Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Lost euskaraz

Lost euskaraz

telezaborra 2005/12/14 02:10

Lost telesailaren 2. denboraldiaren 1. atala euskarazko azpitituluekin ikusi nahi baduzu, TELEZABORRAk aukera ematen dizu.

TVE1k udan eman zuen 1. denboraldia. 2. aspalditik emititzen ari dira USAn. Hemen, auskalo noiz emango duten. Baina seguru 2. denboraldia ikusteko irrikitan zaudela. Zer dago eskotillaren barruan? Zer esan nahi dute zenbaki misteriotsuek?

Azpitituluak: http://www.eibar.org/blogak/telezaborra/images/2x01_lost_euskaraz
Azpitituluei buruz: http://www.eibar.org/blogak/telezaborra/225
Lost bideo fitxategia (e-mule): ed2k://|file|Lost.S02E01.Man.of.Science.Man.of.Faith.HDTV.[X]viD-LOL.avi|365996032|7A7AE21F56D89841241BF29DDB8806BB|/
Lost-i buruz: http://www.perdidosenlost.com/

lost

etiketak: Azpitituluak
3ARRANO
3ARRANO dio:
2005/12/19 11:36

Azpitituluen lotura ez dabil...

Zorionak Telezaborra, oso ideia ona izan duzu! Okerrena, eMule-n bideoak noiz jaitsiko zain egon beharra!

Komando Martina
Komando Martina dio:
2005/12/14 19:17

Kagüen la letxe! Beti bezela Euskaldunak azkenputz! Nik dagoneko ikusi dizkiat denboraldi berriko 9 kapitulo eta erderazko azpitituluekin. Kulpa guztia Joseina "Jackie Chan" superizarrarena duk, gehiegi kobratzen du, orain Euskadi Gaztean, gero ETBn, bihar Euskal Irratian. Zenbat soldata ditu tipo honek! Ondorioz ez da xoxik geratzen itzultzaileei ordaintzeko. Hemendik eskatzen dut, Telezaborraren gidaritzapean, Eusko Jaurlaritzako funtzionario itzultzaile talde bat (badakigu denbora librea izaten dutela) Emuletik jeitsi daitezkeen punta puntako azken serieen azpitutuluak euskerara itzultzeko. Hori bai litzakeela euskera politika. Ah! Eskotilaren barruan ordenagailu bat dago eta korrika alde egiten duen tipo bat... je! ;-)

telezaborra
telezaborra dio:
2005/12/19 23:40

Lotura zuzenduta dago, eskerrik asko!

Ezin da erantzunik gehitu.
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.