Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / KK jatn jrraitzn dt

KK jatn jrraitzn dt

telezaborra 2005/12/04 18:14

Euskal sukaldaritza berriaz, 3 ohar:

  • Tang Limón deskubritu dut. Laranjazkoa txarra da, Frenadolen zapore nazkagarria du. Baina limoizkoa oso goxoa da. Granizadoen zapore ezti eta garratza dauka.
  • Sabecon (Sabeco tiene precios bajos, bajos) gofre onak aurkitu dut. Lotus Super 5 dira. Mikro-uhin labean 30 segunduz sartzen badituzu, primeran geratzen dira. Txokolatea urtzen da eta masa leun-leuna geratzen da. Eroskin ez dituzte saltzen.
  • Abenduan sartu gara eta Sucharden txokolatezko turroia erosi dut jada. Klasikoa. Urtero turroi barietate asko ateratzen dituzte Suchardkoek, baina ni klasikoarekin geratzen naiz.

 

etiketak: telebista
l.k.
l.k. dio:
2005/12/05 01:34

La nouvelle cuisine...

Gofre horiek, aizu, barraken txiringitoetan saltzen dituztenak baino oraindik janezinagoak (eta jasanezinagoak ere bai) izan behar dira.

Telezaborra
Telezaborra dio:
2005/12/05 18:26

Niri barraketakoak gustatzen zaizkit. Eta hauek ez dira barraketakoak bezain onak, beraz hobe erosten ez badituzu :D:D:D

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.