak Marisolekin hazi ziren. Oraingo gazteen ereduak Andy&Lucas eta Raulito dira. Nire adinean gaudenok beste batzuk dauzkagu, Michael Knight, besteak beste.
Horregatik oso gogorra izan zen aurreko astean arrebarekin (14 urte) gertatu zitzaidana: hitzordua nuen berarekin eta trafikoaren erruz berandu iritsi nintzen.
-Joder, en este puto barrio no aparca ni Michael Knight- esan nion.
-¿Qué coño dices, de qué hablas?- erantzun zidan.
Michael Knight ezin da ahanzturaren putzu beltzean erori. Beraz gaur, nire omenaldia, Kiten gidariari.
El coche fantástico es una trepidante aventura, de un hombre que no existe, en un mundo lleno de peligros. Michael Knight, un joven solitario embarcado en una cruzada para salvar la causa de los inocentes, los indefensos, los débiles, dentro de un mundo de criminales que operan al margen de la ley...
Raquel Sanchez Silva
Lagunok, honaino iritsi gara. Gai hau argitu egin behar dugu. Jende askok esan dit neska hau erakargarria dela. Nik ez dut hori uste. Ez diot ezer ikusten, ez morborik, ez edertasunik, ezer ere ez. Frutera baten ahots itsusia, hori da berarengan ikusten dudan bakarra.
Raquel Sánchez Silva da bera. Lehen Canal+en La Hora Wiki aurkezten zuen, orain Cuatroºn dabil. Talifan batek berari buruzko blog bat dauka, eta argazki gehiago nahi badituzue, San Googlek lagunduko dizue.
Gustatzen zaizue neska hau, bai ala ez? Raquel aurkako taldea antolatzeko prest zaudete, edo komuneko-paperaren bila joaten zarete bera ikusten duzuean?
Cuatroº
Ez dakit zuen herri zein hirietan ikusi duzuen, baina Gasteizen Cuatroºkoek publizitate kartel asko jarri dituzte. Bertan hitz zuritan eta fondo gorriarekin, hau irakur daiteke:
one, two, three, cool, five, six. Eta beheko aldean Cuatroºren logoa.
Ni zalantza batekin geratzen naiz, gure artean zenbatek ulertzen dute cool (guay, totala) hitzaren esanahia? Eraginkorra al da publizitate hori?
Bestetik, Cuatroº oso gutxi ikusten dudala esan behar dut. Bere programazioak ez nau gehiegi erakartzen, kutre itxura gainetik kendu ezinik dabiltza. Saioren bat gomendatu beharko banu: larunbat eta igandetan bazkalostean, Soy el que más sabe de televisión del mundo. Telebistari buruzko lehiaketa. Larunbatean azken zatia nuen eta gustatu egin zitzaidan. Locos por la Telerekin akordatu nintzen, aspaldian TVE1n ematen zuten antzeko lehiaketa.
Hau guztia gutxi balitz, Cuatroº telebistaren 7. kanalean jarrita daukat. Lehen leku horretan Cana+ neukanez, ez dut 7. botoia sakatzeko ohiturarik.
Bueno, Cuatroº ikusteko arrazoi txiki bat. Marta Fernández.
Mito baten erorketa
Beti izaten da gogorra bakoitzaren mitoak erortzen ikustea.
Emuleren bidez V telesailaren atal bat jeitsi eta ikusi nuenean tristurak harrapatu ninduen. Denboraren joan-etorriak ez du barkatzen, eta askotan onena oroitzapen zaharrak oroitzapen izaten jarraitzea da. Telesail kutre, pobre, landu-gabea deskubritu nuen. Gogoratzen nuenarekin batere zerikusirik ez zeukana.
Chiquito mirestu eta gero, Condemor el Pecador de la Pradera zineman ikustea kolpe gogorra izan zen ere bai.
Atzo beste mito bat erori zitzaidan. Arratsaldean telebista piztu nuen, eta Arusen programan tertulia bat zegoen. Chenoa, Pisha (GH), Carminaren seme bat, eta beste batzuk zeloei buruzko eztabaida jasanezinean ari ziren. Al ataque mitikoaren akordatu nintzen (El niño el meshero, Gil y Gilen imitazioak, Arus con leche, Umbral...), eta katea aldatu egin nuen. Goian bego Alfonso Arus.